Alternatibak hitzaldiak antolatu ditu apirilak 15 eta 16an, Greziak zorra eta Troikaren presioen aurrean dituen erronken inguruan
Asteazkenean, apirilak 15, Alternatibak antolatutako hitzaldi sortari hasiera emango diogu Donostian, Syrizak boterea eskuratu ostean, Greziaren egungo egoera ekonomiko, politiko eta soziala aztertzeko. Ezkerraren garaipen argia eman denean, NDFaren eta Europako Batzordearen politika ekonomiko lazgarriei aurre egiteko Greziako herriak gainditu beharreko erronken inguruko gogoeta egingo dugu. Izan ere, bere burujabetza berreskuratzeko borrokan ari den herria dugu Grezia.
Alternatibak Gasteizen izandako terrorismo matxistaren biktima berria salatu eta desberdintasun estrukturalaren aurka egitera deitu du
Alternatibaren bozeramaile eta Gasteizko legebiltzarkide Diana Urreak Gasteizen gertatutako emakume baten erailketa salatu du. Eraso sexisten gorakada larriaren aurrean, Urreak “indarkeria matxista desberdintasun estrukturalaren ondorio bortitz eta agerikoena dela” gogoratu du eta honen aurrean, indarkeria matxistaren kontra egitea “atzoko egun beltzetik haratago egunero eta gizartearen eremu guztietan arbuiatu beharreko aldarria dela” azpimarratu du.
Urkulluk azaldu behar du behingoz zertan oinarritzen den AHT justifikatzeko, datu guztiek haren errentagarritasuna ukatzen dutelako
Maeztuk eta Matutek ohartarazi dutenez, "orain arte ezagutu diren txosten tekniko guztiek agerian utzi dute AHTren errentagarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa hutsaren hurrengoa dela; ez Lakuak, ez Madrilek ez baitute txosten edota datu objektibo bat ere eman proiektua justifikatzeko. AHT propagandan eta gezurretan bakarrik oinarritzen da eta lotsagarria da diru publiko kopuru izugarria behar duen tamaina horretako obra bat martxan jartzea aldez aurretik kostuak eta onurak zorrotz aztertu gabe".
Saharako maratoian
Aurten berrogei urte bete dira, Espainiako Estatuaren konplizitateaz, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu eta kolonizatu zuenetik. Harrez geroztik, saharar herriaren zati bat errepresio zital eta bidegabearen menpean bizi da, eta bestea, Aljeriako hamadan edo basamortuan. Sahararrek, etsai edo arerio bati madarikazio bat bota nahi diotenean, honela egiten dute: “Jainkoak eman diezazula hamadaren egarria”.
http://alternatiba.net/idazlanak/4479/saharako-maratoian
Asier Vega: Elikadura burujabetzaren bidean, tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen beharretan oinarritutako sistema da gakoa
Egungo eredu sozioproduktiboa eraldatu nahi dugu eta horretarako trantsizio sozial eta ekologikoa abiatuko dogu, guztiontzako bizitze ona – edo erderaz esaten den bezala “el buen vivir” – helburu daukagularik. Erronka polita daukagu aurrean Bizkaia barri eta alternatibo bat eraikitzeko eta erronka honen aurrean ez gara geldirik lotuko, jada martxan gaudelako.