Atzera pausorik ez, Jaizkibel
Alardea babestu behar da bai, baina mafia honetatik, irundar eta hondarribiar guztion ondare kulturala haien interesei erantzuteko erabiltzen duen mafia mota honetatik; historia bere nahierara manipulatzen duena emakumeen haien herriko jaietan berdintasunez eta aktiboki parte hartzeko eskubide legitimoa zapalduz; emakumeoi ekimen sinboliko honetan desfilatzeko eskubidea kendu nahian, guretzat, emakumeontzat alarde ilegaletan desfilatzen duten gizonezkoentzat baino garrantzitsuagoa denean; haiekin alderatuta, odola, izerdia eta malkoak bota behar izan ditugunean.
http://alternatiba.net/idazlanak/3916/atzera-pausorik-ez-jaizkibel
Estatu espainiarretik zein frantsesetik independente izateko erabakia gure herriaren eskuetan dagoela aldarrikatu nahi izan dugu basket zaleekin
Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira, EH Bildutik txosten bat osatu dugu Bilbora gerturatu diren ehunka kazetarien artean banatzeko eta Euskal Herriko errealitatearen sarreratxo bat azaltzen duena. Bisitariak Espainiara etorri direla pentsatzen dutela badakigu, eta horregatik, dokumentu honen bidez modu zehatz eta argi batean gure herriaren historia eta bertoko herritarren errealitatea eta egoera politikoa helarazi nahi diegu.
Hautestontziak lapurtuz
Kapitalismoa, sistema iraingarri, genozida eta hiltzaile hori, gure patuak bideratzen dituena; oinarri ahuleko munstroa, bere egunak auto-suntsiketaren amildegian bizi dituena. Baina bere kontura bizi diren horiek, haien banku kontuak Kaimanen, Suitzan edo Luxenburgon dituzten berdinek, errealitate hori ondo ezagutzen dute. Hala ere, beldurrak ez ditu geldiarazten; ez dute inolako zalantzarik izaten haien gailentasuna gorde eta gure lepoen gainean mantentzen dituzten neurriak abiatzeko.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3913/hurtando-urnas
Ana Etxarte: EAJk saltoki ertain eta txikiak desagerpenara kondenatzen ari ditu, langileen lan baldintzak geroz eta gehiago prekarizatuz
Ezkerreko zinegotzi soberanistak, aipatutako adierazpena EAJ-k Bilbon merkatu ertain eta txikia kaltetzeko duen estrategiaren baitan kokatu du. “PPk Madriletik inposatutako merkatuaren liberalizazioaren onarpenarekin ikusi ahal izan dugu” adierazi du Etxartek. Zentzu honetan, Etxartek salatu du Eusko Jaurlaritzak, Arantza Tapiak hain zuzen, “egiari muzin egin diola” ez baita egia “irekiera librearen aukera ahal den gehienera mugatzen duenik”.
Alternatibak Israelen aurrean adi mantentzera eta Palestinaren askatasuna aldarrikatzen jarraitzera deitu du
Urreak Israelen ‘behin-betiko’ su eten delako hori “engainagarritzat jo du” hain zuzen “aurreko menia guztiak hautsi dituenean”. Horrexegatik, “estatu genozida honi adi kasu egitearen beharra” azpimarratu du, “bere helburu bakarra kolonizazio hedapen proiektuarekin aurrera egitea eta herri palestinarra ezabatzea delako”.
EHBilduk lotsagarri jotzen du Urkulluren Jaurlaritzak Alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa
Joan den abuztuaren 15ean Cristina Uriarte andereak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak parte hartu zuen alarde baztertzailea antolatzen duen elkarte pribatuaren egoitzaren estreinaldiko ekitaldian. Gogoratu behar dugu elkarte hori, “Alarde Fundazioa Hondarribia” legeztatu gabe geratu zela emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna urratzen zuelako.
Jaurlaritzak milioiak xahutzen jarraitzen du AHTean zerbitzu publikoetan murrizketak egiten dituen bitartean
Berriz ere diogu Urkulluren gobernuak inora ez doan proiektu zoro hau gelditu behar duela, horretarako berehalako moratoria ezarrita. Aski da herritarren dirua xahutzeari ergelkeria politikoaren monumentua bilakatu den trenean, bitartean euskal gizartearen duintasuna eta eskubideak, hamarkada luzeko borrokaren ostean lortutakoak, galtzen diren bitartean. Pentsa dezagun nora doan proiektua eta herritarrek erabaki dezatela zer egin.