10 urte BDS mugimendua martxan denetik
Palestinako herriaren eskubideen aldeko borrokaren baliabiderik eraginkorrenetarikoa boikot, desinbertsio eta zigor kanpainan datza. Kanpaina honek, Hegoafrikako apartheid politikaren aurkakoaren ereduari jarraiki, Israelekin kooperazio ekonomikoa, kulturala eta kirol eremukoa etetean datza, estatuetatik zein sektore pribatuetatik, eta arrakasta handiak izan ditu, hala nola, gizateriaren aurkako edota gerra krimenak egin dituzten arduradun israeldarrak auziperatzea; Israelgo erakundeekin harremana duten unibertsitate zein enpresei eginiko boikotak ere emaitzak izan ditu, bezeroek eginiko presioei men eginez ekoizpen israeldarra kontratatzeari uko egin baitiote.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4748/10-urte-bds-mugimendua-martxan-denetik
Gizarte lanari buruzko kongresua: Ander Rodriguez Lejarzaren parte-hartzea
Gure kide Ander Rodriguez-en hitzak Gizarte lanaren arloan alderdien proposamenen 2. Foro politikoan. Foro honek pasa den ekainaren 25ean, Madrilen, antolatu zuen Gizarte Lanaren Kontseilu Orokorrak.
Fatuarte: Josune Ariztondorena PNVren kolokazio politikaren enegarren kasua da
Bilbao 700 Fundazioaren beharra zalantzan jartzeko beste arrazoietako bat, egun Udal gobernuak duen tamaina erraldoia da: 17 zinegotzik osatutako Udal Gobernu bat gai izango beharko litzateke Bilbao 700 Fundazioak urtean antolatzen dituen 7 egitasmoak bere gain hartzeko (Musika-Música, Bilbao Ars Sacrum, Gau Zuria, Balearen Klejira, Flamenco Jaialdia, Gabonetako Kontzertua eta 365Jazzbilbao). Gainera, kultura saileko langileek soilik euren gaitasun eta meritua kontuan hartu dituen hautaketa prozesu baten ondorioz lortu dute euren lanpostua; eta ez alderdi politiko baten karneta izateagatik, Josune Ariztondoren kasuan bezala. Izan ere, Ariztondo anderearena PNVren “kolokazio” politikaren enegarren kasua dugu.
Ezkerraren eraldaketan laguntzeko topagunea
Aurten 7 urte beteko dira Alternatiba jaio zenetik, eta hasieratik bilatu izan du ezkerraren elkarlana sustatzea, kolpatzen gaituzten zapalkuntza guztiei aurre egiteko. Horregatik, lantoki ez ezik, toki hau elkargune izatea nahi dugu. Ideiak partekatu, ekintzak prestatu… Greziako ezezkoarengatik edota berton izaterik ez dutenengatik topa egin, Periko Solabarria kasu… Guzti horretarako ateak zabalik izango dituzte eragile sozial, sindikal zein politiko ezkertiarrek.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4735/ezkerraren-eraldaketan-laguntzeko-topagunea
Isilik nahi zaitut
Haserratzea duzu, protestatu dezakezu, esatea duzu ez dela zilegi 2015ean estatu batek herri oso bat isilarazteko lege bat onartzea; baina ezin duzu ezustekoa izan dela esan, jendeak zapalkuntza pairatzen zuen bitartean telebistari begira ari zinela agerian utziko duzulako. Isilik nahi zaituzte, baina aurretik ere, aldaketa bakarra da orduan zure borondatearen ondorioa zela isiltasun hori.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4734/me-gustas-cuando-callas-porque-est%C3%A1s-como-ausente