Alternatiba Aske Gunean izan da auzipetutako 28 gazteekin elkartasunean eta epaiketa politikoen amaiera eskatzeko
Madrilgo Auzitegi Nazionalean abiatutako prozesuan auzipetutako 28 gazteetatik 5 lagunek mugimendu sozial eta politikoei eginiko deialdiari erantzunez Azpeitian, Loiolako basilikaren aurrean antolatutako Aske Gunean egindako elkarretaratzean parte hartu zuen Alternatibak. Epaiketa politikoen amaiera eta gazteen militantzia politikoa kriminalizazioa bukatzeko eskatu genuen. Diana Urrea Alternatiba Gazteak-eko kide eta Gazteizko legebiltzarkiderik gazteena, Azpeitiko Aske Gunean izan zen epaitzen hasi diren 28 gazteen berehalako askatasuna eskatzeko.
Estaturik gabeko herrientzako eta bere herritarrentzako garai oparoak datoz
Eskoziak erabakitzeko eskubidearen ariketa burutu. Erreferendumaren emaitzetatik haratago, Eskoziak dagoeneko irabazi du. Erresuma Batuko gobernuak Eskozia erabakitzeko eskubidearen subjektu politikoa dela aitortu du eta ondorioz autodeterminazio ariketa burutu da gaur bertan. Hau guztia itzuli ezinezko erreferentzia bilakatuko da eskubide horren ariketa noizbait egin ahal izateko borrokan ari diren Europako nazio guztientzat.
Kutxabank publikoari eusteko proposamen erreala dago mahai gainean
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta egindako txosten juridikoak agerian uzten duena eta euskal jendarteari eskaintzen dion aukera ezin da bazterrean utzi. Kutxak euskal instituzioen eta euskal herritarren ekimenaren eta lanaren fruituak dira. Kutxak eta Kutxabank gaur egun diren finantza-erakunde baliagarriak eta bideragarriak badira, euskal jendarte osoaren inplikazioa eta borondatea egon delako da. Jabego publikoa eta izaera soziala izanda lortu dute kutxek eta Kutxabankek orain direna izatea.
Pina: Etorkinek lan egin nahi ez dutela arrazoitzen dute, baina lana egon ez ezik, lanpostuak sortzeko ezer egiten ez dutela da errealitatea
Larria da oso, Marotoren legealdi honetan langabezia %22an igotzen ikusi dugulako, etxe ekonomien egoerarekin ezer gutxi arduratzen denaren adibiderik hoberena. EHBilduren zinegotzi eta Alternatibako kide David Pinak ulertezintzat jo du “udalerrian 22.000 langabetu daudenean, PPk zinegotzi ordezkarien agenda arazoengatik bilera deialdia bertan behera uztea”.
EHBilduren aldizkaria, 10. zenbakia: Yes Scotland. Herriek erabaki!
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, 10. zenbakia oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta asteon, Eskoziaren erreferendumaren inguruko analisia egiten dugu. Aldizkaria zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
http://alternatiba.net/idazlanak/3968/ehbilduren-aldizkaria-10-zenbakia-yes-scotland-herriek-erabaki
Kafe eskoziarra (I am basque)
Urkullu jaunak, nolabaiteko bekaizkeriaz, Eskoziari begira dagoela dio orain, eta armonia pentsakor horretan murgilduta, Euskadiren etorkizun burujabea ikustatu duela dio; ez aldiz Euskal Herriarena. Eta ni, horren beltzaran dagoela ikusita, hor zutunik, atrilera heltzeko ia behatz-puntetan, kontenplaziozko jarrera batean baino ezin dut irudikatu; arratsaldeko 5etan Kadizko txiringito batean kafe eta whisky nahasketa fuertea dastatzen, bainila izozkiaz lagunduta euforia hoztu nahian, betiko pasioaz xuxurlatu aurretik: Eureka, topatu dut!
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3926/un-caf%C3%A9-escoc%C3%A9s-im-basque
Austerizidio honekin jarraituko al dugu?
Uda honetan luze eztabaidatu da Rajoyren alkatekeriaren inguruan, alkateen eta korporazioen gehiengoen hautaketan eragina izateko Hauteskunde Legea aldatzea bilatzen duena. Pedro J Ramirez berak, Rajoy bere alderdiaren interesak Nazioaren interesen aurretik gehien jarri dituen demokraziako presidentea izatea leporatu dio. Jauntxokeri honek, PPren ahulezia eta Podemosi dion beldurra agerian uzten ditu, udako tertulia eta eztabaida gai izan den beste hori.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3947/%C2%BFseguiremos-o-no-con-el-austericidio