Matute: «Zamaketarien duintasunarekin amaitzea dute helburu»
Asteburuan Pasaiako kaleetan izan gara, zamaketarien borroka babesteko, beren lanpostuen defentsan eta lan eskubideen alde. Alternatiba zein EH Bilduko ordezkaritza izan da bertan, besteak beste, Oskar Matute, Josu Juaristi eta Julen Mendoza izan dira martxan. Datorren astelehenean, hain zuzen, zamaketarien sektorearen egoera aztergai izango dugu Alternatibaren Bilboko egoitzan, gure kide Matuterekin eta Alain Olagorta Bilbo Estibako zamaketari eta langile batzordeko kidearekin. Pasaiako martxan PNVk asteon Madrilen PPren alde eta zamaketarien eskubideen aurka bozkatu dutela gogorarazi dute, jeltzaleen traizioa salatuta.
XXI. mendeko faxista berriak
Badira Donald Trump, Marine Le Pen eta Geert Wilders ultrak bai baina faxistak ez direla esaten dutenak, badira postfaxistak direla diotenak ere. Nik aldiz, XXI.mendeko faxista berrien izena ematen diet, batez ere, mundu gerren arteko faxismo eta neoliberalismotik alderatzeko. Argi dagoena, eta niretzat benetan eztabaidagarria demokratak ez direla eta haiekin denok arriskuan gaudela da.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6460/los-nuevos-fascistas-del-siglo-xxi
Espainia? kasuak kasu
Espainiar batzuk kexu dira ulertzen ez duten hitzkuntza batean eginda dagoen saio baten umorea ulertzen ez dutelako. Eta oihu egiten dute baldar deitzen zaielako; eta ez dira, ez. gehienak behintzat. Baina aitortu beharko Gobernuko presidente Rajoy edota kultur ministro ohiak esandako gauza batzuek ez dutela kontrakoa pentsatzera laguntzen.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6451/%C2%BFespa%C3%B1a-depende
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/3/16
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/2/27ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, PNV eta PPre arteko ituna edota Sandra Barrenetxearen kontrako torturen inguruko epaiketa hizpide duela.
Gu, indarkeriarik pairatzen ez dugun emakumeok
Zure gorputzarekin lotsatu, ipurdiearekin, titiengatik, hormonengatik, zure odolarengatik… egunero lotsatu behar. Ezkutatu, moztu, konpondu, gutxitu, ezabatu… Ondo zaudela ustea, ondo egon gabe… besteak, ondo ez dauden horiek, haiek bai daudela gaizki, gaixoak! Baina zu ez, zu ez zara horietarikoa, zuk inoiz ez duzu beldurrik izan, inoiz ez duzu erasorik pairatu, bortxaketarik, gutxiespenik… zu, gu, indarkeria pairatu ez dugunok.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6411/nosotras-las-que-no-sufrimos-violencia
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/3/13
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/3/13ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, Kontzertu Ekonomomikoaren, Iruñeko atxiloketen edota Coviteren ekimenaren inguruan aritu da.
Oskar Matuterekin solasaldia langile migrazioak Euskal Herriaren eraikuntzan izan duen ekarpena hizpide
Alternatibako bozeramaile eta EH Bilduko diputatu Oskar Matuteren hitzartzeak "Destino Norte" izeneko solasaldian, Barakaldon, langile migrazioak Euskal Herriaren eraikuntzari eginiko ekarpenak hizpide izan zuenak. EH Bildu Barakaldok antolatutako ekitaldiak gure kide Juan Puerto Morcilloren ibilbide militanteare inguruko dokumentala izan zuen abiapuntu: "De Calamonte a Arangoiti".