Alterkaria Alternatibaren paperezko aldizkariaren zenbaki berria kalean
Alterkariaren udazkeneko alea kalean da. Alternatibaren paperezko aldizkaria duzue, astero bidaltzen dugun boletin digitalaren osagarri. Oraingo honetan, Katalunia eraman dugu azalera, Jaume Casals CUPeko militantea elkarrizketatzeko aukera izan dugulako Euskal Herrian hainbat hitzaldu eskaintzera ekarri dugula baliatuta. Bestelako gaiak ere jorratu ditugu, hala nola errefuxiatuen afera, Greziako azken hauteskundeen osteko panorama, burujabetzaren garrantziaz edota indarkeria matxistaren inguruan. Aldizkaria zure etxean jaso nahi izanez gero, idatzi prentsa(a bildua)alternatiba.net helbidera.
Alternatibak dio hauteskundeek agerian utzi dutela Kataluniako prozesu eragilea atzeraezina dela
Alternatibak Kataluniako herria zoriondu du igandeko bozetan emandako emaitzengatik eta, bereziki, Candidatura d’Unitat Popular CUPen hautagaitzak lortutakoak nabarmendu ditu. Diana Urrea, Alternatibaren Koordinakunde Nazionalak eginiko hausnarketak abiapuntu, hauteskunde hauen esanahiaz aritu da, “prozesu eratzaileak atzera egiterik ez duela agerian utzi du, herri oso baten borondatea gelditzerik ez dagoela, Madriletik zuzendutako beldurraren kanpainari aurre egitea lortu baitute”.
Sopelako pilotalekuaren obrak… kulebroia
Sopelan, tamalez, eta Bizkaian edo Euskal Herrian, halako jokaerak egunero ikusten ditugu mota honetako enpresetan: behera egiten dute eskaintza egiterakoan kontratua lortzeko eta gero, askotariko arazoak sortzen zaizkiela esaten dute, obra garestitzeko. Paddle pistako estalkirako eskaintzan irabazi zuen enpresak, irabazi bezain pronto jarri zituen mahai gainean proiektuan zeuden akatsak, horiek konpontzeak 30.000 euroko kostua zuela. Ezezkoa eman zitzaion, eskaintza ireki zen berriro eta azkenean obra proiektuaren arabera egin zen, gain-kosturik gabe.
78ko gezurra gainditu
Aragoitik ikusten duguna da Kataluniako herriak ekimena daramala, urte luzez euskal herritarrek zeramatena, askapen nazionalari zein sozialari begira. Guretzat, edozein kasutan, honek ez du garrantzi handirik, funtsezkoena da ekimena egon badagoela eta zapaldutako herri guztiok haren inguruan indarrak bildu behar ditugula. (jatorrizko testua gazteleraz baino ez dago)
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4895/superar-la-mentira-del-78
Preso larriki gaixoak: dira edo daude?
Urkullu jaunak ez du eskubiderik auzi honetan etikaren izenean ezer exijitzeko, bere alderdian nagusi den etikaren barruan (Ardanza eta Arzallusen garaitik hona) dagoelako presoen dispertsioaren ezarpena eta erantzunkizuna. Argitu beharko luke PNVk dispertsioaren eta oro har politika «antiterroristaren» babesa nola negoziatu zen, eta babesaren truke, onura ekonomiko eta politikoak jaso ote zituen, eta jaso bazuen zeintzuk.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4909/preso-larriki-gaixoak-dira-edo-daude
Fatuarte: TTIP onartzeko, atzeko atetik, ezkutuan eta isilean, gai honi buruzko eztabaida publikoa ahalik eta gutxien ematea nahi da
Noski, TTIP onartzeko, atzeko atetik, ezkutuan eta isilean, gai honi buruzko eztabaida publikoa ahalik eta gutxien ematea nahi da. Edo nahiko lukete batzuek. Ze, zirriborroak aztertu ahal izateko europarlamentarioek pasa behar izan dituztenak, erabat lotsagarriak dira. Lotsagarriak baina adierazgarriak.