Eskaintza politikoa, gizartearekiko zein oinarri sozialarekiko harremanak eta lehendakaritzarako hautagaitza eztabaidagai EH Bilduko batzarretan
Hiru dira oinarri sozialari eztabaidarako proposatzen zaizkion gaiak: eskaintza politikoa gaurkotzea, EH Bilduren proiektua eta gizartearekiko harreman sistemaren egokitzapena eta lehendakaritzarako hautagaitzaren aukeraketarako urratsak egitea.
Hondamendiari aurre egin
Garbi dut ezin dela parean jarri estatu buruek eta Europako Batasunaren buruek eta herritar arruntak, hala ere zein zaila eta mingarria egiten zait gogoratzea duela ez denbora asko horietako askok eta askok eginahaletan ibili zirela beren herritik alde egiteko errepresioaren ihes, bizimodu duin baten eske. Adina dugunok behintzat, gogoratzen dugu hungariarrak, errumaniarrak, eta bar, estalinismoaren atzaparretik ihes nahian Austria eta Alemaniaren mugak zeharkatzen. Edo Balkanetako garbiketa etnikotik burua salbatu nahian (SOS Balkanak gogoratzen?) gurera etorritakoak.
http://alternatiba.net/idazlanak/5308/hondamendiari-aurre-egin
Bide luzea dugu aurretik berdintasunean eredugarriak izateko
Gonbidatuei ez diete esango EAJk eta PSEk osatzen duten gobernuak TTIP-a babestu duela Udalbatzarrean, edo Correscales bezalako ekimenen kontra agertu direla. Sorburu ezberdina duten ekimenak dira, baina amankomuneko elementu batekin: patriarkatua beharrezkoa duen sistema bat salatzea. Bizirauteko emakumeak zapaldu behar duen sistema salatzea. Boteretsuen interesak gehiengoaren gainetik jartzen dituzte, pertsonen eskubide eta duintasunaren gainetik; emakumeak birritan zigortzen dituen sistema da, herritarren erdiei eskubideak kentzen dizkiena, beste erdien pribilejioei eusteko; emakumeek langile merke bihurtuko diren umeak egitea eta hauek musutruk eta maitasunagatik zaintzea beharrezkoa duen sistema da; prekarizatzen, pobretzen, bortxatzen eta hiltzen gaituen sistema da; bakean gaudela sinistarazi nahi digun sistema da, nahiz eta egunero gerrako zifrak esku artean izan.
http://alternatiba.net/idazlanak/5298/bide-luzea-dugu-aurretik-berdintasunean-eredugarriak-izateko
Lehenengo kanta, fede kapitulua
Bizitzaren hatsaren hotsaren hutsaren hitza, mirarizko kanta baga biga higa misteriotsua, festa zoragarriaren ikimilikiliklik. Bizitza duina denontzat, bizitzea merezi duen bizitza betea, eraiki nahi dugun egitasmo politikoaren erdigunean. Mila esker Belodromoko oparia eskaini zigutenei, hau da, presente edo hara hurbildu ezinik, han bildu ginen guztioi.
http://alternatiba.net/idazlanak/5310/lehenengo-kanta-fede-kapitulua
Alternatibak Berta Caceres Hondurasko mugimendu indigenaren babesle sutsuaren erailketa irmo salatu du
Atzo Berta Caceres erail zuten, bere herriaren, nekazari mugimenduaren, emakumeen eskubideen eta ama lurraren babesle sutsua. Bere etxean, Hondurasen, lo zegoela hil zuten. Hondurasko Erakunde Herritar eta Indigenen Gizarte Kontseiluko (COPINH) koordinatzaile gisa eginiko lanak nazioartean eta internazionalismoan erreferente izatera eraman du. Horrexegatik, Alternatibatik galera deitoratu eta bere erailketa irmo salatu nahi dugu.
Oskar Matute: Zergatik TTIP negoziatzeko batzarrak transnazionalek ordaintzen dituzte?
Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren hitzartea legebiltzarreko Garapen Ekonomikorako eta Konurrentziarako batzordean TTIP Estatu Batuen eta Europaren arteko markataritza akordioaren eta bere ondorioen inguruan. Gobernuak dio ituna ez dela multinazionalek eginikoa, baina haren arima eta aurrekariek guztiz kontrakoa frogatzen dute.