Mugimendu feministaren garaipena ospatu arren, abortatzeko eskubidearen alde mobilizatzen jarraitu beharra dago
Ospatu beharra dago, halaber, Espainiako estatuaren porrot honek izan duen ordaina, izan ere, emakumeak trukerako txanpon gisa erabiltzeko ahaleginak, emakumeak tutelatzeko borondatea beti azaltzen duten ultraeskuindarren mesederako edota gure gorputz zein eskubideak hauteskundeetako emaitzei begira erabili izanak kale egin dielako.
Mehatxuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean gehiengoari entzun beharra dago
Mehatxuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean entzun eta euskal gehiengoaren nahia errespetatu arazi. Herriek erabakitzeko duten eskubidea onartu eta onartuko ez duenekin harremanak hausteko ordua da. Bide hori baztertzea, aukera baztertzea arduragabekeria litzateke eta gizartearen gehiengoari iruzurra, honek bide propioa eskatzen baitu.
Hedabideez eta estereotipo matxistez
Kirola, eta bereziki lehiaketara bideratutako kirola, gizonen espazioa dela adierazten digute etengabe. Hedabideetako titularrak eta irudiak gizonenak dira, gizonak jokalari titularrak, gizonen partida da kirolarena eta emakumeak aulkian geratzea tokatzen zaie; ikusle gisa edo ikusiak izateko gisan, azafata, animatzaile edo bikotekide-ederraren paperean, ikuskizunari glamourra ematen.
http://alternatiba.net/idazlanak/3995/hedabideez-eta-estereotipo-matxistez
EHBilduren 11. aldizkaria: Eskozia, Katalunia, Euskal Herria… Hemen erabaki
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Erabakitzeko eskubidearen inguruko ale berezia, abortuaren legearen erreforma atzera bota izanarekin mugimendu feministaren garaipen handia ahaztu gabe. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
Haurtxo txiroa, haurtxo aberatsa (zerga kenkari bidegabeak)
Datu hauekin ondorio erraz batera hel gaitezke; 5 seme-alaba dituen familia batek urtero 13.000 euroko diru sarrerak baditu, Aldundi honek haur bakoitzari emango dion balioa 78 eurokoa da; aldiz, Arantza Quirogaren seme-alabetako bakoitzak 1.315 euroko balioa dauka. Non da, beraz, Giza Eskubideen Adierazpenaren 1. artikulua? Non da hainbeste aipatzen duten berdintasuna?
EH Bildu bake prozesua desblokeatzeko prest agertu da eta elkarlana eskaini du erabakitze eskubidea gauzatzeko
Agirrezabalak eta Matutek adierazi dute Euskal Herrian ere inakzio politikoa gainditzeko unea iritsi dela. Diotenez, "ezin gaitezke Gobernu espainola mugitzearen zain egon". Hori dela eta, erabakitze eskubidearen defentsak funtsezko elementua izan behar du jardun politikoan, "hemen erabakitzea ezinbesteko baldintza izango delako euskal jendarteak egunero dituen arazoei erantzun argia eta zuzena eman ahal izateko".
Alternatibak salatu du Lakuaren enplegu politikak euskal gazteak prekarietatera eta deserrira kondenatzen dituela
Alternatibako bozeramaile Asier Vegak deitoratu egin du Eusko Jaurlaritzak iragarritako azken neurria “enegarren aldiz diru publikoa oparituko diena gazteak baldintza prekarioetan kontratatzen dituzten enpresei”. Lanbide enplegu zerbitzuak iragarritako planaren harira egin du salaketa, izan ere, 3 milioi euro erabiliko ditu erakunde honek 34 urte bitarteko gazteek atzerrian egingo dituzten praktikak beste herrialde batzuetan ezarrita dauden euskal enpresetan. Hala, “plan honek aurkeztutako berrikuntza bakarra prekarietatea gure mugetatik haratago ere finantzatzean datza, dagoeneko pairatzen dugun deserriratze prozesuan sakonduz”.