Alternatibak pozik hartu du Rafa Diezen askatasuna, kartzelara joatea inoiz merezi ez zuen arren
Alderdi ezkertiarreko bozeramailearen hitzetan, “denborak egiaztatu du euskal gizartearen gehiengoak aspaldi zekiena, Rafa Diezen lanak (Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Harkaitz Rodriguezena bezala), herri honen bakerako eta normalizazio politikorako oinarriak jarri zituela”. Horregatik, Matutek baikor hartu du prozesu horren eragileetako bat aske egotea, “herri honen etorkizunaren alde egiten jarraitzeko”.
Matute: «Ez dago gatazkarik gabeko gizarterik, eta gatazkak agerian jarri behar dira. Turismofobiarik ez da hemen, bai ordea, protestofobia»
Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteri elkarrizketa egin diote Radio Euskadin, eta besteak beste turismoaren inguruko polemika izan du hizpide. Donostian eginiko elkarretaratzea tren turistikoa gelditu eta festa giroan kartelak jartzeari eraso deitzea gehiegikeria dela esan du. Ildo beretik, gatazkarik gabeko gizarterik ez dagoela gogorarazi eta gatazkak agerian jarri behar direla gaineratu du. Matutek ziurtatu du berak ez duela turismofobiarik ikusi hemen, protestofobia baizik.
Protestofobia
Turismoa ez da arazoa. Benetako arazoa dira guztion interesaren kontra eta beren poltsikoak aberasteko kudeatzen ari direnak. Arazoa da batzuek espazio publikoa negozio pribatu gisa arautzen dutela, herritarrentzat bizitzea ezinezkoa egiten dutenean. Espekulatzaileak dira arazoa, gure miseria etekin bihurtzen dutenak, haientzat nahi ez dituzten lanak egitera kondenatzen gaituztela. Gazteak dira halako lanetan ari direnak, eta protesta egiten dutenean, batzuk haserratzen dira.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6915/protestofobia
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/8/2
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/8/2ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Kataluniako galdeketa, Garoñaren jarduera eteteko prozesua edota Kepa del Hoyori eginiko omenaldia izan ditu hizpide.
Fatuarte: «Ezin gara larritu eraso bat dagoenean eta, aldi berean, erakunde bezala dugun ardura ez onartzea»
Alba Fatuartek (EH Bilduko zinegotzi eta Alternatibako kideak) "berdintasun politika eraginkorrak" martxan jarri beharra eta konpromiso politiko handiagoa eskatu du. Helburu horretara bideratutako aurrekontu urria ere salatu du zinegotziak -urteko aurrekontuaren %0,3 hain zuzen-. "Ezin gara larritu eraso bat dagoenean eta, aldi berean, erakunde bezala dugun ardura ez onartzea" nabarmendu du.
Matute: «Egun zoriontsua da, baina Garoña eraitsi arte ez gara mehatxu nuklearretik salbu egongo»
“Gaur jakinarazitako erabakiarekin, zaharkituta dagoen zentralaren eta behin betirako desagertarazi behar den energia nuklearraren mehatxutik salbu egotetetik hurbilago dago Euskal Herria”, adierazi du Matutek. Dena dela, azpimarratu du Garoñako zentralaren eraispena iritsi bitartean ezingo dela esan energia nuklearraren mehatxutik salbu egongo garenik. “Horixe da orain exijitu behar duguna: Garoña berehala eraistea”.
Bereciartua: «Gasteizko ume etorkinen %95a eskola publikoan daude; lotsagarria da kontsertatuek kuotak betetzera behartuta ez egotea»
Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren partehartze nagusiak Radio Vitoria irratko Araba Gaur tertulia politikoan iragan uztailaren 20ko saioan.