Abortua (Maria del Rio)
Ez ahaztu inoiz krisi politiko, ekonomiko edo erlijioso bat nahikoa izango dela emakumeen eskubideak zalantzan jartzeko. More…
Ez ahaztu inoiz krisi politiko, ekonomiko edo erlijioso bat nahikoa izango dela emakumeen eskubideak zalantzan jartzeko. More…
128 zuhaitzen mozketa masiboa Bilboko Agirre Lehendakariaren kalean. 128 zumar, itxuraz osasuntsuak, zerratuak eta espaloiaren gainean, zabor hutsa izango balira bezala. Beste nonbaiten bizirik irauteko esperantzarik gabe, norbaitek, bi aldiz pentsatu gabe, euren sustraietatik banatzea erabaki duelako. Irudi lazgarria, gutxieneko sentsibilitatea eta naturarekiko maitasuna duen edonorentzat.
Bilboko Udalak dio zumarrak gaixo zeudela, baina jada berandu da hori egiaztatzeko. Edonola ere, zaila da sinestea den-denak, 128 zuhaitz, kaltetuak zeudela. Udalak dio ere, 128 zuhaitz autoktono hauen ordez, jatorri asiarreko 125 astigar hiruhortzeko landatuko direla; baina zumar horiek, urteetan Deustuko bide horretatik igaro diren bizilagunei itzala, babesa eta arnasa eskaini dietenak, horiek, ordezkaezinak dira jada.
Eta jakin badakigu Agirre Lehendakarikoa ez dela lehen aldia izan. Halaxe egin zuten ere Santutxun, Txurdinagan, Indautxun edo Basurtun berriztu diren beste etorbide batzuetan. Guztietan, harrigarria da zelako erraztasunarekin aplikatzen den Bilboko Udalaren aldetik logika zapaltzaile bera: “Kale berriari lekua egiteko, zuhaitz zaharrak kendu behar ditugu; baina lasai egon, ez duzue zertan larritu behar, neurri zuzentzaileak hartuko ditugulako”.
Are mingarriagoa den adibide bat, Supersur (“SuperZor” gehienontzat) errepideak Bolintxu zeharkatzen zuen proiektuarena da: “Errepide hau beharrezkoa da. Aurrerabidearen izenean eta ekonomiaren mesedetan. Eta ez da ezer gertatzen, kalteak zuzentzeko plan bat daukagulako” zioten; ingurune natural bat suntsitzea hain erraz konponduko balitz bezala! Orain, guztiok egiaztatu dezakegu zer nolako sarraskia egin duten Bilboko azken bailara naturalean, eta badaudela atzera bueltarik ez duten ekintzak, konpondu ezin daitezkeen ondorioak dituztenak. Are gutxiago, bizi garen garaiotan, lur planetaren mugek jada gainezka egin dutenean.
Baina badirudi hiribilduko agintariek kezkatuagoak daudela marketinagatik gure ingurumena zaintzeagatik baino. Duela aste gutxi batzuk, Bilbon ospatutako 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzaren irekieran, udal ordezkariak irribarretsu agertzen ziren goi-mailako agintariekin batera. Aipatu Koalizioa Nazio Batuen sistemaren plataforma eta sarea da, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren tokiko aplikazioa bultzatu eta bizkortzeko helburua duena. Aurtengo leloa: “Tokian-tokian jardun, globalak izateko”.
Ez dut uste lelo horrekin bat datorrenik Artxandan zabortegi bat ireki nahi izatea eta proiektu honen aurrean eragile ekologistek egindako salaketak aintzat ez hartzea. Bilbo zein Bilbo Handiko biztanleok urte askoan ordaindu behar izan dugu industria garapenaren faktura, natur guneen kutsadura eragin duena. Orain, zorra kitatzeko garaia da, espazio horiek berreskuratuz.
Era berean, ez dirudi garapen jasangarriko helburuekin bat datozenik, adibidez, Pagasarri desnaturalizatu duten ekimenek. Azkena, Artabe aldapako bidean zoladura eta argiztapen azpiegiturak jartzea, etorkizunean farolak ipini ahal izateko. Baina hau ez da esku-hartze bakarra izan Pagasarri hiri-parke bat bihurtzeko bidean. Bizkaiko Foru Aldundiak duela hilabete batzuk, hainbat txirrista, jolas eta kirol gune jarri zituen, hain zuzen ere, neurri orekatzaile gisa, Supersur errepidearen bigarren fasea eraikitzeagatik.
Baina mendiak parke bihurtzeaz gain, hiriko parkeetan ere, geroz eta gauza bitxiagoak ikus ditzakegu. Udal arduradunek berriki jarri dituzte Etxebarria parkean itxura modernoko banku estali gorri batzuk, antza, geroz eta ohikoagoak izango diren muturreko beroaldiei aurre egiteko diseinatuta daudenak. Egia esateko, askotan gehiegi konplikatzen gara: Ez al da zentzuzkoagoa, adibidez, Deustun moztu dituzten 128 zumar horietako batzuk bertan birlandatzea itzala emateko?
Ukaezinak dira hirietan zuhaitzak landatzea dituzten onurak: uholdeen aurka babestu, airearen kutsadura murriztu, klima-aldaketaren ondorioei aurre egiten laguntzen dute eta muturreko eguraldi aldaketen aurka babesten gaituzte. Ikerketa batzuek erakutsi dutenez, zuhaitzek zoriontsuago eta adimentsuago bihurtzen dituzte hirietako biztanleak. Gure agintariek hobe lukete banku estali horietako batean eseri eta honetaz guztiaz apur bat hausnartzea. Eta ulertzea, gaur egun, modernitatea ez dagoela zementuari, eta ordezkapenaren kulturari lotuta, zaintzari eta ingurumenaren kontserbazioari baizik.
Alba Fatuarte – Alternatiba
Bilbo Uriola-n publikatua
Osasun publikoaren gainbehera nabarmenaren aurrean, Alternatibak, euskal ezkerraren elkarlanaren aldeko erakunde politikoa More…
Gure kide eta legebiltzarkide Gasteizen Josu Estarronak ordezkaritza parlamentario batekin Fronte Polisarioaren XVI kongresuan egon da. Wilaya Dajla, Tindufeko saharar errefuxiatuen gunean. More…
EH Bilduk mozio bat aurkeztu du urtarrileko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko More…
Gaurkoa, Errege Eguna, bada egun magikoa. Esne-gainarekin edo esne-gainarik gabe, More…
Aurtengoan ere, Alternatibako Koordinakunde Nazionalak Bilboko Autonomia kalea betetzeko More…
Asteotan gonbidatu berezi bat izan dut etxean. Nire lagun minari lan-eskaintza egin diote More…
10 urte bete dira Alternatibako Mahai Feministak Bilboko Santiago Katedralaren aurrean More…
Trafiko istripuek heriotza eta zauritu tasa handia dute mundu osoan. Osasunaren Mundu Erakundearen More…
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka