M7an BEC 10.000 lagunekin betetzeko deia egin du EH Bilduk
Egunotan ikusi dugu, berriz ere, espainiar estatuak Euskal Herriarentzat alternatibarik ez duela. Euskal Bidea da alternatiba bakarra eta horregatik diogu "bidea badagoela". Belaunaldiz belaunaldi herritar ibiltariok eginiko bidea. Bidea dugu eta helmuga ere bai: askatasuna, gehiengoaren eskubideak eta interesak nagusi izango dituen herria eraikitzea, pribilegiodunen aurrean. Herritarren burujabetza nahi dugu, dena aldatzeko, urtebetean birritan Troikari harrera egin dioten politikari morroien aurrean.
Berdintasun legea, zer ospatu gutxi
Emakumeen bizi-baldintzak hobetzea ezinbestekoa da berdintasuna benetakoa izan dadin; baina bizi-baldintzak hobetzerik ere ez du ekarri Legeak. Ezer gutxi egin du Jaurlaritzak gizonak eta erakunde publikoak pertsonen zaintzan inplikatzeko. Ezer gutxi egin da, era berean, emakumeen lan-merkatuko lan-baldintzak hobetzeko. Alderantziz, Jaurlaritza bera enplegu publikoa suntsitzen ari da, emakume askoren enpleguak, Osakidetzan eta Hezkuntzan kasu. Emaitza: emakumeek galtzen jarraitzen dute, lanaren banaketa desorekatua sufritzen, lan-merkatuan bigarren mailako enplegatu eta etxeko zaintzaile nagusi.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4382/berdintasun-legea-zer-ospatu-gutxi
Rodriguez: Gipuzkoan ez da murrizketarik Diputazioak bere poltsikotik jartzen duelako dirua besteen politika antisozialen ondorioak nabari ez daitezen
"Gipuzkoak Espainiako Erreinuko gizarte zerbitzu sistema aurreratuena du, Diputazioak aplikatutako politikari esker, izan ere, gizarte babesa eta gastua handitu baititu eta, krisi garaian egin du, gipuzkoar ahulenak babesteko. Mendekotasuna, desgaitasuna, diru sarrera baxuak edo gizarteratze beharrak dituzten pertsonek badakite Gipuzkoan ez dela murrizketarik aplikatzen Diputazioak bere poltsikotik jartzen duelako dirua beste Administrazioen politika antisozialen ondorioak nabaritu ez daitezen, esaterako, Eusko Jaurlaritzak RGIarekin egindakoa edo Mendekotasun Legean Espainiako Gobernuak egindako murrizketak".
Monederoren harira
Harrigarria egiten zait komunikabide batek nire bankuko mugimenduen berri izatea, eta publikoki zabaldu ere, eta nola bitartean, nire batzarkide taldetik iruzurgileen datuak eskatzen ditugun bakoitzean behin eta berriro ukatzen dizkiguten, konfidentzialtasuaren eta datuak babesteko legearen izenean. Bitxia, baina akaso ez hain harrigarria, honen atzean egon daitezkeen interes estrategiakoak eta politikoak uler ditzazkegulak. (artikulua gazteleraz idatzita dago)
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4372/sobre-monederos-y-billeteros
Bikila: Kalea berpiztu behar dugu erakundeetara ezkerra eramateko
Urteetan ezkerrean izan ditugu mugimendu oso inportanteak, baina ez gara iritsi erakundeak kudeatzera. Kaleko eskaerak galdu egin dituzte erakundeek, eta biak lotu behar dira. Hori da aldea ezkerraren eta eskuinaren artean. Guk aldaketa nahi badugu, kalearen indarra behar dugu; bestela, ez dago gobernurik aldaketa lortuko duenik. Hori Grezian ikusiko dugu orain. Gobernuak ez badu herria bere alde mobilizatua, itoko dute.
Matute: PNVren lagun espekulatzaileek, Cabieces Kutxabanken bezala, berea nahi dute, eta bakarrik lortuko dute PNV-PP-PSEk irabaziz gero
Badakite berriz ere galduko dutela Gipuzkoan, herritarrek bizkarra ematen dietelako. Baina beren lagunek, botere finantzariek eta espekulatzaileek, Cabiecesek Kutxabanken bezala, berea jaso beharra dute. Eta bakarrik lortuko dute PNV, PP eta PSE tripartitoak boterea lortuz gero Gipuzkoan. Horregatik diote Errauskailua eraikiko dutela, edota aberatsei aplikatzen zaien zerga kenduko dutela.
EHBilduren 19. aldizkaria: Sakeoarekin amaitzeko, Kutxabank publikoa eta soziala
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, zenbaki honetan, azalean Kutxabankek inguruan azaleratu diren balizko iruzurren gaia, kutxen kontrol publikoa eta sozialaren aldarria inoiz baino beharrezkoa eginda. Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.