Juan Puerto militante komunistaren filma proiektatuko du Alternatibak Gasteizen eta Irunen
Alternatibak "Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti" dokumentalaren proiekzio zikloa antolatu du hurrengo abenduaren 13an eta 15ean Gasteiz eta Irunen, hurrenez hurren. Calamonten (Extremadura) 1938an jaioa, eta 60ko hamarkadan Bilbo industrialera etorria, egun Alternatibaren militante Juan Puerto Morcilloren ibilbideari eskainita dagoen metraje ertaina da, langile borrokan eta ezker politiko klandestinoan sartu ez ezik, erabakitzeko eskubidea defendatzen duen borroka ere bere egin zuena.
Matute: «LOMCEk logika merkantilista gordetzen du, hezkuntza merkatuaren beharrak asetzeko erabiltzen duena»
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko diputatu Oskar Matutek LOMCE hezkuntza legearen gainean eztabaidatu du Iñigo Mendez de Vigo Espainiako kultura, hezkuntza eta kirol ministro berriarekin. Matutek Euskal Herrirako hezkuntza eredu propioa aldarrikatu du.
Kurdistango herriarekin elkartasuna, larunbatean Bilbon manifestazio nazionala
Azken hilabeteotan gertatutako errepresioa eta giza eskubideen urraketak salatzeko eta herri kurduari elkartasuna adierazteko dei egiten diegu euskal herritarrei joan daitezela datorren abenduaren 17an, larunbatarekin, Kurdistanen aldeko eta giza-eskubideekiko errespetua aldarrikatzeko Bilbon egingo den manifestaziora. Plaza Eliptikoan ekingo diogu manifestazioari 12:30ean 'Faxismoaren aurrean, Gora Kurdistan' lelopean.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan 16/12/05
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen laburpena ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan. Besteak beste, eliteko futbolaren inguruan sortutako paradisu fiskalen inguruan, PP eta PNVren arteko Madrilgo negoziazioen gainean eta Espainiako konstituzioa ospatu beharrari buruz.
Urdulizko ospitalerako sarbideak: 17 irtengune 4 kilometroko bidean
Trafikoa baretzeko neurri gehienek abiadura murriztea bilatzen dute baina, horrne ostean, neurri hori gainditzen deneaen handitu egiten da berriro. Abiadura aldaketa hauek, jaitsiera-igoerak direla medio, hemodinamikoki ezegonkorrak diren pazienteengan arazo larriak eragin ditzakete.
Fatuarte PPri: «Seguru nago bandalismoa ez dela guaza bera zuentzat eta guretzat»
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko zinegotzi Alba Fatuarteren hitzartzea Bilbokoazken udalbatzan, alderdi popularrak egindako proposamen bati erantzuntez. PPk herritarren artean salaketak egiteko informazio brigadak egitea nahi zuen. Hona Fatuarteren erantzuna.
Matute Sáenz de Santamaríari: «Zure gobernuaren errekurtsoek euskal herritarrek hobeto bizitzeko aukera ukatzen dute»
Ministro anderea, zabalkunde fasean eta garai politiko berrian zaudetela diozuenean, ondorengo galdera plazaratu nahi dizuegu: Kenduko al ditu Espainiako Gobernuak EAEko eta Nafarroako erakundeek zilegitasun osoz onartutako legeen, gehiengo sozial eta politikoaren isla, kontrako errekurtsoak?