Emancipatiba: Internazionalismoaren inguruko lehen saioaren bideoak Juan Hernandezen eskutik
Pasa den irailaren 29an, Alternatibaren ezagutza partekaturako formakuntza eskola, Emanzipatiben harira INTERNAZIONALISMOAREN egungo tetsuingurua abiapuntu duen saioaren bideoak. Nondik norako guztiak azaltzeko hizlari EHUko irakasle, eta OMALeko ikertzaile Juan Hernandez izan da gurekin.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/10/6
Gure Alternatibako kide eta EHBildure legebiltzarkide ohi Diana Urrearen partehartzea ETB2ko 'En Jake' saioan pasa den 17/10/6an. Urreak urriaren 1eko erreferendumaren osteko egoeraren inguruko iritzia ematen du.
Espainia librea eta errepublikarra
"Beste herri bat menpean duen herria, ez da sekula libre izango". Irlandaren askatasun nazional eta sozialak haien askatasun sozial propioaren onurarako zela uletarazi nahi izan zien Marx-ek langile ingelesei bieztapen honen bitartez. Eta Kataluniako prozesu eratzaile errepublikarrean murgilduta gaudela guztiz baliagarria zaigu esaldi hau, batez ere III. Errepublika Espainiarrari, demokrazia beteari eta justizia sozialari begira dauden espainiar guztientzako; alegia, espektro popularrak horren gustoko duen "viva las cadenas!" delakoaren kontrakoa.
Gure kide Oskar Matuteren hitzartzeak Fort Apache saioko eztabaida politikoan 17/10/6
Alternatibako bozeramaile nazional eta Madrilen EH Bilduren diputatu Oskar Matuteren partehartzea Pablo Iglesiasek zuzendutako Hispan TVren Fort Apache saioan Kataluniako erreferendumaren harira.
Fatuarte: «Zaintza lanak merkantilizatzea lehenesten duen ereduak lan merkatuan duin izatea galarazten du»
Fatuartek salatu du "PNVk sustatzen duen eredu honetan non zaintza lanen azpikontratazioa eta merkantikizazioa diren lehentasun, oso zaila da lan sektore honen duintasunean aurrera pausoak ematea. Lehentasun eta kudeaketa arazoa da hau; kudeaketa ereduaren arazoa alegia"
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea 17/10/4ko Radio Vitoriako tertulian
Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren parte-hartze nagusiak Radio Vitoria irratiko Araba Gaur tertulia politikoan pasa den urriak 4ko saioan. Bereciartua Gasteizen bortizkeri matxistak eraildako azken emakumearen inguruan aritu da: "Sei emakume erailda 10 egunetan. Eta hau guztia dator aurrekontu diru-hornidurarik gabeko bortizkeria matxistaren inguruko 'txantxazko' estatu paktuarekin batera".
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/10/3
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/10/3ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Kataluniako erreferendumaren harira Espainiako gobernuaren eskutik pairatutako erasoak, Kataluniako greba orokorra eta DUia izan du hizpide.