Alternatibak zaintza sektoraren egoera aztertuko du Bizkaiko erresidentzietako greba hizpide
Hurrengo azaroaren 22an, asteartea, 18:30etatik aurrera Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du bere Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6, behealdea) zaintza lanaren, ikusezintasun egoera iraunkorrean eta feminizatua dagoen sektorea, egoera larria aztertzeko. Bizkaiko nagusientzako erresidentzia eta eguneko zentroetako langileen greba da gaia berriro ere mahai gainean jarri duena.
Matute: «Babes dezagun pertsona orok duela hezkuntza sistema publiko, laiko, doako eta parekide baterako eskubidea»
Oso argi diogu ez gaudela hazkuntza arloko itun nazional (estatal) baten alde. Ez dugu LOMCE, LOE, LOGSE edo parekorik nahi, izan ere, guzti horiek dakartena zentralizazioa, uniformizazioa eta errealitate anitzen ukapena baino ez da. Guzti hori dago, tamalez guretzao, Espainiako estatuan.
Gure kide Alba Fatuarteren parte-hartzea Bilbo Hiriaren eztabaida politikoan – 16/11/16
Gure kide Alba Fatuartek parte hartu izan du gaur goizean Bilbo Hiria irratian eginiko eztabaida politikoan, espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako plan orokorrak dakarren parte hartzea hizpide. Hona hemen entzungai. EH Bilduren iritziz 2010 onartutako espazio publikoaren ordenantza bertan behera utzi beharko litzateke. Udalberriren iritziz ordenantzak eskubideak urratzen ditu esaterako kalean biltzea mugatzen du.
Mexikotik dator notizia
1994. Mexiko ustez otzandu eta baretu batean, Salinas de Gortadi presidente neoliberalak sinatu berria du TLCAN- NAFTA ituna. Amaitutzat ematen da Pancho Villa eta Emiliano Zapataren iraultzaren hondarrean Lázaro Cárdenasek baliabide energetiko eta indar produktibo nagusiak nazionalizatuta eraikitako ongizateko estatu paternalista eta abertzalea. Kapital transnazionalei (eta bertako oligarkiei) parez pare irekitzen zaizkio ateak ondare nazionalak pribatizatzeko eta ustiatzeko. Supituki, Emiliano Zapata ikur Lacandona oihanetik beren buruak mozorrotuta daramaten indigenek osaturiko armada batek (EZLN) San Cristóbal de las Casas bere egiten du, Lurra eta askatasuna! aldarri.
http://alternatiba.net/idazlanak/5982/mexikotik-dator-notizia
Salgado: «Zaurgarritasun oso larrian dauden nerabeak dira eta lehen mailako inbertsio publiko eta soziala behar dute»
“Zaurgarritasun oso larrian dauden nerabeak dira eta lehen mailako inbertsio publiko eta soziala behar dute. Arazo honen irtenbidea ez da inoiz helduko isolamendua handituz”, azpimarratu du Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkide Luis Salgadok. Gaia erantzukizunez jorratzeko konpromisoa hartu du koalizioak eta sentsazionalismoa saihesteko deia egin die eragile guztiei.
Josu Estarrona-Maria del Rio: «Independentismoa lanabesa izan daiteke burujabetza lortzeko»
Nazio Batzarra egin berri du Alternatibak. Abagune politikoaz eta aurrera begirako ildoez eztabaidatzeaz gain, Nazio Koordinakundea osatuko duten bederatzi kideak ere hautatu zituzten Bilbon egindako batzarrean. Batzorde eragile hori osatuko duten erdiak baino gehiago berriak dira ardura horretan. Hori da, esaterako, Maria del Rio (Bilbo, 1982) eta Josu Estarronaren kasua (Gasteiz, 1981). Del Rio zuzendaria izan zen Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako sailean, eta Estarrona Eusko Legebiltzarreko kidea da.