Alternatibaren Batzar Nazionalak EH Bildu berritzeko prozesuaren aldeko apustua berretsi eta alderdia indartuta aterako dela ziurtatu du
Del Riok nabarmendu duenez, “Alternatibaren baitan ez dago inolako beldurrik EH Bildu berrian desagertu edota eragiteko gaitasuna galtzeko”; guztiz kontrakoa, izan ere, “hemendik aurrera ideia politikoak eta hauek oinarriekin partekatzeko gaitasuna izango da, kuoten gainetik, irizpideak ezartzeko bide nagusia”. Horrek ez du esan nahi, alabaina, “alderdiek eginiko ibilbidea eta ezkerraren adar desberdinetatik egindako ekarpenak desagertuko direnik”.
Errekaleor, harri pikorra eta zapata
Historian zehar, norbanako zein taldeen eskutik okupazio prozesu desberdinak eman dira, hauen izaera anitza izan dela. Errekaleorren berton, gerturatzeko ahalegina egiten badugu, jatorri oso desberdineko pertsonak daudela ikusiko dugu, oso bestelako bizitza proiektuak dituztenak. Baina betidanik izan da errazagoa "okupa" horien inguruan hitz egitea.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6737/errekaleor-una-piedra-y-un-zapato
In the same boat dokumentalaren harira, merkatuen mundualizazioaren inguruko hitzaldiko bideoak
Juan Hernandez eta Diana Urrearen hitzartzeen bideoak Alternatibak antolatutako "In the same boat-¿En el mismo barco" hitzaldi zikloaren baitan. Bilbon maiatzaren 11n egindakoaren bideoak dira hauek. Rudy Gnutti zuzendariaren dokumentala izan zen hizpide, gero eta desberdintasun handiagoekin bizi den errealitatea abiapuntu duenik.
Aitor Miguel: «FCC bezalako enpresei egin ez dituzten lanengatik ordaintzea, hori bai dela besteen kontura bizitzea»
Gure kide eta EH Bilduko zinegotzi Aitor Miguel Quintanaren hitzartzea Gasteizko azken udalbatzan, bere taldeak eginiko proposamenaren harira FCCren gaineko ikerketa egiteko eskatuz.
Aburtok ez du onartu nahi bete gabeko konpromisoak izan direla Zorrotzan
Halako adierazpenak egiten dira aitortu nahi ez denean bete gabeko konpromisoak daudela mahai gainean. Zorrotzak hamarkadak daramatza egoera salatzen eta 2015ean udalaren osoko bilkurara eraman zen gaia bizilagunek eskatuta. Orduan, PP, PSE eta PPk inoiz bete ez zuten zuzenketa sinatu zuten "berehalako obrak" egiteko. (aktak udalaren webgunean topatu daitezke).
Oskar Matute: «Bihar, portuetan esklabotzazko lan baldintzekin lan egiten denean, zuetariko batzuk txalotuko duzue»
Gure kide eta Euskal Herria Bilduko diputatu Madrilen Oskar Matuteren hitzartzea Espainako kongresuan zamaketaren sektorearen dekretuaren aurka eta portuetako langileen babesean.
Bizkaiko erresidentzietako langileekin bat, bi aldiz ikusezin egin nahi dituztela
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Bilboko zinegotzi Alba Fatuartek Bizkaiko erresidentzietako langileen protestarekin bat egin du hauek udaletxean eginiko kontzentrazioan. Izan eren, bi aldiz ikusezin egin nahi dituzten erakundeen aurka, zaintzaren duintasuna aldarrikatzeko protestan ari dira. Bilboko Udalak, PNVren esku, Areatzan akanpatzeko aukera ukatu berri die.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/5/24
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrearen hitzartzeak pasa den 17/5/24 ETB2ko "EnJake" saioan gaurkotasun gaien inguruan: Manchesterreko atentatua, Urkulluk Bruselara eginiko bisita edota PSOEko barne bozkaketen emaitzka, besteak beste. Bideo osoa ikusteko, ETB nahieran plataformara jo daiteke.
EH Bilduren birfundazioa
Alternatibako kide Joxe Iriarte-k Viento Sur aldizkarirako prestatutako artikulua (gazteleraz) Euskal Herria Bilduren birfundazio prozesuaren inguruan. Koalizioaren ibilbidearen birpasa egiten du.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6759/congreso-de-refundaci%C3%B3n-de-eh-bildu