Langile publikoak (Maria del Rio)
Osasun sistema publikoaren aldeko manifestazio jendetsuak egin dira EAEko hiriburuetan. Sindikatu, langile, gizarte-mugimendu eta herritarrok More…
Osasun sistema publikoaren aldeko manifestazio jendetsuak egin dira EAEko hiriburuetan. Sindikatu, langile, gizarte-mugimendu eta herritarrok More…
Duela gutxi, aukera izan dut Bilboko Udalbatzarrean emakumeen parte-hartze politikoari buruzko eztabaida bat izateko,
Pablo Gonzalez euskal kazetaria atxilotu eta espetxeratu zutenetik urtebete igaro denean, Alternatibak Poloniako agintarien aldetik euskal kazetaria jasaten ari den egoera salatu nahi du, More…
Zenbait euskal eragilek NATOren aurkako manifestazioa deitu dute inperialismoari aurre egiteko asmoz. More…
Duela gutxira arte, feminismo hitza gaitzesten zuten askok, are gehiago politika instituzionalaz aritzerakoan. More…
EH Bilduk mozio bat erregistratu du Udal Gobernuari eskatzeko gaueko aisialdi gune pribatuetan erasoen More…
Esaera zaharra eta ezaguna da: “Izena duen guztia bada”; bestera esanda, izendatzen ez den hori ez da existitzen. Agian horregatik eman ohi zaio esateari nolabaiteko izaera magikoa. Karibe aldean esan ohi da ipuinak gauez kontatu behar direla, gauean bizi baita sakratua dena. Garmendia Larrañagak bildutako ipuin batean, gizon bat sorginduta gelditzen da liburu bat irakurtzean; liburua saltzean sorginkeria amaitu zen. Kutunetan haurren babeserako idatzizko formulak gordetzen ziren: ‘‘Inguma ez nago hire beldur/ jesus eta maria ditiak lagun/ zeruan izar lurrean hare/hek guztiak kondatu arte/ ez nigana ager’’.
Izendatzen ez dena, ordea, inexistentziara kondenatzen da. Izenak desagerraraztea euren memoria desagerraraztea da. Azken urteetan migrazio politiken ondorioz hildako eta desagertutako milaka pertsonak zenbakietan geratzeko arriskuaren aurrean, euren izenak gogoraraztea ezinbestekoa da, izendatuz oroimena indartzeko. Aurrekoan Behobian/Pausun egon ginen, Bidasoan eta Tarajalen hildakoen oroimena ekartzen, euren izenak ekartzen, izana izan dezaten:
Larios Fotio, Nana Roger Chimie, Ousman Hassan, Samba Baya, Ibrahim Keita, Abdouraman Bah, Mohamed Kemal, Jeannot Flame, Youssouff, Blaise Fochin, Yaya Karamogo, Faycal Hamadouche, Abdulaye Koulibaly, Tessfit Temzide, Ahmed Belhiredj, Ibrahima Diallo, Yves Martin Bilong, Daouda Mahtma, Luc Firmin Bikai eta beste hainbat.
GARAn publikatua
Otsailaren 25ean, Donostian, Alternatibak ohiko Batzar Nazionala egingo du. More…
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka