AHTren aurkako manifestazioan parte hartzera deitzen dugu, inondik inora ez doan trena gelditzeko
Datorren larunbatean, hilak 13, Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dugu Alternatiba zein EHBildutik, Abiadura Handiko Trena, inondik inora joango ez dena, eraikitzeko proiektua bertan behera uzteko aldarria lau haizeetara zabaltzeko. Zentzugabekeria da Madrilekin zein Parisekin loturarik izango ez duena makro azpiegitura egitea, eta argi dago enpresa eraikitzaleei bakarrik egingo diela mesede. Proiektua gelditzeko eta horren inguruko eztabaida soziala abiatzeko eskatuko dugu asteburuan.
PNV eta 78ko trantsizioko erregimena
PNV desberdina da. Dena irentsi du, zentralidadean mugitzeko konpromisoaren ildotik: Trantsizioaren egituran bere lekua bilatzeko. "Dena ondo lotua" lemadun adostasunaren baitan jokatu du. Adostasun hori frankismoaren krimenei zabaldu zen (nazioartean legearen kontrakoa izan arren).; Moncloako itunak ere adostu zituzten (Ajuriagerrak sinatutakoak); "konstituzioaren gurasoen" taldetik baztertu zutela, abstentzioaren alde egin zuen Konstituzioaren erreferendumean gerora honekiko morroitza onartu zuen arren. (artikulua gazteleraz idatzita dago)
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4660/el-pnv-y-el-r%C3%A9gimen-de-la-transici%C3%B3n-del-78
Hitzaldia: Kolonbia; Buenaventura, harrapakina lehiakortasunerako
Hitzaldian aurkeztuko duten txostenak Buenaventurako herritarrek, Kolonbian, pairatzen dituzten giza eskubideen urraketa larriak salatzen ditu, azpiegitura handien eraikuntza dela medio. Danilo Ruedak eta Maria Nievesek beren lekukotza azaltzen aritu berri dira Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordean. Bilbon izango dira ekainaren 16an, Hika Ateneon, egoeraren berri emateko. Alternatibak hitzaldia antolatzen lagundu du.
Kolonbiako Bakearen aldeko Foroan parte hartu dugu asteburu honetan Montevideon
Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkidea Kolonbiako Bakearen aldeko II. Foroan parte hartu du asteburu honetan Montevideon (Uruguai), EH Bilduren ordezkari gisa. Foroan, besteak beste, Jose Mujica Uruguaiko presidente-ohiak ere parte hartzen du, Kolonbiako bake prozesua bultzatzeko helburuarekin, FARC-Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen eta Bogotako Gobernuaren arteko elkarrizketek bakea ekar dezaten.
TTIP itunak herrien burujabetza galtzea dakar, lehentasuna ematen zaielako transnazionalen interesei
Horrek, azaldu dute, sekulako ondorio larriak izango ditu egunerokotasunean, TTIPk oinarrizko eskubideak urratuko dituelako, hala nola, lan eta osasun eskubideak, sozialak, ingurumen arlokoak eta abar. Beraz, akordio horrekin Ongizate Estatuak atzera egingo du eta bizi baldintzek okerrera egingo dute, ondorioztatu dute EH Bilduko legebiltzarkideek, eta horren haritik kontsultaren beharra azpimarratu dute, “herritarrek esan behar dutelako TTIPk euren bizi baldintzak hobetzea ekarriko duen edo, aldiz, hipotekatuko dituen”.
Olano jauna: errauskailua, inposaketa ala herri kontsulta?
Gipuzkoako atez-atearen aurkako alderdirik nagusiena izan dena, PNVk, agintea makila jada eskuen duela mehatxua bota du: errauskailua eraikiko dugu! Hots, Bilduren aurka erabilitako trikimailu guztiak, inposizioarenak barne, jada ez du zentzurik. AHTrekin egin duten bezala, arre eta so, atzera bueltarik ez duen errauskailua eraikiko du. Eta, esan bezla, hor dago diferentzi nabarmena, atez atekoak huts eginda, bazuen bueltarik. Errauskailua behin eraikita, ez!
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4648/olano-jauna-errauskailua-inposaketa-ala-herri-kontsulta