Ezinezkoari aurre egin eta irabazi, agur eta ohore komandante
Munduko historia hurbilean pertsonaia esanguratsua da Fidel Castro, eta mundo mailan urte askoan gogoratua izango da. Mundu hobea eraiki nahi dugunontzat erreferentzia saihestazina izan da eta da Fidel Castro. Eredua da desberdintasunen aurka lan egiten duten guztientzat. Gure doluminik sentikorrena helarazi nahi diogu Euskal Herritik Kubako herriari eta Fidelen heriotzagatik penatuta dauden guztiei.
Igor Meltxorrek Kazetari Kanaia proiektua aurkeztuko digu Bilbon
Bihar azaroak 29, asteartea, Alternatibaren Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6, behealdea), Igor Meltxor analista politikoak bere ikerkuntza kazetaritza 'Kazetari Kanaia' proiektua aurkeztuko digu. "Gestión a la vasca: Chiringuitos, impunidad y soberbia", "Caso Bidegi: ¿A dónde ha ido a parar el dinero?" eta atera berri duen "Gestión a la vasca II: El oasis vasco" ikerketa liburuen egileak, salaketa sozialaren bozgorailu izan nahi duen proiektu berri honen inguruan arituko da.
Matutek PP-PSOEri: Zuetako baten batek onartuko al luke 650 euroko soldata bere seme-alabentzat?
Ez iezaiozue zuen buruei engainatu, tamalez, guk jakin badakigu lan merkatuan sartzen direnentzat soldata horiek haien beheko eta goiko muga bihurtzen direla. Hilabeteko 650 eurotako soldatak, eta bitartean enpresa handiek eta hauen zuzendariek hilero milioiak eta milioiak poltsikoratzen dituzte; horrela aberasten dira enpresa hauek, legalki langileei lapurtzea ahalbidetzen dieten estaldura politikoaren bitartez, beti ere, gutxi batzuen poltsikoen mesedean. Horrela izan da urte askotan, batzuek edo besteek gobernatu izan dutenean. Honetan ere, ez da desberdintasun handirik egon.
Durruti kamaradari
Katalunian eta Euskal Herrian nahikoa dela esan dugu. 78ko erregimenaren ustel usaina nabarmena da. Hilzorian dagoenaren kiratsa estaltzen saiatzen dira eta gainera arrosa lurrintzat saltzen digute. Kolpisten oinordekoak dira eta ez diote beste inori erabakitzen uzten, “demokraziaz” eta aberriaren batasunaz baliatzen diren bitartean gorri-hori banderarekin jantzita. Beldur dira eta horregatik mantentzen dituzte atxiloketak, salbuespen auzitegiak eta haien Guardia Zibila, baietz ezaguna egiten zaizula?
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5999/al-camarada-durruti
Aitor Miguel: «Ordezkatzen gaituen Europa honek gerratik ihesi dauden milaka pertsonari bizkarra ematen die»
Alternatibako kide eta EHBilduren Gasteizko zinegotzi Aitor Miguelek Legutioko udalak antolatutako "Greziako errefuxiatuen egoera" hitzaldian hizlari aritu zen. Miguelek pasa den uztailan 'Greziarako Karabanan' parte hartu zuen eta ondoren, Zaporeak proiektuan boluntario gisa aritu zen, Chioseko kanpamenduetako errefuxiatuei duintasun pixka bat eman nahian, janari duien baten bitartez. Bideo honetan bere gogoeta politikoa eta boluntariotzaren bizipenak uzten dizkigu.
Protokoloak ez gaitzala nahastu: ez Clinton ez Trump
Alternatibatik jakin badakigu ez Donald Trumpek ezta Hillary Clintonen kokapen politikoek – NATOren egituraren jarraipenetik erator daitekeenak barne- ez dutela ezer onik ekarriko aurrerapen sozialerako, justizia sozialerako ezta herri arteko elkartasunaren bidean.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6001/protokoloak-ez-gaitzala-nahastu-ez-clinton-ez-trump