Diana Urrea: Indarkeria matxistarekin bukatzeko, aldarrikapen feministak beste aldarrikapen guztiak estrukturatzeko tresna izan behar dute
Azaroaren 25aren harira, Alternatibako kide eta EHBilduren parlamentari Diana Urrea indarkeria matxista gure gizartetik behin betiko desagerrarazteko neurriak exijitzeko osoko bilkuran egindako agerraldian: "Indarkeria matxistarekin bukatzeko, aldarrikapen feministak beste aldarrikapen guztiak estrukturatzeko tresna izan behar dute".
Suspertutako kontzientzia berri bakoitza sistemari aurre egiten dion erronka berria da. ANTOLATU!
Kanpaina honek pertsona desberdinak aurkezten dizkigu, denak bakoitzaren borrokan aktiboak, baina militantzia bateratua egin arte, sistemari aurre egiteko nahia asetzeko ezinean ibili diren horietakoak. Kartelak zera dio: “suspertutako kontzientzia berri bakoitza sistemari aurre egiten dion erronka berria da, eta besteekin bat egitean, bere gaitasuna biderkatzen du”.
David Pina pobrezia energetikoaren eta egoera zaurgarrian dauden pertsonen babes ezaren inguruan
Alternatibako kide eta EHBilduren Gasteizko zinegotzi David Pinaren partehartzea Araban eta Euskal Herri osoan orokorrean herritarrek geroz eta gehiago pairatzen duten prekarietatea salatzeko. Pobrezia egoera honek, milaka pertsona eta familia neguko hilabete gogorretan haien etxeak berotzea ezinezko egiten du.
Matute: Penagarria da Jaurlaritzak bere inbertsio osoaren %75a Abiadura Handiko Trenera bideratzea
Matutek azaldu duenez, EH Bilduren osoko zuzenketak ekonomia suspertzea du helburu, zementutik harago joan behar duen inbertsio publikoa indartuz. Horren ildotik, erantsi du, "penagarria da Jaurlaritzak bere inbertsio osoaren %75a Abiadura Handiko Trenera bideratzea; horrek, esaterako, argi uzten du Lakuan kezka nagusia konstruktora enpresa handien interesak babestea dela, pertsonen interesen gainetik".
Babesa eta atxikimendua Kolonbiako bake prozesuaren aldeko konferentziari
Baina ez da horrela izan. Zeren bi herriok batzen gaituen beste elementua “bakea eta askatasunean” bizitzeko griña da. Asko sufritu duten herriek ondo dakite noraino den ona eta beharrezkoa bakea. Horregatik, Aieteko jauregian orain hiru urte bake bidea gure herrian ireki zuen konferentziaren leku berean Kolonbiaren bake prozesuaren aldeko konferentzia bat egiteak pozten gaitu.
Auzitegien ebazpenaren ostean EAJri eskatu diogu ez dezala Bilbo bihurtu askatasun erlijiosoa urratzen duen lehen euskal udalerria
Ana Etxarte Alternatibako kide eta Bilboko EHBilduren zinegotziak adierazi du “nahiko kezkagarria” dela herritarrak epaitegietara jo beharra beraien oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen. Atzo ezagutu genuen Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak baliogabetu zuela kultu zentroen irekiera oztopatzeko ezarritako mugak zehazten zituen HAPOaren aldaketa, forma arrazoiak zirela eta, hau da, prozedura ez jarraitzearen ondorioz. Ebazpenaren ondoren EH Bilduk gobernu batzordeari eskatu dio jarrera aldatzeko eta ez dezala Bilbo bihurtu askatasun erlijiosoa urratzen duen Euskal Herriko lehen udalerria.
EHBilduren 15. aldizkaria: Gipuzkoa, murrizketa sozialik gabeko lurraldea
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, azalean Gipuzkoaren aurrekontuak dituena, murrizketa sozialik gabeko lurralde bakarra. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.