Etxarte: Eskatzen dugu emakumeen jabetzea sustatuko duten berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko
“Beste behin ere, eskatzen dugu emakumeen jabetzea sustatuko duten berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko. Gai honekiko Udalak eman ohi dituen erantzun sinple eta partzialak ez dira baliogarriak indarkeria sexistari aurre egiteko, emakumeen jabetzean oinarrituriko bestelako erantzun integralak jarri behar dira martxan”, azpimarratu du Etxartek.
Euskal Y-koaren gardentasuna eta errentagarritasuna
Gizartearen gehiengoak bezala, %70a inguruk, nik ere zalantzak eta ezjakintasuna ditut nagusi AHTren proiektuaren inguruan. Hitza bakarrean: gardentasuna falta da. Estatuko gobernuek, autonomikoek zein foru gobernuek bezala, gardentasunerako arauak onartzen dituzten garaian, proiektu honek, garrantzitsuena aurrekontuari begira, ez du ez gardentasunik, ezta zehastasunik ere, ondorengoetan gutxienez. (artikulua gazteleraz idatzita dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/4402/la-transparencia-y-rentabilidad-de-la-%E2%80%98y%E2%80%99
Emakumeok hitza eta erabakia, EHBilduren aldizkari monografikoa
Martxoaren 8a dator eta, data honi begira, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala monografiko bihurtu dugu, "Emakumeok: Hitza eta erabakia" izenburupean, besteak beste, Yolanda Jubetori ekonomia feministaren inguruan eginiko elkarrizketa eta Irantzu Varelaren artikulua mikro matxismoen inguruan. Ohi bezala, aldizkaria PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko aukera dago. Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
http://alternatiba.net/idazlanak/4416/emakumeok-hitza-eta-erabakia-ehbilduren-aldizkari-monografikoa
Ander Rodríguez: Gipuzkoan zaintza lanetan dauden emakumeen lan baldintza eta soldata duinak bermatzea apustu estrategiakoa dugu
Alternatibako kide eta Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatu Ander Rodríguezek, Mendekotasunaren Arretarako zuzendari Txelo Pérezekin emandako prentsaurrekoan, bere kezka azaldu du adinekoen egoitzetako lan hitzarmen berria sinatzeko dauden elkarrizketen egoeraren aurrean. Adegi eta Lares patronalek eta langileen ordezkaritzak joan den azaroaren 7an hasiera eman zioten Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lan hitzarmenaren negoziazio mahaiaren bilerei, eta oraindik ez dute emaitzarik eman.
Asier Vega Gernikan: Ez dago egun eta toki hoberik frankismoak gizateriaren aurka egindako krimenak epaitzea eskatzeko
Vegak nabarmendu du trantsizio garaian adostu zen Amnistia Legea dela frankismoaren erregimenak gizateriaren kontra burutu zituen krimenak epaitzeko oztoporik nagusiena. “Nazio Batuen Erakundeak berak dio lege hori indargabetu beharra dagoela. Argentinan eta Txilen legea aldatu zuten diktadura garaiko krimenak epaitu egin ahal izateko. Egin dezala gauza bera estatu espainiarrak ere”.
Ayem Oskozen partehartzearen bideoa Kolonbiako bake prozesuaren inguruko topaketaren harira
Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kide Ayem Oskoz aurkezle eta moderatzaile gisa aritu zen mugimendu sozialei zuzendutako Kolonbiako bake prozesurako antolatutako topaketan. Oskozek argi azpimarratu zuen benetako bakea, justizia eta duintasun sozialari lotuta dagoena dela.