Matute: «CETA itun hain garrantzitsua bada, zergatik ez da galdeketaren bidez erabakitzen?»
Aurrean izango gaituzte. Ez ditugu CETA eta TTIP gustoko. Euskal Herria Bildu osatzen dugunontzat, eta ez bakarrik guretzat, azken belaunaldiko hitzarmen edo mega-akordio hauek, oinarrizkoak eta klase menperatzailearen interesen defentsan oinarrituta daude, kapitalismoaren egungo fasea indartzea bilatzen dutenak, transnazionalei boterea emanez eta demokrazia 'korpokrazia' batez ordezkatuz. CETA inposatzeko edozer gauza balio duela ikusi dugu, eta TTIParekin berdina gertatuko dela badakigu.
Diana Urrea En Jake saioan Fidel Castro, PNV-PSEren gobernua eta PSOEren barne krisiaren inguruan 16/11/28
Alternatibako kide eta EHBilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 16/11/28ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere partehartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste PSOEren krisialdiaren, Euskadin PNV-PSEren akordiaren gobernagarritasunaren edo Filde Castroren heriotzaren inguruan. Saio osoa ikusteko sartu ETB a la carta-n.
Aitor Miguel: FCC ez dago betetzen Udalarekin duen akordioa
FCC-ren irregulartasunetaz aparte, kasu pertsonal bat ere salatu du EHBilduk, langile baten egoera larria mahai gainean jarriz. Senide eta lagunak ari dira enpresan sartzen, egunez egun. Gainera, Gasteizko Udalak “non grata” izendatu du Carlos Urquijo, EHBilduren eskaeraz, baina gainontzeko beste hainbat alderdiren babesarekin. Gaiaz ere mintzatu gara Migelekin.
Igor Meltxor «Kotxerik gabeko Supersur-en, Castelloko hegazkinik gabeko 6 aireportu daude»
Ikerkuntza kazetari Igor Meltxoren parte-hartzearen bideoa, pasa den azaroaren 29an Alternatibaren 8. urteurrenaren harira egindako hitzaldi zikloaren barruan. Meltxorrek bere kontrainformazio Kazetari Kanaia proiektuaz aritzen da, kazetaritza ikerkuntza egin ez ezik, Euskal Herriko ahots anitzen iritziak eta salaketa sozialen bozgorailu izan nahi duena.
Agur eta ohore, komandante
Askok esango dute tiranoa izan zela, baina hauek amnesia selektiboaren biktima dira, iraultzaren aurreko Kubaz ahaztu direlako. Garaian, amerikar klase dirudunaren aisialdirako irla zen: kasinoak, luxuzko hotelak, burdelak. Beti ere, kubatarren kontura, lurrarik gabeko nekazarien kontura; desberdintasunez jositako herri batean. Noski, "cash" delakoa zeukanak paradisuan bizi zen, izan ere, Al Capone neurriko mafiosoak ugaritasunean bizi ziren Kuban.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6028/hasta-siempre-comandante
«Trabajo invisible en lucha. Erresidentziak borrokan» hitzaldiaren bideoak Bizkaiko erresidentzien gatazkaren inguruan
Pasa den azaroaren 22an Alternatibaren 8. urteurrenaren harira egindako hitzaldi zikloaren barruan, 'Trabajo invisible en lucha. Erresidentziak borrokan' hitzaldiaren hizlarien lau partehartzeen bideoak. Lehen solasaldi honetan, zaintza lanaren, ikusezintasun egoera iraunkorrean eta feminizatua dagoen sektorearen egoera larria aztertzen dugu. Bizkaiko nagusientzako erresidentzia eta eguneko zentroetako langileen greba da gaia berriro ere mahai gainean jarri duena.