E28ko manifestazioekin bat egitera deitzen dugu pertsona askeen herri aske bat aldarrikatzeko
Larunbat honetan, ekainak 28, mundu osoko kaleetan, Euskal Herrikoak ere bai, kolorez eta aldarrikapenez jantziko dira LGBT kolektiboaren hamarkadatako borroka nabarmentzeko. Aurten 45 urte beteko dira Greenwich (New York) auzoko matxinadatik, askatasun sexualaren mugimenduaren baitan eta erakunde politiko, polizial eta erlijiosoek lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen aurka ezarritako errepresioaren kontra mugarri izan zena. Pertsona askeek osatutako herri askea eraiki nahi dugun heinean, larunbat honetan Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan antolatutako mobilizazioekin bat egitera deitzen dugu.
Alterkaria, Alternatibaren aldizkariaren 3. zenbakia
Alterkariaren 3. zenbakian, aurrekoetan bezala, askotariko gaiak jorratzen ditugu. Emancipatiba Alternatibaren formakuntza eskola ageri da azalean, aurrera begirako proiektua, militantziaren artean ezagutza partekatzeko besteak beste. Horrez gain, Europako hauteskundeen edota Gure Esku Dago ekimenaren giza katearen emaitzen balantzea egin dugu. Horrez gain, Feminismoa, Internazionalismoa, Ekologia eta bestelako borroken berriak edota iritzi artikuluak jasotzen ditugu.
http://alternatiba.net/idazlanak/3760/alterkaria-alternatibaren-aldizkariaren-3-alea
BBKren eta Kutxabanken etorkizuna eta kontrol publiko-soziala bermatzeko proposamena egin du EHBilduk
Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Arantza Urkaregirekin batera prentsaurrekoa egin du, urteetako ondare ekonomiko eta sozial guztia fundazio bankario pribatua gidatuko duten patrono gutxi batzuen eskutan utziko duen euskal kutxen pribatizazio prozesua salatzeko.
Diana Urrea: Sexu joera eta genero identitateari lotutako eskola jazarpen larriena soilik antzematen da
Euskal Herrian eta munduan oraindik sexu eskubideak ez daude bermatuta eta sarri askotan urratu egiten dira. Sexu joera eta genero identitatearen ondoriozko eskola jazarpena edo, beste batera esanda, lesfobia, homofobia, bifobiak eta transfobiak eragindako jazarpena ikasle batek bere sexu joera edo genero identitatearen ondorioz bere ikastetxean jasaten duen jazarpena.
Filippo VI “trebatua” (I. atala, gezurra izenean dago)
Felipe Borboikoa eta Greziakoa Felipe VI.a dela onartzea, Espainia jatorriz Gaztelako Erreinuaren oinordeko zuzena dela onartzearen berdina litzateke, Espainia sortu zuten benetako errealitate desberdinak, borondatezkoak edota militarrak, kanpoan utziz. Horregatik ezin dugu ahaztu adibidez, Nafarroako Erreinuak Felipe izeneko hiru errege izan zituela bere anexioa eta 1512ko konkista baino lehenago. Azken batean, Espainiako nazionalistek gustuko ez duten zer edo zer onartu behar izatea, hau da, Gaztelako inperialismoaren emaitza dela Espainia eta inposizio hutsa penintsulako beste errealitate guztientzat, Portugal salbuespen.
Herrien eskubideen alde, gurea Euskal Errepublika askea!
Errege espainiar berria izendatu dute. Francok “atado y bien atado” utzi zuen estatu eredu ukatzailea. Orain benetako haustura demokratikoa eragozteko operazioaren beste urrats bat eman dute Madrilen, estatu eredu hori beste 40 urtez luzatu asmoz. Frankismotik eratorritako eredu politikoa krisi sakonean dago, erabat pitzatuta. Estatuko botere faktikoek, PP eta PSOE alderdiak barne, ordea, ez dute demokraziarako hautua egin, ukazioan eta herritarron eskubideen bortxaketan oinarritzen den estatu eredua iraunarazteko operazio kosmetikoa egin nahi dute eta errege aldaketa fartsa horren partea da.
http://alternatiba.net/idazlanak/3739/herrien-eskubideen-alde-gurea-euskal-errepublika-askea
Bost axola zaie alternatibak egotea, beren helburua Kutxabank pribatizatzea da
Denbora luzean ari gara Kutxabank pribatizatzeko arriskuaz ohartarazten, eta azkenean, gure kezkak arrazoizkoak direla egiaztatzen ari gara zoritxarrez. Aurreko astean kudeatzaile txintxoen mozorroak kendu zituzten EAJk, PPk eta PSEk, eta horren ordez, lapur mozorroa jantzi zuten. Izan ere, gure kutxak banku fundazio pribatu bihurtzeko egin beharreko urratsak emateko akordioa lotua zutela adierazi zuten.
EHBilduren aldizkaria, 8. alea: Giza katea ez dadila eten
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, 8. alea oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, joan den ekainaren 8an antolatutako giza katearen analisia egiten dugu.
http://alternatiba.net/idazlanak/3727/ehbilduren-aldizkaria-8-alea-giza-katea-ez-dadila-eten