Alternatibak zaintza sektorearen egoera aztertuko du Ermuan Bizkaiko erresidentzietako greba hizpide
Lan gatazkatik harago doan grebaren atzean dagoen guztia azpimarratu nahian, “Lan ikusezina borrokan, erresidentziak borrokan” lemapean, solasaldiak hiru ikuspegi desberdinetatik jorratuko du gaia: Greban dauden erresidentzietako langileak eta beren lan baldintzak; erabiltzaileen egoera eta duintasuna eta, azkenik, administrazioen papera publikoa izan beharko lukeen zerbitzuaren, zaintzaren kalitatearen eta, horretarako, hauek eskaintzen dituzten langileen duintasunaren gainean.
Feminismoa edo basakeria: Indarkeria matxistak hizpide «El nunca me pego» dokumentalaren proiekzioa eta Irantzu Varelaren hitzaldia
Faktoria Lilaren "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzio ziklo berria antolatu du Alternatibak hurrengo martxoaren 16an, 23an eta 30ean Irunen, Amurrion eta Eibarren, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, hizlari lanetan arituko da berriro filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varela. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu.
Alterkaria, Alternatibaren aldizkariaren 7. zenbakia
Alterkariaren 2017ko udaberriko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, feminismoaren aldarria eraman dugu portadara gure elkarrizketatuak, Irantzu Varelak, dioenez 'feminismoa egungo proposamenik eraldatzaileena baita'. Horregatik, iraultza honi leku nabarmena eman nahi izan diogu. Horrez gain, zamaketarien afera, mahai internazionalistaren berpiztea edo muturreko eskuinaren gorakada jorratu dugu, besteen artean. Deskargatu PDFn hemen edo eskatu ale bat ondorengo helbidera idatziz: prentsa(a bildua)alternatiba.net para darnos tus datos.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6426/alterkaria-alternatibaren-aldizkariaren-7-zenbakia
Gure kide Josu Estarronaren hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/3/10
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarrona ETB2ko "En Jake" saioko 17/3/10ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, EAEko aurrekontuen negoziaketak, PPren finatziazio ustela edo Euskal Herriko normaltasun politikoa hizpide dituenak.
Ondoren gertatutakoak harrituko zaitu
Biraltasunaren aroan, kazetaritzak publizitatearekin bat egin du eta azken honek ezartzen dituen arauei eta bere joko eremuari egokitu da. Ugaritasunatik harago doan informazio kopuruak, gerra bortitza piztu du gure kuriositatea irabazi nahian, non borrokarako armak titular karrankariak eta sentsazionalismoa diren. Gezurren aurrean ahulak gara, kazetaritza traketsaren edo iragarkien aurrean ahul garen bezala. Horregatik, defentsarako bide bakarra prentsamendu kritikoa dugu; gure buruari mezu bakoitzaren asmoaren inguruan galdetu behar diogu eta iturrien ospea ebaluatu. Haien sare sozialetan berri faltsuak partekatzeari utzi ziotenak ezagutzen ditut batzuk. Ondoren gertatutakoak harrituko zaitu.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6432/lo-que-ocurri%C3%B3-despu%C3%A9s-te-sorprender%C3%A1
Matute: «Parlamentu honen gehiengoak ere esan du; beraz, mehatxu hau, Garoña, gure bizitzetatik ezabatu ezazue»
Matuteren esanetan, Endesak eta Ibredrolak ez dute zentral nuklear horren beharrik, eta etekinak pilatzeko interesa besterik ez dutelako ez dute Garoña itxi nahi. Ildo horretatik, herritarren nahia entzun eta bete ditzan eskatu dio Matutek Espainiako Gobernuari. Halaber, Garoñako zentral nuklearraren etorkizunari buruz erabaki bat hartzeko orduan interes orokorra gailendu beharko litzatekeela azpimarratu du EH Bilduko diputatuak. Gauzak horrela, euskal gizartearen gehiengoak Garoña ixteko exijitu diola esan du.
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko tertulian 17/3/09
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian. Bertan, EITB Focus inkestak jasotako emaitzen inguruan eta Gasteizko taberna batek antolatutako emakumeen duintasunaren kontra doan lehiaketa izan ditu hizpide.
Oskar Matute Euskadi Hoy saioaren gaurkotasun eztabaida politikoan 17/3/3
Gure Alternatibako kide eta MAdrilgo Kongresuan EH bIlduren parlamentari Oskar Matuteren partehartzea pasa den 17/3/3ko gaurkotasunezko eztabaida politikoa Onda Vasca irratiaren Euskadi Hoy saioan, Javier Vizcainok zuzenduta.