TTIParen aurkako lan egingo du EH Bilduk euskal gizartea aktibatzeko
Era berean, langileen eskubideen aurkako “eraso zuzena” dela azaldu dute. “Langileen babeserako araudia zorrotzagoa da Europan, baina TTIPk eragingo du lan baldintzak eta babeserako arauak parekatzea eta, noski, parekatze hori ez da goitik egingo; hau da, Europan AEBko babes araudia izatera pasa gaitezke”. Gaineratu dutenez, ingurumena ere arriskuan dago. “Beren ingurumena babesteko araudirik ezin izango dute sortu estatuek eta, gainera, ingurumena negozio aukeren menpean geratuko da. Hori guztia ondo baino hobeto adierazten da frackingari buruzko kasuan”.
Fatuarte: Iragarki hauetan emakumeen balore intelektualak ukatu egiten dira soilik bere itxura fisikoarekin arduratuta dagoenaren irudia sustatuz
Emakumeen duintasunaren aurkako estereotipo sexistak sustatzen dituzten hainbat publizitate kanpaina Bilbao Ekintzak diruz lagunduta egotea salatu eta, egoera hori errepikatu ez dadin, zenbait proposamen aurkeztu ditu Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzi Alba Fatuartek.
Alternatiben herria, bestelako eredu bat gara daitekeelako
Egunero marraztu eta inposatzen digute sistemaren eta kapitalaren mesederako errealitatea; kontsumoa, harremanak, kultura… Joan den larunbata, baina, alternatiben eguna ospatu zen Bilbon. Milaka lagunek eta ehunka eragilek, oso bestelako eredua garatzea posible dela erakutsi zuten. Guztion esku dago egunerokotasun hori aldatzea.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4981/alternatiben-herria-bestelako-eredu-bat-gara-daitekeelako
Batasuna, zergatik ez?
Jakin badakigu helburu horiek lortzeko aldaketaren aldeko botoak baino gehiago behar ditugula, eta eskubide guztien defentsa egingo duen boterea eta herritarren unitateak sortu behar direla. Indarrak metatzeko abian den prozesua sustatu behar dugu, eta aldaketaren aldeko elkarketa dinamikak sorrarazi. Era berean, aitortzen dugu prozesu honetan borroka feministaren aldarrikapenak lehen lerroan jarri behar direla, berdintasunean eta gainontzeko aurrerapausoen azpian jarri gabe, ezkerrak behin eta berriro egin duen akatsa ez errepikatzeko.
Hasi dira hauteskunde orokorretarako EH Bilduren hautagaiak aukeratzeko tokiko batzarrak
Prozesuaren nondik norakoak azaltzeko, agerraldia egin dute Alternatibako kide eta Gasteizko legebiltzarkide Oskar Matutek, Nekane Perez EH Bilduko bozeramailearekin batera. “Hasieratik nahi izan dugu prozesua zabala, parte-hartzailea eta gardena izatea, alderdien eremua gaindituz eta EH Bilduren proiektuarekiko hurbiltasuna edota adostasuna sentitzen duen orori parte hartzeko aukera emanez. Prozesuaren hiru ezaugarri horiek izango dira, azken finean, aurrera begira EH Bildu herri honek behar duen aldaketa politiko eta soziala bultzatzeko gizartearen zerbitzura egongo den interbentzioa politikorako tresna bilakatzeko oinarrizko zutabeak”, adierazi dute.
Arabako aurrekontuari ikuspegi soziala
Azken legealdietan gizarte zerbitzuen sailak murrizketak pairatu ditu etengabe. “Herrialde honetako politika soziala aldatu nahi dugu eta horretarako azken aurreko legealdietan PPk eta EAJk aplikatu zituzten politikak itzultzen hasi beharko gara”, esan du Luis Salgado Alternatibako kide eta EHBildu Arabako biltzarkideak. Zentzu horretan, Zerbitzu Sozialen legea abiapuntua izan behar dela zehaztu du, batez ere, orain bete beharreko minimoak zehazten dituzten mapa eta zerbitzuen kartera eginda daudelako.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4978/arabako-aurrekontuari-ikuspegi-soziala