Fatuarte: «Parte-hartzearen kultura eta jendea eguneroko erabakietan inplikazio bat izatea sustatu behar da»
Politika kontzeptu bezala nahasia dugula esaten dut maiz, jendeak alderdi politiko edo instituzio batean egotearekin lotzen duelako. Politika egiteko alderdi batean egoteko beharrik ez dagoela pentsatzen duenetarikoa naiz, eta alderdi baten parte gisa denbora gutxi badaramat ere, aspaldi hasi nintzen politikan militatzen. Adibide bat jartzearren, nire jaioterrian, Irunen, ez geneukan herriko jaietan parte hartzerik emakume ginelako. Eta 16 urterekin egoera horri aurre egitea eta beste emakume askorekin batera alardean desfilatzea, edo unibertsitatean protestatzea, edo Euskaldunon Egunkaria ixten dutenean kalera ateratzea erabakitzen duzu.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 16/2/17
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/02/16ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste,honako gaiak jorratzen: euskal irakaskuntzaren aldaketak, erretiratzeko adina 67 urtetara atzeratzea, PPk Oinarrizko Errentaz egiten duen erabilera arrazista edo Kataluniako erreferenduma.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak TeleBilbaoko LaKapital saioko eztabaida politikoan 14/2/17
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen laburpena TeleBilbaoko La Kapital saioko eztabaida politikoan. Besteak beste, Euskal Herriko polizia desberdinek burututako torturak, Fernandez eta Cabiecesen parte-hartzea Kutxabank aferan edota haurdunaldi subrogatuaren inguruko berriak izan dituzte hizpide.
Aitor Miguel: «Udal gobernuari FCC-ari kaleratutako langileak berriz onartzea exijitzen diogu»
EH Bildu Gasteizek hiriaren garbiketa egiten duten FCC eta GMSMen arteko ABEEak egin dituen hiru langileen kaleratzeak salatu ditu. Dagoeneko 8 dira lanpostua galdu duten langileak. “Uste dugu onartezina dela udalean gaur egin den agerraldian agertu ez izana, azken asteotan eman diren kaleratze sorta azal zezaten. Udalek duen kontratu garestiena da, 20 milioi urtero, baina bere arduradun nagusiak ez dira gai izan aurpegia ematen”.
Tom osabaren Masia
Tom osabaren Masiak esklabotzaren ikuspegi desberdindu horri heltzen dio; esklabotza legala zen estatu eta garai batean, eta beraz, demokratikoa ere. Ezinbesteko emakume batek, Simone de Beauvoirrek esango lukeen bezala "zapaltzailea ez litzateke horren indartsua izango zapalduen artean konplizerik ez balu". Horrexegatik, ez da esklabotza kontua, ez behintzat giza antolakuntza zehatz bat bezala begiratuta. Izan ere, zapaldu oro esklabo potentziala ere bada, baina beste behin ere emakume bat aipatuta, "mugitzen ez denak ez ditu bere kateak sentitzen".
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6286/la-mas%C3%ADa-del-t%C3%ADo-tom
Matute: «EAJk Rajoyren aurrekontuak babesten baditu, zaila izango du hori justifikatzea»
Alternatibako kide eta EH Bilduren diputatu Oskar Matuteri elkarrizketa Onda Vasca irratian. Matutek adierazi duenez, "PPk azken urteotako norabide politikoa aldatzeko intentziorik ez du" eta are gehiago, "honen alde egindako gizarte espainiarraren zati adierazgarri batek baliogarritzat jo duela" ere azpimarratu du. EAJk Rajoyren aurrekontuak babesten baditu, "zaila izango du hori justifikatzea".
Zamaketari madatikatuak
Zamaketari madarikatuak, pribilegiodun leinu, kaskodun eta uniforme islatzailedun aristokratak. Madarikatzen zaituztet, ukabila airean, zuen grebekin, zarata sindikalistarekin eta aldarrikapen marxistekin izorratzera etorri zaretelako. Zuen soldataren %60arekin akabatu eta portuetatik ostikoka bota nahi zaituztete isilpeko Enplegu Erregulazio Espediente baten bitartez. Eta oraindik ere, eskegabe halakoak, altxatzeko ausarkeria duzue. Nor zaretela uste duzue?
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6318/malditos-estibadores