Duintasunaren martxak babestu eta Madrilen ordezkaritza izango dugu
Euskal Herrian zein Katalunian martxan diren autodeterminazio prozesuenganako aitortza eta babes ageriagoa gustatuko litzaigukeen arren, aipatutako helburu horiekin bat egiten dute Alternatibak eta EH Bilduk. Helburu horiek lortzeko bidearekin era bat gatoz, argi utzita Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politikoak izango direla horiek lortzeko moduak, bideak eta denborak erabakiko dituztenak. Kontuan hartu beharreko ezaugarriak dira espainiar estatuko gainerako eragileentzat, behin baino gehiagotan ahaztutako ezaugarriak baitira.
Alternatibaren adierazpena Askapenaren kontrako erasoaren harira
Alternatibatik Espainiako estatuko aparailu zapaltzailearen enegarren erasoa salatu nahi dugu. Berriz ere, elkartasuna gehien zabaltzen dutenen kontra egin dute: herrien duintasunaren alde borroka egiten dutenen aurka. Hamaika borroketan aritzen diren ezinbesteko pertsonak dira, Euskal Herrian beti ikusi izan dugulako beharrezkoa beste herriekiko elkartasuna eta xamurtasuna erakustea, gure herriak pairatzen dituen bidegabekeriak salatzearekin batera.
Bere burua sektariotzat ez duena da sektarioena (Salvador Lopez Arnali erantzuna)
Nazio auziari buruzko benetan errepublikarra eta demokratikoa den hausnarketa sezesiorako eskubidearen aitortza izan behar du abiapuntu. Eta independentziarako eskubidea aitortutako eskubidea bada, onartezina da esatea bandera independentistek banatu egiten dutela. Ez bada pentsatzen dela gauza bat eskubidea bera dela eta gauza desberdina eskubidea erabiltzea.
Esklabotza
Inork ez dezala esan eskolabotza bueltatzen ari dela, edo ta eredu horretara hurbiltzen ari garela; esklabotza hemen da aspalditik, eta urteak dira askok salatu egiten dugula. Seguruenik gertatuko zaizue ez zenutela "Anibal ad portas". Terrorismo kapitalista gurea artean dela urteak pasa dira, eta aurreko baten esan nuenez, pozik egon beharko dugu esnatzen hasi zaretelako. Ezin da askea izan sistema kapitalista batean, eta ezin da borroka egin sofan eserita.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/4456/la-esclavitud
EHBilduren 21. aldizkaria: Zerga erreforma, bizitza duinak bermatzeko
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, zenbaki honetan, Hegoaldeko lau herrialdeetarako beharrezkoa dugun erreforma fiskalaren aldarria, herritar guztien bizitza duina bermatu ahal izateko ezinbestekoa. Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.