Urrea: Alarde sexistak Euskal Herriko historiaren pasarte lotsagarrienetariko bat bezala jasoko da
Alternatibako kide eta EHBilduren parlamentari Diana Urreak Gobernua kontrolatzeko osoko bilkuran parte hartu zuen, lehendakariari Irun eta Hondarribiako alardeen ospakizunetan Berdintasun legea betearazteko Eusko Jaurlaritzaren huts egitearen inguruan azalpenak eskatzeko. Urreak lehendakariari tinkotasunez horrela erantzun zion: "eskubideak ez dira bozkatzen ez negoziatzen; eskubideak konkistatu egiten dira, eta hauek babesteko borrokatu egin behar da. Herri hauetan oraindik betetzen ez dena"
Alternatibak Irungo alarde parekidea zoriondu du borrokarako betiko gogo berarekin eskubideak konkistatu izanagatik
Azken urteetako joerari jarraiki, alarde parekidea, gizon-emakumeek osatutakoa, desfilean inoiz baino jende gehiago izan da Irungo kaleetan desfile publikoa babesteko. Udaletxean, beti bezala eta tamalez, PSEko Jose Antonio Santano alkatearen falta izan da nagusi, alarde baztertzailea sustatzen duelako, Alternatibatik behin eta berriro salatu dugunez.
Iruzur sozial eta politikoa: Kutxabank PNVbank bihurtu dute
PNVk badu bere bankua, PNVBANK. Urkullu, Ortuzar, Bilbao jaunek… badute dagoeneko aspalditik amesten zuten bankua. Kutxabank PNVbank bihurtu dute, PNV egin baita, inongo kontrol publikorik gabe, Kutxabanken jaun eta jabe. Eta hori da atzo egin zutena, hiritarren aurrezkiekin eraikitako kutxaren gainean kontrol publikoa desagertarazi. Beraz, ekainaren 30etik aurrera PNVbankek burutuko dituen ekintza guztiak Urkulluren alderdiaren borondatearen araberakoak izango dira.
http://alternatiba.net/idazlanak/3779/iruzur-sozial-eta-politikoa-kutxabank-pnvbank-bihurtu-dute
Eraso sexisten aurkako irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka argitaratu dugu, Bilgune Feministarekin batera
Alternatibako kide eta Bilboko zinegotzi Ana Etxartek eta Bilgune Feministako Nora Aurrekoetxeak eraso sexistei aurre egiteko irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka eman dute argitara, bi helbururekin: beldurrean eta debekuan oinarrituta, Udalak emakumeei zuzendutako segurtasun gomendioak salatzea batetik, eta eraso sexistei aurre egiteko Autodefentsa Feministan oinarritutako irizpideen berri ematea, bestetik.5.000 ale atera ditugu auzoetako jaietan zein Aste Nagusian zabaltzeko.
http://alternatiba.net/es/node/3742
Faxismoren eta arrazakeriaren kontrako sarea indartzeko Bartzelonan egindako jardunaldia
Toni Ramos Alternatibako kide eta BATERA faxismoa eta arrazakeriaren aurkako euskal plataformaren sustatzaileak, Bartzelonan antolatutako jardunaldietan izan zen duela aste batzuk, Kataluniako 'Unitat Contra el Feixisme i el Racisme' taldearen ekimenez, Europan faxismoari eta arrazakeriari aurre egiteko sarea indartzeko helburuarekin. Hona hemen topaketa horretan jasotakoaren laburpen txiki bat.
Sergi Bernal eta Paco Etxeberriaren bideoak Antoni Benaiges irakasle errepublikar errepresaliatuaren historiaren aurkezpenean
"Desenterrando el Silencio: El maestro que prometió el mar" proiektuaren aurkezpeneko bideoak Sergi Bernal geografoa eta Paco Etxeberria auzi medikuaren hitzaldiekin. Gipuzkoan izan berri ditugu Alternatibak antolatutako ekitaldietan, Antoni Benaiges irakasle errepublikar errepresaliatuaren historioaren berri emateko. Memoria berreskuratzeko urratsa egin nahi izan dugu honekin, etorkizun hobea eraikitzeko lagungarria delakoan.
Matute: AHTan diru publikoa bidegabeki erabiltzen den bitartean fiskaltzak ezin du beste alde batera begiratu
Alternatibaren ordezkari eta EHBilduren parlamentari Oskar Matutek salaketa jarri du EHBilduren izenean, ADIF eta Espainiako Sustapen Ministerioaren aurka AHTko obretan gertatzen ari diren irregulartasun guztiengatik. Bizkaiko Fiskaltzari eskatu diogu ADIF eta Sustapen Ministerioa ikertu ditzala, prebarikazioa egin eta funtsak bidegabe erabiltzeagatik.
Luis Salgado: Santiago ospitaleko lan baldintzek erakunde publiko batekoekin zerikusi gutxi dute
Alternatibako kide eta Arabako EHBilduren batzarkide Luis Salgadoren partehartzea osoko bilkuran, Gasteizko Santiago ospitalaren pribatizazioa eta desagerpena salatzeko. Salgadok, EAJri eta PPri garbiketa zerbirzuaren pribatizazio gelditzeko exijitzen die, kalitatezko lanpostu publikoak bermatzeko helburuarekin.