Irantzu Varela: «Desobeditzen duen emakume bakoitzak menpeko direla gogorarazten die besteei»
Irungo Kabigorri Ateneoan antolatutako hitzaldian, "Él nunca me pegó" dokumentalaren harira Alternatibak antolatutako zikloan, Bidasoako alardeen inguruan galdetu zioten Irantzu Varelari proiekzioaren osteko solasaldian. Hona hemen erantzunaren bideoa. Halaber, Alba fatuarte kidearen hausnarketa ere doa.
Arrazakeriaren aurkako eguneko agiria
Arrazakeriaren aurkako nazioarteko egunean, aspaldi egindako izugarrikeriez gainera, gaur egun estatu zein pertsona talde batzuek ekintza arrazistak egiten jarraitzen dutela ekarri nahi dugu gogora, hala nola Israelgo Estatuak Palestinan, Marokok Sahara okupatuan, Txinak Tibeten eta Europak eta AEBek migrazio-politiken kasuan. Eta ez ditugu ahaztu nahi errefuxiatuek Frantzian, Grezian eta Italian –besteak beste– beraientzako antolatutako eremuetan etengabe jasaten dituzten xenofobia-erasoak, migratzaileek Estatu espainoleko CIEetan jasotzen duten tratu txar arrazista nabarmena eta ijitoek oraindik ere jasaten duten tratua.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6475/arrazakeriaren-aurkako-eguneko-agiria
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko tertulian 17/3/23
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian. Bertan, ETAren armagabetze prozesua eta bakearen artisauen prentsa agerraldia izan ditu hizpide.
Bere obrengatik ezagutuko dituzu
Multinazionalak aspaldi dabiltza portuak desarautu eta beren nahiera antolatzeko: kanpoko langile babesgabeekin bertakoak ordezkatuz eta edozein lan baldintzetan esplotatuz. Zamaketariek emandako hitzaldi batean jakin nuen, Eusko Jaurlaritzari transferitutako Bermeoko kaian badagoela zamaketa eremu bat, non langileek lan egiten dute egoera ia dasarautu batean, ohiko babesik gabe. Hots, Estatuak kudeatzen dituen portuetan zamaketariek duten indarrari esker patronalak eta estatuak inposatu nahi eta ezin duena, “gure” eremuko langileak, alegia EAJk kudeatzen dituen portuetan, justu, dekretuak ezarri nahi duen egoeran daudela.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6485/bere-obrengatik-ezagutuko-dituzu
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/3/16
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/3/16ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, Durangon egondako errefuxiatu kurduen, Sareri lapurtutako dirua edota Lasa eta Zabalaren senideei ukatutako biktima izaera izan ditu hizpide.
Josu Estarrona «Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik epaitegian dagoen pertsona ezin da aurrekontuen zuzendari izan»
Alternatibako kide eta EHBilduren legebiltzarkide Josu Estarronaren partehartzea, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen zuzendari izateko izendatutako pertsona diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik epaitegietan dagoela salatzeko.
Matute: «Bere burujabetza saltzen duten agintarien kontra hegoaldeko herri burujabeei eskua eskaintzen diegu»
Bere burujabetza saltzen duten agintarien kontra hegoaldeko herri burujabeei eskua eskaintzen diegu; austeritatearekin eta murrizketekin gutxiengo batzuen oparotasuna ordaintzen dutenei. Europan demokrazia galbidean dago, urrats erraldoiekin gainera, transnazionalentzako atseginagoa izateko. Europa honetan globalizazioa pertsonen eskubideen gainetik dag; diruak mugitzeko malgutasuna daukat, errefuxiatuek ez bezala.
Alternatibak Celestino Pascual Piti militante ezkertiarraren heriotzarengatik dolumina agertu du
Atzokoa egun lazgarria izan zen Bilboko ezkerrarentzat, izan ere, Celestino Pascual Cruzado 'Piti' zendu zen Gurutzetako ospitalean 60 urte zituela. Euskadiko Mugimendu Komunistako (EMK) eta, ondoren, Gorripidea-Alternatibako kide izan zen, arlo sozialean ere militatu zuela, eremu sindikalean ESKn kasu, edota jai eredu parte-hartzailean, Txomin Barullo konpartsan, urtero txandak egiten zituela Aste Nagusian.