Oskar Matute: “PP, PSOE eta PNV alderdiek ordezkatzen duten eredu bakarrari aurre egiteko aukera nagusia gara”

Azken txanpan sartuak gara jada, eta bide horretan, gaur goizean, Bilboko plaza Biribilera gerturatu gara Oskar Matuterekin batera. Bertan, Bizkaiko zerrenda hautagaiak adierazpenak egin ditu beste hautagai batzuekin batera eta Bilduko udal taldearekin. 

 

Matutek aldarrikatu du, Euskal Herria Bildu dela PP, PSOE eta PNV alderdiek ordezkatzen duten eredu bakarrari aurre egiteko aukera nagusia. Gainera, eredu ekonomikoaren aldaketa azpimarratu du, zerga politika justua ezarri, lanaren banaketa bilatu eta horrela, zerbitzu publikoak indartuz.

Hauteskunde egunetik aurrera, sufritzen diren krisi ezberdinak gaindetzeko aukera izango dugula adierazi du baita ere Matutek, argi utziz beste behin ere, EH Bildu dela hauteskunde hauetako aukera. 

Alternatibak Madrili exijitu dio Estrasburgori kasu egin eta Euskal Herriarekiko duen politika zigortzaileari 180 graduko bira eman diezaion

 

Alternatibako bozeramaile Amaia Agirresarobek, baikor hartu du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak gaur emandako epaia, Espainiako Erresumari zigorra ezarri diona, 2003an Euskaldunon Egunkariaren Zuzendari zen Martxelo Otamendiri eginiko torturak ikertu ez izanagatik egunkariaren itxiera ekarri zuen “operazio diktatorialaren” harira. Egunkaria ixteko agindua, halaber, “Espainiako Barne Sailak eman zuela” gaineratu du.

Agirresarobek Madrilek pilatzen dituen milaka salaketak gogorarazi nahi izan ditu eta horrez gain, “giza-eskubideen urraketen eta demokraziaren kalitate falta agerian uzten duten” dozenaka sententziak ere aipatu ditu. Honen adierazgarri “Euskal Herriak garai hartan jasan zuen oinarri legalik gabeko prozesu hau dugu, milaka euskaldunei bere hizkuntzan informazioa jasotzeko eskubidea kendu ziona”. Gainera, bere garaian Aznarren gobernuak “euskaldunen hizkuntza eta kulturaren babeserako neurri” gisa saldu nahi izan zuen. 

Ezkerreko alderdiaren bozeramaileak “muntai politiko, judizial eta mediatiko gaitzesgarri” honek Egunkariaren – garaian euskara hutsean zegoen egunkari bakarra-  itxiera ekarri zuela adierazi du. Aldi berean, hainbat arduradunen atxiloketa, tortura eta inkomunikazioa ekarri zuela azpimarratu du. Horien artean Otamendi bera zegoen, 2008an bide guztiak agortuta, azkenik Estrasburgora jo zuena.

Agirresaroberentzat, “agerikoa” da Espainiako gobernu desberdinetatik mantentzen duten politika zigortzailea, mendekua oinarri duena, horretarako “justizia nahi bezala erabili eta politizatu egiten” dutela. Horregatik, Madrili exijitu dio Estrasburgoko epaiak eta Nazioarteko Amnistiak eta NBEk berak eginiko salaketak kontua har ditzala, “Euskal Herriarekiko duen politika zigortzailean 180 graduko bira egin dezala beraz”.

Alternatibak Bateraguneko auzipetuen aurkako mendeku politika salatu du haien atxiloketatik hiru urte betetzen direnean

Alternatibaren Gipuzkoako koordinatzaile Xabi Sotok gaur ohartarazi du Bateragune auzia dela eta “auzipetutako lagunak kartzelan mantentzeko inolako logika politiko zein etikorik ez” dagoela. Bihar, larunbata, urriak 13, hiru urte beteko dira atxilotu zituztenetik. Era berean, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Rafa Díez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto preso jarraitzeak “Espainiako gobernu ezberdinek ideiak kriminalizatzeko izan duten joerari eta mendeku politikei” besterik ez diela erantzuten ziurtatu du.

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak berriz ere salatu ditu “bake prozesua sustatzea beste deliturik egin ez dutenen kontrako zigor bidegabeak, beraz, auzitegiei galdegiten diegu euskal gizartearen aldarria entzun dezatela, eta herri honek bizikidetzarako eta normalizazioaren bidean inondik inora behar ez duen ikuspegia ezarri nahi duen bloke politikoaren parte izan ez daitezela”.

Azkenik, Alternatibatik euskal herritar guztiei dei egin diete bihar eguerdian indarkeria guztien eta mendeku neurrien amaiera eskatzeko egingo diren bi manifestazioetan parte har dezatela, Gernikako Akordioak Donostian 12:00etan egingo duena Enara Rodriguezek poliziaren esku pairatutako erasoa salatzeko kontzentrazioan eta Elgoibarren 13:30etan Otegi, Rodriguez, Diez, Zabaleta eta Jacintoren askatasuna eskatuko duen mobilizazioan.

Gernikako Akordioaren adierazpena Enara Rodriguezen erasoaren aurrean

Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok Arkaitz Rodriguez euskal preso politikoaren arreba den Enara Rodriguezek salatutako gertakariaren aurrean gure jarrera adierazi nahi dugu. Enara Rodriguezek bere neba Arkaitz bisitatu eta gero Donostiara itzultzeko bidean beste kotxe baten mugimendu arriskutsuek A-12 autobiatik irtetera behartu zutela, bere bizia arriskuan jarriz. Gainera, Enara Rodriguezek autobiatik kanpo zegoela kotxea geldiarazi zuela kontatu zuen. Orduan lehengo kotxean zeuden gizonezkoek beraien polizia plakak erakutsitakoan Enara kotxetik atera, ostikoka jo, iraindu, ukitu eta bortxatzearekin mehatxatu zuten. Badirudi oso luze egin zitzaizkion bost minutu pasa ondoren joaten utzi ziotela.

Euskal preso politikoen senideekiko eraso jarrera hau ez da berria, baina Enarak kontatutakoak muga guztiak gainditu ditu. Jarrera bortitz horiek Arkaitz Rodriguezen senideei ez ezik, gainontzeko euskal preso politiko guztien senideei ere beraien samina are handiagoa egiten diete.

Euskal preso politikoen dispertsioak Arkaitz Rodriguezen senideei, gainontzeko euskal preso politikoen senideei bezala, senidea etxetik urrun den zigor gogor hori jasateaz gain, kontroletik kanpo omen dauden “elementuen” jomuga bihurtzen ditu, Enararen testigantzak erakutsi digun bezala. Antza denez, kontroletik kanpo zeuden elementu horiek poliziak ziren.

Tamalez, ezin dezakegu kasu hau bakarra dela esan. Duela ia urtebete ETAren jarduera armatua amaitu zen eta Espainiako polizi- indarren eraso jarrera eta jazarpena, oro har, euskal herritar ororekiko eta batez ere eszenatoki politiko berri honekiko konprometituen dauden herri sektoreekiko ikaragarria da.

Espainiar estatuari bere gerra tresneria guztia indargabetu eta bere dispositibo hertsatzaile guztiak Euskal Herrian dagoen eszenatoki politiko berriarekiko egokitu ditzala. Bada garaia guztiok bake eta normalizazio demokratikoaren bidea urratzen hasteko.

Gernikako Akordioa sinatu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok, giza eskubideekiko begirunea oinarri, bake eta normalizazio demokratikoa helburu dituen prozesu hau bultzatzeko konpromisoa berresten dugu. Horregatik euskal herritarrei gurekin batera bultzatzeko deia egiten diegu heldu den larunbatean, urriak 13, eguerdiko 12etan Donostiko Amara auzoan dagoen Gobernu Zibilaren aurrean isilpean elkarretaratzea eginez.

Elkarretaratzearen leloa “KONPONBIDE GARAIA DA. Indarkeria oro bertan behera utz dezatela”.

Alternatibak Hugo Chavez zoriondu du bozak irabazteagatik eta Venezuelako herriak desinformazioa gainditu duela goretsi du

Alternatibako Mahai Internazionalistako bozeramaile Gonzalo Fernandezek bere alderdiaren izenean Hugo Chavez eta ordezkatzen duen Gran Polo Patriotico zoriondu nahi izan ditu, “atzoko hauteskunde presidentzialetan lortutako garaipen eztabaidaezinagatik, gardentasuna eta lasaitasuna nagusi izan diren bozetan”.

Fernandezek esan duenez, Venezuelaren historian inoizko parte-hartzerik handiena -%80aren gainetik- izan duten hauteskundeetan Chavezek lortu dituen 8 milioitik gorako botoak “herritarren sostenguaren isla besterik ez dira, herritarren gehiengoarekiko konpromisoan oinarritzen den proiektu politikoarena, Latinoamerika uztartua eta burujabea eraikitzeko borondatea duena”. Horregatik, Alternatibaren itxaropena da “legegintzaldi hau iraultza bolibartarrak proposatzen duen sozialismo demokratikoan aurrera egiteko baliagarria izatea, haren parte sentitzen garelako”.

Mahai Internazionalistatik, halaber, garaipena “ohartarazpena” izan dadila espero dute, Amerikan zein Europan: “Masa komunikabideak munduan zehar prozesu burujabeen inguruan desinformatzeko joera badute ere, krisi garai honetan, herritarrek ondo dakite bereizten zeintzuk diren gure bizitzak hobetzeko asmoz sortutako aldizkatzek eta zeintzuk doazen merkatuen eta transnazionalen eskutik, bidegabekeriara eta eredu jasangaitzak proposatzera”.

Oskar Matute: “EH Bilduk neurriak proposatzen ditu herritarrek etxea ez galtzeko”

EH Bilduren konpromisoa publiko egin dute koalizioaren izenean Bizkaiko hautagaiek: “merkatuen goseagatik eta erakundeen utzikeriagatik ez da pertsona gehiago kalean geratuko”.

EH Bilduren Bizkaiko hautagaiak Bilboko Gran Vian elkartu dira gaur, kanpainaren lehenengo egunean. Diputazio aurrean Kutxabankek daukan egoitzara hurreratu dira Maribi Ugarteburu, Dani Maeztu, Oskar Matute eta Justizia Sozialeko arduradun Mikel Santiago. Kutxabankek eta beste erakunde finantzarioek etxe-kaleratzeen aurrean hartu duten jarrera salatu du koalizioak.

Komunikabideen aurrean, Oskar Matutek eta Maribi Ugarteburu azaldu dute Jaurlaritzara iristen denerakoEH Bilduk hartu duen konpromisoa: “etxe-kaleratze bat bera gehiago ere gerta ez dadin neurri zehatzak jarriko ditu. EH Bildurekin ez du inork etxebizitza galduko”. Gogoratu dute egunero 14 pertsona geratzen direla etxe gabe. “Eta horietako batzuk Kutxabank bezalako erakunde batek uzten ditu kalean. Gero, solbentzia maila handia duela goraipatzen du, baina ulertezina den arren, herritarrak kalean uzten jarraitzen du”, salatu dute. “EH Bilduk neurriak proposatuko ditu herritarrek etxea ez galtzeko”, laburtu du, “eta beraz, ez dugu onartuko erakundeek arazo honen aurrean beste alde batera begiratzea”.

EH Bilduren hautagaiek azaldu dute “Etxebizitza Institutu publikoa” sortuko dutela. “Etxe kaleratze arriskuan dauden hipoteka kasuak moratoria batean sartuko lirateke; arriskuan dagoen familiaren etxe hori entitate publiko horren jabetzara pasatuko litzateke, eta ordaintzen ari zen pertsonak zailtasun larriekin jarraitzen duen bitartean, etxean bertan geratuko litzateke, baina alokairu soziala ordainduz, sekula errentaren %15a gainditu barik”, zehaztu dute. Behin ordain ahalmena berreskuratzean, berriro ere jarraituko luke hipoteka hori ordaintzen.

Koalizioaren izenean, hautagaiek hitzaldia bukatu dute EH Bilduren konpromisoa berretsiz: “merkatuen goseagatik eta erakundeen utzikeriagatik ez da pertsona gehiago kalean geratuko”.

Alternatibak frackingaren aurka Gasteizen larunbatean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du

Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak alderdiko militanteei, erakundeei eta herritar guztiei dei egin die, “Fracking Ez. Ez hemen ez inon!” lemapean Arabako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioarekin bat egin dezatela urriaren 6an, larunbata.

Euskal Herriko fracking-aren kontrako mugimenduak, Kantabria bezalako inguruko lurraldeetako taldeekin batera, manifestazioan parte hartzeko deia egin du larunbatean 18:30etan, Gasteizko Bilbo enparantzatik abiatuta.

Estarronak, fracking-a “amildegitik behera eraman ahal gaituen behin-behineko energia bat besterik ez dela” salatu du. Aldi berean, bere erabileraren arriskuez ere ohartarazi ditu. Gas honen erauzteak ingurumenaren kontrako inpaktu larria dakarrela zehaztu eta “energia eredu alternatiboaren trantsiziotik aldentzen gaituela” ere azpimarratu du: lurraren okupazioa, ura eta airearen kutsadura, istripuak edo nekazal eremuen industrializazioa, besteak beste.

Ingurumenaren aurkako proiektu hau geldiarazteko asmoz, Alternatiba Gasteizko manifestazioan egongo da ordezkaritza zabalarekin; Josu Estarrona bera, Oskar Matute bozeramaile nazionalaz, Luis Maria Salgado batzarkideaz eta David Pina zinegotzi gasteiztarraz lagunduta.

Emakumeok martxan, hacia un feminismo anticapitalista

 
Militarización, feminicidio, despojo de recursos naturales a manos de empresas transnacionales, falta de compromisos estatales para detener el deterioro ambiental, criminalización de los movimientos sociales, impunidad para responsables del crimen organizado y hechos de violencia machista. Éstas son algunas de las problemáticas que existen en los países de Latinoamérica y Canadá.
 
En Guatemala, México, Chile y Perú se presentan muchas similitudes. En países como El Salvador, Bolivia, Argentina y Brasil –aunque se están impulsando a nivel gubernamental algunas medidas progresistas–, la población vive fuertes presiones de los poderes conservadores, consorcios y medios de comunicación tradicionales. La derecha está avanzando y su modelo afecta de manera especial a las mujeres: a ellas se les sigue delegando las tareas de cuidado, les ofrecen los trabajos más precarios y están poniendo en cuestión derechos conquistados, como la libertad de decidir la interrupción de un embarazo.
 
Con estas reflexiones inició el III Encuentro de la Marcha Mundial de Mujeres de las Américas, donde participan delegadas de 13 países del continente. Esta convergencia feminista inició sus primeras acciones en el año 2000, desde entonces ha convocado a luchas conjuntas en diferentes partes del mundo.
 
La importancia de este encuentro es que sus integrantes, a diferencia de otras expresiones organizadas de la sociedad civil, proponen constituirse como un movimiento internacional feminista, enraizado en luchas locales a fin de romper con el aislamiento que sufren muchas luchas comunitarias. La Marcha Mundial de Mujeres se propone avanzar en sus formas organizativas y de coordinación, en la perspectiva de acumular fuerzas, ya que ello potenciará sus esfuerzos no sólo para resistir el neoliberalismo sino para diseñar propuestas hacia otro modelo de producción, reproducción y consumo “por la soberanía de nuestros cuerpos”.
 
Las delegadas permanecerán en Guatemala hasta el domingo, y su decisión de reunirse aquí es para manifestar su solidaridad con las personas y movimientos que están siendo criminalizados, además porque quieren conocer de cerca las experiencias organizativas en las que mujeres defienden el territorio y se oponen al acaparamiento de tierras que están haciendo empresas transnacionales, entre ellas, algunas con capital canadiense.
 
En una charla informal, ellas muestran su convicción por ligar las luchas nacionales a nivel continental. Entre sus fortalezas, ponen en relieve sus cinco valores: la igualdad, la justicia, la libertad, la solidaridad y la paz, los cuales son pisoteados por empresas inescrupulosas, malos gobiernos y criminales poderosos.
 
El lunes darán a conocer sus resoluciones. Alguna, seguramente girará en torno a la consigna “24 horas de acción feminista alrededor del mundo”. Los efectos del sistema capitalista, patriarcal y racista implantado en la mayoría de países sin duda son los que motivan la convergencia entre mujeres. Lo peculiar en esta oportunidad es que en ésta ponen en el centro el feminismo y se proponen hacer alianzas con otros movimientos.
 

http://www.alternatiba.net/sites/default/files/302226_490258837660344_1685425617_n.jpg

http://alternatiba.net/old-files/302226_490258837660344_1685425617_n.jpg

Alternatibak Urkulluri galdetu dio zein gizarte politikak desagerraraziko dituen AHTa ordaindu ahal izateko

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek hauteskundeetan bakarrik pentsatzen aritzea leporatu dio gaur EAJko lehendakarigai Iñigo Urkulluri, Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenaren lanak ordaintzea proposatu ostean: “Kontraesan handia da hurrengo urteetako zor eta finantza-zama handiaz hitz egin eta, aldi berean, AHTak suposatuko duen dirutza ordaintzeko prest dagoela esatea”. Hori dela eta, Matutek Urkulluren inkoherentzia salatu nahi izan du; “kudeaketarako inolako gaitasunik ez duela eta edozer gauza saltzeko prest dagoela erakutsi du lehendakaritza eskuratzeko”.

Alternatibatik azpimarratu dutenez, “Alemaniako bankuetatik agindu eta Madriletik inposatutako murrizketa sozialak  geldiaraztea da gure lehentasuna” eta, horregatik, “arduragabekeria izugarria da euskal herritarrek gehiago ordaindu behar izatea aldez aurretik gizartean eztabaidatu ez den eta zalantza handiak dituen makro azpiegitura”, kontuan izanik Gasteiztik haratago joango den bermerik ez dagoela.

Alderdi ezkertiarreko bozeramaile eta EHBilduko hautagaiak Urkulluri galdetu dio ea “AHTa ordaintzea nahiago duen osasungintzan, hezkuntzan eta politika sozialetan murrizketak eginda, kontuan izanik urriaren 21eko bozen ostean agintean izango den Eusko Jaurlaritzak diru gutxiago izango duela”. Horrexegatik eta, azkenik, jeltzaleak “arlo guzti horietan murrizketak egingo dituen” argitu behar duela ziurtatu du, bestela, “herritarrekin gezurretan ariko” litzateke.

Programa de jóvenes de EHBilduren gazte programa

EH Bilduko gazteek agerraldia eskaini dute gaur Bilbon, Laura Mintegi lehendakarigaiarekin batera. EH Bilduk aurkeztutako hauteskunde programan Gazteriari dagokion atala gazteek berak osatua dela adierazi dute eta bi albiste ezagutarazi dituzte. Alde batetik, azaldu dute programa proposamenetara zabalik dagoela oraindik eta urriaren 12rako deialdi zabala egin dute, Gasteizko Alde Zaharreko frontoian, 18:00etan egingo den asanblada irekira gonbidatuz.
 

EH Bilduko gazteek agerraldia eskaini dute gaur Bilbon, Laura Mintegi lehendakarigaiarekin batera. EH Bilduk aurkeztutako hauteskunde programan Gazteriari dagokion atala gazteek berak osatua dela adierazi dute eta bi albiste ezagutarazi dituzte. Alde batetik, azaldu dute programa proposamenetara zabalik dagoela oraindik eta urriaren 12rako deialdi zabala egin dute, Gasteizko Alde Zaharreko frontoian, 18:00etan egingo den asanblada irekira gonbidatuz. Bestalde, koalizioko gazteek kudeatuko duten e-mail helbidea ezagutzera eman dute: gazteak@ehbildu.net. Helbide hori edozeinek ekarpenak egiteko eta eurekin harremanetan jartzeko irekita edukiko dute.

“Koalizioa oso arduratuta dago gaur egungo gazteen egoera ikusita.”, adierazi du Mintegik, “Enpleguak kezkatzen gaitu bereziki, langabezi tasa ikaragarria da gazteei dagokionean, %35ekoa. Horregatik, lehentasuna da gazteei lana ematea, inoiz baino gazteria prestatuagoa, bizia, dinamikoa dugulako”. Ez dugu nahi gizarte honek gazteak langabezira kondenatzea”, azaldu du.

Arri Zulaikak, EH Bilduko gazteen izenean, programan agertzen diren hainbat proposamen azaldu ditu:

  • Gazteek proposatzen dituzten aldaketa guztiak eman ahal izateko, Euskal Gazteriaren Lege berribaten osaketa proposatzen dugu. Honek, arlo guztietan gazteei begirako neurriak martxan jarriko direla ziurtatu beharko du, gazteriaren eskubideen bermerako erabilia izango dena.
  • Kontratazioa eta enpleguari dagokionean, Eusko Jaurlaritzatik gazteen kontratazioa bultzatuko dugu diru-laguntza bidez, batez ere I+G+Bn, euskal gizarteari gehien interesatzen zaizkien arloetan bereziki.
  • Mugikortasuna. Eusko Jaurlaritzatik sustatuta, Nafarroara, Ipar Euskal Herrira eta euskal diasporara begira gazte langileen formakuntzan onuragarria izango den herrialdeen arteko mugikortasuna bultzatuko da, behar direnhitzarmenak indartuz erakunde publikoekin zein erakunde pribatuekin.
  • Etxebizitza. Etxebizitza eskubide subjektibo bezala onartuta (hau da, etxebizitza eskatu daitekeen eskubidea dela onartuta) 18 urtetik gorako edozein pertsonak aukera izan dezala alokairu sozialaren bidez etxebizitza izateko, baldintzarik gabe.
  • Emancipación. Estableceremos un alquiler social específico para el alumnado que haya finalizado los estudios superiores, dedicando como máximo el 25% del sueldo al pago de la vivienda, y sin que el alquiler de la vivienda supere en ningún caso el importe de su sueldo. Además, se facilitarán ayudas para gastos de manutención, transporte, etc.
  • Educación. La educación debe estar al alcance de todas las personas, no de unos pocos privilegiados. Se estudiarán las consecuencias de la plicación del Plan Bolonia, y se desarrollarán soluciones para hacer frente a las que resulten perjudiciales. Tomaremos las medidas adecuadas para facilitar que se garantice en todos los niveles el derecho a estudiar en euskera. Implantar un plan de becas para hacer frente a tasas abusivas mientras estén en vigot, pero con el objetivo de suprimirlas.
  • Parekidetasuna bilatze aldera baloreen iraulketa bat burutu beharra dugu, heteronormak eta patriarkatua irauliz, internazionalismoa, kultura ezberdinen aniztasunaren aberastasunean, elkartasunean eta parekidetasunean oinarrituko dena.
  • EGKren garrantzia indartuko dugu eta eragile desberdinen elkargunea izateaz gain, EGKren lotune izaera azpimarratu beharra dago.
  • Potenciar la capacidad de creación de la juventud vasca, ofreciendo espacios que posibiliten la creación y que cuenten con la estructura y los recursos necesarios. Se divulgarán las obras de los y las jóvenes creadoras vascas.
  • Gaztetxeak Euskal Herriko herri eta auzo askoren pizgarri eta motor kulturalak dira. Gaztetxeen inplikazioa eta errekonozimendu zuzena proposatzen dugu sorkuntza eta ekoizpen prozesuan, diru-laguntza eta SARE baten sorreraren bitartez.
  • Gazteei zuzenduta plan berezi bat jarriko dugu martxan, zeinak helburu bezala izango duen Euskal Herria ezagutaraztea ematea gazte jendearen artean. Horretarako baliabide ezberdinak eskainiko ditugu, tartean aterpetxeen eskaintza hobetzea baita hauen dibulgazioa ere.

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/290403_529798780370776_939150170_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc6/201618_529798887037432_2028723210_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc6/204439_529798973704090_1752823195_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc6/218493_529799560370698_1248568586_o.jpg

X