Gdeim Izik-etik Luxemburgera, Sahara Hurra!
Europako Batasuneko Justiza Gorteak erabaki du EB eta Marokoren arteko erakunde eta liberalizaziorako, merkataritzarako eta arrantzarako akordioek ez dutela eraginik Mendebaldeko Saharan. Uste dugi albiste oso garrantzitsua dela hori eta, zentzu horretan, Fronte Polisarioa eta Saharako herria zoriondu nahi dugu.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6116/gdeim-izik-etik-luxemburgera-sahara-hurra
Matute: «Jarrera dago faltan epaile gehiagok Garbiñe Biurrunen bidea jarraitzeko aldi baterako langileen eskubideak finkoekin parekatzeko»
Jarrera dago faltan epaile gehiagok Garbiñe Biurrunen bidea jarraitzeko aldi baterako langileen kaleratze ordainak finkoekin parekatzeko. Jarrera dago faltan erakunde publikoen aldetik ere, obra handietan azpikontratatzen jarraitzen baitute; Supersurren, San Mames Barrian edota bestelakoetan, erresidentzietan edota etxeko laguntzan zein birziklapenean kasu.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan 16/12/16
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen laburpena ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan. Besteak beste, Azken PISA txostenaren, ospatzeke dagoen Podemosen kongresuaren edota Urquijo top mantan erosten harrapatu izanaren inguruan aritu da.
Ardura, hausnarketa, ekintza
Prostituzioarekin lotutako auzi honek babes eredua birpentsatzera eraman behar gaitu, Euskal Herria Bildutik aldarrikatu izan duguna, hain zuzen, erakundeetan sartu ginen unetik. Beraz, hau ez da arazo berria. Aurreko legegintzaldian baliabideak berdinak ziren. Ez da egon, halaber, aldaketarik kudeatzeko moduetan, ¿zertara dator orduan kanpaina hau Alderdi Popularraren eta zenbait komunikabideen aldetik?
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6094/responsabilidad-reflexi%C3%B3n-acci%C3%B3n
Gure kide Sandra Llano #LeftYouthStruggles topaketen manifestuaren irakurketan
Joan den abenduaren 1ean eta 2an, #LeftYouthStruggles gazte ezkertiarren Europako topaketak egin ziren Gernika-Lumon. GUE/NGL taldeak antolatuta, EH Bilduren taldea Europako legebiltzarrean, hitzartze ugari izan ziren askotariko erronka eta abagune politikoen gainean. Bukaeran, topaketen manifestua irakurri zuen Sandra Llano Alternatibako kideak. Hona hemen bideoa.
Aurten ere jolas ez sexista eta ez belikoen aldeko kanpaina sustatuko dugu
Haurren hazkuntza eta hezkuntzan, bitarteko naturala da jolasa. Jolasen bidez sozializatzen dira, ikasten dute taldean aritzen eta norbanako izaera osatzen joaten zaie. Jolasteko ordea, jostailuak erabiltzen dira, eta hauek haurren nortasunaren garapenerako ezinbestekoak dira. Jostailuekin jolastuz, haurra norbere identitatea eraikitzen astearekin batera, besteekiko pertzepzioa, harremantze-modua eta jendarteratzea lantzen da.
Estarrona: «Ezkerreko ikuspegi batetik gizarte justuago baten eraikuntza eta herritarren aukera-askatasuna berma dezakeen eredu bakarra da Software Librearena»
Ezkerreko ikuspegi batetik gizarte justuago baten eraikuntzan eta herritarren aukera-askatasuna berma dezakeen eredu bakarra delako Software Librearena. Aldaketa nabarmenak ekarri dute Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek, eta hauek jendartean eta gaur egungo gizartean duten eragina handia da; bitartean administrazioak oro har, salbuespenak salbuespen, inertziaz jarraitu du funtzionatzen eta administrazioan behar bezalako islarik ez du izan.