Oskoz: Europan politika finantzen gainetik egotea lortu behar dugu
EHBilduren hauteskunde kanpainaren harira, hitzaldia antolatu zen atzo Donostiako Egia auzoan, Troikaren eta bere ondorioen inguruan. Alternatibako kide Ayem Oskoz eta Sortuko Jone Etxeberria aritu ziren hizlari. Publikoan eta eztabaidan parte hartzen, halaber, Donostiko zinegotzi eta Alternatibako kide Jon Albizu izan zen bertan.
Alternatibak bere elkartasuna adierazi dio Hondurasko Libre alderdiari bere kideek pairatutako erasoen harira
Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kide Maite Elizondok pasa den maiatzaren 13an Hondurasko Libre alderdiko kideei bere elkartasun osoa adierazi nahi izan die, Kongresuko presidente Mauricio Olivak baimendutako estatuko segurtasun indarrek egindako utzarazte basatiaren biktima izan zirelako. Gainera Olivak, hau gutxi balitz, Rafael Alegria, Esdras Amado Lopez eta Manuel Zelaya Rosales diputatuak epai politiko batera eramatearekin mehatxatu zituen.
Palestinarekiko elkartasuna Nakba-ren 66. urteurrenean
Nakba-tik 66 urte pasatu dira jada eta 1948ko errefuxiatu gehienak hil dira etxera ezin bueltaturik. Beren ondorengoek haien etxeen giltzak gordetzen dituzte oraindik, eta itzultzeko itxaropena eta aldarrikapenari eusten diote, gobernu askok plan sionisten aurrean mantentzen duten axolagabekeria edota konplizitate zuzenaren gainetik.
http://alternatiba.net/idazlanak/3609/palestinarekiko-elkartasuna-nakba-ren-66-urteurrenean
Hauteskunde Batzorde Zentralaren ebazpenarekin herri honetako bigarren indar politikoa isilarazi nahi dute
Hauteskunde Batzorde Probintzialean hauteskunde tarteen banaketaren negoziazioan egindako akordioa, HBPan dauden alderdi politiko guztien onespenarekin egin zela, akordio horren kontra helegitea jarri duen alderdia barne. Bukatzeko, EHBildutik herritar guztiak eta bereziki, koalizioaren militanteak deitzen ditugu, HBPak kendu dizkigun kanpainarako spoten tarte horien lekua auzo eta herrietako lanaren, edota sare sozialen bitartez betetzera.
Diana Urrea: Herritarentzat bestelako Euskal Herria eraikitzeko eskatzen dugu zuen botoa
Gazteak, sistemaren biktima nagusienetarikoak izaten ari gara. Sistema kapitalista eta patriarkal honek, modu sistematikoan gure oinarrizko eskubideak suntsitzen ditu: berdintasuna, hezkuntza, sexualitatea, kultura, lana, osasuna, etxebizitza. Unibertsi-taterako sarbidearen garestitze izugarria, laguntza sozialen murrizketak, burujabetzeari dagozkionak adibidez… Tamalez, ugariak dira adibideak..
Gogoratzera gatoz EAJk 30 milioi euroko ordain-agiri bat daukala ordaindu gabe
Dei egiten diegu EAJri eta eurekin batera politika fiskala (PSOE eta PP) tartekatzen dutenei publikoki onartu dezaten euren erantzukizun politikoa opor fiskalen inguruan sortutako iruzurra, eta bere gain hartu dezaten heritarren aurrean euren ardura, azken finean eurek direlako isuna ordaindu beharko dutenak. Gogoratzera gatoz, EAJ-k 30 milioi euroko ordain-agiri bat daukala ordaindu gabe.
Minutu bateko isilunea
Isabel Carrasco bere alderdiko beste militante batek erail du eta ez dirudi arrazoi politikoengatik izan denik. Datu hauekin mingarria da beste milaka hildakoentzat erakunde publikoetan lutoa gordetzea eta minutu bateko isiluneak egitea, Arabako Biltzar Nagusietan ere bai. Korporatibismoa deritzo horri, baina korporatibismorik txarrena, izan ere, pentsa mediku guztiek dolua gordeko balute beren eremuko profesional bat hiltzen den bakoitzean. (artikulua gazteleraz dago idatzia)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3599/minutos-de-silencio
Matute: Oregik azalpenak eman behar ditu berehala AHTren obretan justifikatu gabe dauden 9 milioiengatik
Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren eledunak salatu du Euskal Herrian Corsan enpresa-elkartea egiten ari den obretan ere justifikatu gabeko 9 milioi euro daudela. Oregik erakutsitako arinkeriaren aurrean, errealitatea da hemen ere kezkatzeko arrazoi handiak daudela. Ez bakarrik AHTrentzat hainbeste milioi bideratzeagatik krisi garaietan, beste behar sozial eta ekonomiko larriagoak alde batera utziaz, baita Corsan enpresa eraikitzen ari den AHTren zatietan justifikatu gabe dauden gainkostuengatik ere.