Alternatibak Silvia Federicirekin topaketa antolatu du gaur Bilbon abortuaren legeak emakumeen gainean dakarren dominazioaren inguruan
Gaur, maiatzak 14 asteazkena, Alternatibak “Abortuaren legea: sorgin ehiza XXI. mendean” titulupeko topaketa antolatu du Bilboko Bilborock aretoan New Yorkeko Hofstra unibertsitateko irakasle, militante feminista eta idazle Silvia Federicirekin. Elkarrizketa eta ondorengo eztabaida bitartean, Feministalde eta Abortatzeko Eskubidearen Aldeko plataformako kide Anabel Sanz bertan izango da ere, topaketa aurkezteaz aparte, bertoko ikuspuntua eman eta eztabaida bideratzeko.
Bi aukera baino ez dira, herritarren eskubideak defendatuko dituen EHBildurena eta erregimenaren alderdiena, PNV barne, Troikaren ordezkari instituzionalena
Troikaren ordezkari instituzionalaren hautagaiak “pertsonak erreskatatuko dituen Europaz” hitz egin zuen atzo. Hitz lotsagabeak duela bi hilabete, Bilbon, Troikari alfonbra gorria jarri zion alderdiaren eskutik. Pertsonak benetan erreskatatu nahi badituzte, has daitezela gobernatzen duten herrialdetik, non gero eta pobrezia gehiago pairatzen den. Baina haiek murrizketak ezartzea nahiago dute.
Asier Vega: Espainiako Gobernutik jasotzen dituen diru laguntza berezirik gabe, Zabalgarbik 18 milioi euroko defizita izango luke
Asier Vega Alternatibako kide eta Bizkaiko EHBilduko batzarkideak agerraldia egin du Zabalgarbiren inguruan. Errauskailuak hondakin toxikoak sortzen dituela salatu du eta azpiegituraren errendimendu energetiko baxuaren ondorioz, Europako legedia urratzeko arriskuaz ohartarazi du.
Alternatibak dio Otegi kartzelan mantentzeak agerian uzten duela estatuko justizia gabezia eta bakea oztopatzen tematuta daudela
Alternatibaren Gipuzkoako koordinatzaile Ayem Oskozek Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren azken erabakia deitoratu du, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto preso mantentzea dakarrena, ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteta izan arren eta “bidegabe atxilotu zituzten arren, ez baita logika politiko zein etikorik egungo egoera iraunarazteko” Bateragune delakoan auziperatuentzat.
EHBilduk dio Imazen kargua Repsolen EAJk botere finantzariei eginiko mesedeen ordaina dela
Josu Jon Imaz Repsoleko Kontseilari Delegatu izendatu berri dutela eta, honakoak adierazi nahi ditu Euskal Herria Bildu koalizioak: Josu Jon Imazena "Ate birakariak" izeneko fenomeno etika gabearen adibide aparta da eta erabat salagarria.
Oskar Matute: EAJ, PSE eta PPk ateak ireki dizkiote transnazionalek Europako botere politikoa eskuratzeari
EAJ, PSE eta PPk ez dute oztopatu nahi izan Europako eta Estatu Batuetako agintariek egiten diharduten merkataritza askeko ituna. EH Bilduk aukera eman die Legebiltzarreko osoko bilkuran, amerikako transnazionalek kapitalismoaren izenean inpunitatez Europan sartzea gaitzesteko. Aldiz, jeltzale, sozialista eta popularrek nahiago izan dute "zuhurtziaren" izenean sinadura hori ez oztopatzea. Itunak ahalbidetuko du "enpleguan, ingurumenean, osasun publikoan eta elikadura segurtasunean ondorio suntsitzaileak" izatea, salatu du Oskar Matute legebiltzarkideak.
AHT ordaintzeko herritarron poltsikoetatik aterako diren 5.000 milioiak, Urkulluren Gobernuaren kudeaketa politiko arduragabearen adibide nabarmen
Indarrean dagoen sistema erdoilduaren gainbeheraren bi eredu adierazgarri ezagutu ditugu azkenaldian. Lehenengo eta behin, langabeziaren datu kezkagarriak ezagutu genituen. Hego Euskal Herriko administrazio nagusietatik eta gobernu zentraletik kontrakoa saltzen ari zaizkigun arren, ekonomiaren berpizkunderik ez da gertatzen ari; herritar arruntok behintzat horren arrastorik ere ez dugu somatzen.
Bide onean
Batzuek krisi deritzoten maula honetatik aterako dira; egoera honetara ekarri gaituzten horiek noski aterako direla. Kapital eta espekulatzaile handiak, sekulako lapurrak, gure sufrimenduaren kontura aberastean ari diren berdinak, gure zerbitzu publikoak murrizten dituztenak eta gutun azalak poltsikoratzen dituzten lapur berdinak, esklabo eta ikasgabe nahi gaituzten berdinak. (artikulua gazteleraz dago idatzia)