#OninEtaIran Igandean, bozkatu Euskal Herri gorria, burujabea eta, noski, FEMINISTA
Bizkaiko zerrendaburuak ditugu Onintza Enbeita eta Irantzu Varela, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak hurrenez hurren. Euskal Herria Bilduko militantziak aukeratu dituztelako dira gure ordezkariak, eta ezkertiarrak eta independentistak izateaz gain, batez ere feministak dira. Bestelako Euskal Herri bat, burujabea eta independentea izan arren, patriarkala izango baita ez bada feminista. Hona hemen #OninEtaIran bikotearen egunotako agerraldietako bi.
Matute: Guztiok hobeto bizi ahal izateko, guztiok erabakitzea da bidea
Euskal gizarteak aldaketa politiko eta soziala eskatzen duela azpimarratu du Matutek. “Herri honetako gizon eta emakumeek eskatzen dute beren lehentasunak lehenestea eta ez beren kezka eta arazoen konponbidearekin zerikusirik ez duten interesak bultzatzea. Eta Euskal Herrian aldaketa burujabetza deitzen da. Aldaketa EH Bildu da”.
Ander Rodriguez: Herri bat eraiki nahi dugu, emakume eta gizon librez osaturiko herri berria
“Beste inork ez digu esango zer pentsatu, sentitu eta erabaki. Gure bizitzari eta etorkizunari buruzko erabakiak guk hartu behar ditugu. Gure eskubideak ez dira negoziatzen, irabazi egiten dira. Hemen, Euskal Herrian irabazten dira, eta Madrilen defendatzen dira”, esan du. Zentzu honetan, esan du EH Bilduk Estatu espainiarrarekin haustura demokratikoa lortu nahi duela eta, abenduaren 20aren ondoren, koalizioko hautagaiek haustura hori lortzearen aldeko “konpromisoa” hartu dutela.
Diana Urrea: Pertsona guztiek eskubide berberak izango dituzten kolore askotako Euskal Herria eraikitzeko erabaki nahi dugu
Bizkaiko EH Bilduren Kongresurako hautagai eta Alternatibako kide Diana Urreak salatu du migratzaileek pairatzen duten legedia «beraien kontrakoa eta justifikatu gabea» dela eta «tik arrazistak» dituela. «Atzerritarren Legearen helburua ez da migratzaileak gizarteratzea, baizik eta kontrolatzea, zigortzea eta haien eskubideak mugatzea», adierazi du.
Aitor Miguel: TTIPa esparru itxietan eta demokratikoki hautatu gabeko pertsonen esku negoziatzen da
Alternatibako kide eta EH Bildu Gasteizko zinegotzi Aitor Miguelen interbentzioa TTIP merkataritza ituna demokraziarako dakarren mehatxua salatzen; parlamentuetatik at negoziatzen ari baita, enpresa transnazional eta era demokratikoan hautatu gabeko elite politikoen artean. Gardentasunez negoziatzea eta erreferendum bidez onartzea eskatzen dugu, Europarron bizitza baldintzatuko duen akordio batez ari baikara.
Euskararen Eguna: ospatzeko, salatzeko eta aldarrikatzeko eguna.
Ospatzeko, euskararen gizarte eragileek, euskaltzaleek eta erakunde publikoek lan eskerga egin dutelako euskararen normalizazioan azken hamarkadetan eta hizkuntza asko ez bezala bizirik iritsi delako gaur egunera. Ospatzeko, euskaltzaleek eta euskalgintzak egunero euskararen aldeko konpromisoari eusten diotelako; eta bihar ere, konpromisoarekin jarraitzeko prest daudelako. Baina ospakizunak neurriz egin behar dira, jakitun garelako, euskara bizirik egon arren, osasunetik urrun dagoela.
Bizitza, zaintza eta enplegua
Izan ere, Sistemari aurre egin nahi badiogu, benetan mundu desberdin batean bizi nahi badugu, mundu gizatiarrago batean, paradigma nagusia aldatu beharko dugu, aukeratu beharra dago, bozkatu baino gehiago, mahai gainean dauden bi aukeren artean: edo bizitza, edo ekonomia. (artikulua gazteleraz idatzita dago)
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5111/vida-cuidados-y-empleo