Alternatibak globalizazio neoliberalaren arriskuak eta alternatibak aztertuko ditu Gasteizen In the same boat dokumentalarekin
Apirilaren 6an, osteguna, Kultur Alternatibak “In the same boat” (“Ontzi berean”) dokumentala eskainiko du Gasteizen, Rudy Gnuttik zuzendutakoa, gero eta handiagoa den aberatsenen eta pobreneen arteko amildegia hizpide duena. Lanak aurrerapen teknologikoak ere ditu hizpide, mundu justuagoa eta hobea eraikitzeko lanabes izan zitezkeenak baina gaizki kudeatuz gero mehatxu ere izan daitezkeenak.
EH Bildu irekiagoa, parte-hartzaileagoa eta demokratikoagoa izateko konpromisoa hartu dute alderdiek
Egindako ibilbidearen balantzea erabat positiboa da. Hutsegite politikoak egin ditugula eta koalizioaren barne-kudeaketan akats nabarmenak izan ditugula inola ere ahaztu gabe, azkenaldian gure herriko gertakari politiko nagusietan lehen mailako eragile izan gara. Gertakari horiek garai politiko berri bat ireki dute, eta erabateko burujabetasunaren, justizia sozialaren eta bakearen bidean aurrerantz jarraitzeko baldintzak sortu dituzte.
Salgado: «Aldundiak 1.400 arabarrekin ez ditu bere obligazioak betetzen, Zerbitzu Sozialen euskal erakundean plaza bat izateko eskubidea duten arren»
“Arabako Foru Aldundiak 1.400 arabarrekin ez ditu bere obligazioak betetzen, Zerbitzu Sozialen euskal erakundean plaza bat izateko eskubidea duten arren, egoitza pribatuetara bideratu dituzten baina ez dituzte oinarrizko minimoak betetzen eta, horren ondorioz, diskriminazio argia pairatzen ari dira plaza publikoa dutenekin konparatzen baditugu”, ondorioztatu du Alternatibako kide eta Arabako Batzar Nagusietako batzarkide Luis Salgadok.
Fatuarte: «Euskara ere ondarea da eta hiriaren eraldaketak eragin handia du hiztunen jardunaren bilakaeran»
Bitxia da nola lotzen dugun oso modu errazean hirigintza ondarearekin eta identitatearekin, baina askotan ez gara konturatzen zaindu eta mantendu beharreko ondare hori ez dagoela arkitektura edo ingurumenarekin bakarrik lotuta. Euskara ere ondarea da eta hiriaren eraldaketak eragin handia du hiztunen jardunaren bilakaeran. Batzuek esango dute erdal hiztunengan ere eragina izan ditzaketela hiriaren aldaketek, baina ez dezagun ahaztu egoera diglosiko eta desorekatu batean gaudela, eta egoera ezegonkor eta gutxituan dagoen euskal hiztunen komunitateak askoz nabarmenago pairatuko dituela eragin horiek.
Maria del Rio: Rementeriak aitortu behar du erresidentzietako langileen duintasuna eta erabiltzaileena eskutik doazela
Alternatibatik ardura exigitzen dugu. Rementeria jauna, gatazka honetan inplikatzeko garaia duzu. Aitortu ezazu erresidentzietan zaintza lanetan ari direnak baldintza prekarioetan daudela; aitortu ezazu erabiltzaileek, gutako edozein bizitzaren azken fasean, zaintza duina merezi dutela. Eta aitortu gauzak biak eskutik doazela. PNVri exigitzen diogu gatazka honetan inplika dadila, eta lotsagarria den gehiegikeriarekin amai dezala, alegia, zaintza sektorekin prekarietatearekin enpresek aberastea amai dadila.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/3/30
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/3/30eko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, Brexita edota Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak hizpide dituela.
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko tertulian 17/3/30
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian. Bertan, Gasteizko segurtasun hiritarraren txostena izan ditu hizpide, tratu txarrak eta sexu askatasunaren kontrako indarkeria ugaritu direla.
Venezuelarekin bat, OEA, AEB eta morroi neoliberalei aurre egin: Venezuela aurrera euskal plataformaren komunikatua
Venezuelaren aurkako Eskutitz Demokratikoaren aktibaziorako arrazoi juridikorik ez dagoela salatzen dugu, EEBB eta bere zuritzaileek ordea ez dute arazorik AEEko oinarri sortzaileen aurka joateko honek iragan zoritxarreko eragile hau berriro bere interes inperialistekin lerrokatzen badu eta Venezuelako gobernu demokratikoa boteretik botatzeko mesedegarria bada.