Alternatibak bere militante borrokalarienaren heriotza deitoratzen du, Hector Prieto Aretxabaletako zinegotzia
Atzo, urriaren 26an, albiste lazgarria jaso genuen, Hector Prieto Rosado Alternatibako kide eta Euskal Herria Bildu zinegotziaren heriotzarena. Galera mingarria, Euskal Herria justu eta solidarioago baten aldeko borrokan izan dugun militante borrokalarienaren umezurtz utzi gaituelako. Gaztea bazen ere, beste inork ez bezala jakin izan du bizitzaren minutu bakoitzari zukua ateratzen, mundua hobea eraikitzea iparrorratz zuela.
Bizkaiko erresidentzietako langileak zoriondu nahi ditugu, beren borroka luzearen arrakastarengatik
Bi urteko borrokaren ostean, azkenean, irabazi duzue. Nork dio grebak ez duela ezertarako balio? Emakume hauek, oztopoen gainetik eta instituzioen boikotaren gainetik, elkarrekin eta antolakuntzaren bidez, lan hitzarmen duina lortu dute. Zorionak guztiei, egin daitekeela frogatu duzuelako, baina batez ere kapitala eta bizitzaren arteko gatazka mahai gainean jarri duzuelako.
Bilbao Bizkaia Museoak-eko Komunikazio lanpostua esleitzeko prozesua bertan behera uzteari uko egin diote EAJk eta PSOEk, iruzur zantzu handiak egon arren
Iruzur zantzu handiak egon arren EAJk eta PSOEk prozesu errepikatzearen kontra bozkatu dute. Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko komunikazio arloko pertsonal teknikoa kontratatzeko prozesuari buruz informa jasotzeko asmoz, EHBildu udal taldeak eskatuta, urriaren 5ean egindako agerraldian, hainbat gabezia azaleratu ziren, bai Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko Administrazio Kontseiluak onartutako oinarriei dagokionez, zein Campo Ochandiano enpresak burututako aukeraketa prozesuari dagokionez ere.
Zirt edo zart! Mamboa dantzatzeko ordua!
Espainiako Estatuarekin hautsi eta Errepublika soziala aldarrikatu, desobedientzia eta erresistentzia zibilaren bidetik aurrera eginez, azken hilabeteetan erroturiko erakunde, mugimendu sozial eta politikoak zutabe izanik. Errepublika soziala, eta ez liberala, Kataluniako herria behartsuen interesekin lotuz, herriz herri eta auzoz auzo antolatuz, errepresio polizialari eta politikoari aurre eginez.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/7211/zirt-edo-zart-mamboa-dantzatzeko-ordua
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/10/23
Gure Alternatibako kide eta EHBilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrearen partehartzea ETB2ko 'En Jake' saioan pasa den 17/10/23an. Urreak urriaren 1eko erreferendumaren eta 155. artikuluaren aplikazioaren osteko kataluniaren egoeraren inguruko iritzia ematen du, besteak beste.
Matute: «Dastis gaitzesgarria da BBCn eginiko elkarrizketa lazgarriarengatik edota enbaxadak bere oporretarako erabiltzeagatik»
Dastis eta Zoilo ministroen gaitzespena ekarri da eta ez da berria izango esatea alde egingo dugula, arrazoiak soberan ditugulako, gaur ekarritako arrazoiengatik edota beste askorengatik. Zoilori bere espetxe politika leporatu ahal diogu, mozal legea edo etorkinen kontrako hesiak… eta Dastis jaunari, BBCn eskainitako elkarrizketa lazgarriarengatik edota enbaxadak bere opor pribatuetarako, Ekuadorrekoa kasu, erabili izanagatik.
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea 17/10/20ko Radio Vitoriako tertulian
Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren parte-hartze nagusiak Radio Vitoria irratiko Araba Gaur tertulia politikoan pasa den urriak 20ko saioan. Bereciartuak Kataluniako gaurkotasuna izan zuen hizpide.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/9/18
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/10/18ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Kataluniako erreferendumaren harira Espainiako gobernuaren eskutik pairatutako erasoak, Kataluniako egoera eta DUia izan du hizpide.