Irizpide bakarra jasangarria izatea balitz, Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko bat ere jasoko
Badaude zerbitzu publikoak ez direnak jasangarriak izan behar, Amorotorako Bizkaibusa ezin da errentagarria izan. Bizi ala hileko ebakuntza bat ere ezin da jasangarria izan. Soilik jasangarria izatea balitz irizpidea Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko bat jasoko eta akabo pertsona zainduaren duintasuna zein zaintzailearen lan baldintzak.
Matute: Lakuan ustezko susperraldi ekonomiko batez hitz egiten dute behin eta berriz, baina horrek ez du inolako islarik aurrekontuetan
Jaurlaritzak Legebiltzarrari igorri dion aurrekontu proiektua, “une honetan dagoen bezala, onartezina da, beste behin ere herritarren beharrak bigarren maila batean geratzen direlako”, ohartarazi du Oskar Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebitlzarkideak, Unai Urruzunorekin batera. “Lakuan ustezko susperraldi ekonomiko batez hitz egiten dute behin eta berriz, baina horrek ez du inolako islarik aurrekontuetan, murrizketak betikotzen direlako eta, finean, Jaurlaritzak PPren eredu neoliberalari jarraitzen diolako, politika sozialen kalterako”.
Fatuarte: Udalak badaki hirian puntu beltz berriak sortzen direla eta ez du ezer egin aurre egiteko
Udal honek jakin badaki hiri honetan puntu beltz berriak sortzen ari direla, adibidez Isozaki dorretan, eta ez du ezer egin arazo honi aurre egiteko. Eta zerbait egitekotan, gehienetan izaten da erasoak gertatu ondoren; adibidez Iturribide eta Zabalbide arteko kasuan bezala. Puntu hori identifikatuta zegoen aspalditik, emakumeen elkarteek eta mugimendu feministatik ere puntu hori behin baino gehiagotan salatu zuten, baina Udalarentzat ez zen lehentasun bat izan, han sexu eraso bat gertatu zen arte.
Irantzu Varelaren hitzaldiaren bideoa: Feminismoaren oinarrizko agenda politikoa
Hona hemen Alternatibak antolatutako hitzaldiaren bideoa Bilboko Hika Ateneo aretoan. Faktoria Lilako kide Irantzu Varela kazetaria izango genuen gurekin, besteak beste, La Tuerka saio ezagunaren baitan El Tornillo saio feministaren arduraduna. "Pan, Poder y Rosas" titulupean, feminismoaren oinarrizko agenda politikoa jorratuko zuen. Mila esker bertaratutakoei.
Ez naiz feminista
Gaurkoan aitortu behar dut ez naizela feminista, New Yorkeko Upper East Sideko goi mailako zuri bat Brooklineko beltza bat inoiz izango ez den bezala, rap doinuak entzun, gangsta baten moduan jantzi edota arraza berdintasunaren alde kalera atera arren. Izan eren, aldi berean, munduko klase agintarien pribilegioduna izaten jarraituko du. Horren jakitun izan behar da, gainerakoa itxurakeriak dira.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5001/no-soy-feminista