Ander Rodriguez: “Beharra izan arren herritar askok ez du gizarte zerbitzuetara jotzen”

Info 7 irratiak Alternatibako kide eta GIpuzkoako Politika Sozialeko diputatu Ander Rodriguezi eginiko elkarrizketa gizarte zerbitzuen harira.

31.400 gipuzkoarrek gizarte zerbitzuak erabiltzen dituzten arren, ezjakintasun, lotsa edo estigmatizazioa tarteko, beste askok ez dutela laguntzarik eskatzen uste du Gipuzkoako Diputazioak. Horregatik, Gizarte Zerbitzuei esker. Zuri esker leloa duen kanpaina abian jarri dute. Gizarte politikako diputatu Ander Rodriguezekin aztertu dugu kanpaina eta egoera. Lau urteko legegintzaldiaren balorazioa ere egin digu.

Alternatibak Gasteizen izandako terrorismo matxistaren biktima berria salatu eta desberdintasun estrukturalaren aurka egitera deitu du

Alternatibaren bozeramaile eta Gasteizko legebiltzarkide Diana Urreak Gasteizen atzo gertatutako emakume baten erailketa salatu du. Eraso sexisten gorakada larriaren aurrean, Urreak “indarkeria matxista desberdintasun estrukturalaren ondorio bortitz eta agerikoena dela” gogoratu du eta honen aurrean, indarkeria matxistaren kontra egitea “atzoko egun beltzetik haratago egunero eta gizartearen eremu guztietan arbuiatu beharreko aldarria dela” azpimarratu du.

Zentzu horretan, alderdi ezkertiarreko bozeramaileak gogorarazi du emakumeak erailtzea ez dela gertaera isolatua edota zorizkoa, menpekotasun sistemarik zaharrenaren ondorioa  baizik, patriarkatuaren ondorio alegia; non emakumeok askotariko bortizkeria formak pairatzen ditugun, askotan estamentu, komunikabide eta instituzio batzuek isilarazi eta justifikatu ere egiten dituztenak”. Egoera honi aurre egiteko, Urreak instituzioei exijitu die “emakumeen, eta bereziki emakume gazteen jabetzea benetan bultzatuko duten baliabideak martxan jartzea” azken biktimak 29 urte baino ez izatearen larritasuna azpimarratuz.  

Bukatzeko, Alternatibatik Emakumeen Mundu Martxak Euskal Herriko herri eta auzo desberdinetan deitutako mobilizazioekin bat egitera deitu dute, “terrorismo matxista eta patriarkalaren enegarren biktimaren” heriotza salatzeko.

2015eko Apirila

Alternatibak hitzaldiak antolatu ditu apirilak 15 eta 16an, Greziak zorra eta Troikaren presioen aurrean dituen erronken inguruan

Asteazkenean, apirilak 15, Alternatibak antolatutako hitzaldi sortari hasiera emango diogu Donostian, Syrizak boterea eskuratu ostean, Greziaren egungo egoera ekonomiko, politiko eta soziala aztertzeko. Ezkerraren garaipen argia eman denean, NDFaren eta Europako Batzordearen politika ekonomiko lazgarriei aurre egiteko Greziako herriak gainditu beharreko erronken inguruko gogoeta egingo dugu. Izan ere, bere burujabetza berreskuratzeko borrokan ari den herria dugu Grezia.

http://alternatiba.net/idazlanak/4497/alternatibak-hitzaldiak-antolatu-ditu-apirilak-15-eta-16an-greziak-zorra-eta-troikare

Alternatibak Gasteizen izandako terrorismo matxistaren biktima berria salatu eta desberdintasun estrukturalaren aurka egitera deitu du

Alternatibaren bozeramaile eta Gasteizko legebiltzarkide Diana Urreak Gasteizen gertatutako emakume baten erailketa salatu du. Eraso sexisten gorakada larriaren aurrean, Urreak “indarkeria matxista desberdintasun estrukturalaren ondorio bortitz eta agerikoena dela” gogoratu du eta honen aurrean, indarkeria matxistaren kontra egitea “atzoko egun beltzetik haratago egunero eta gizartearen eremu guztietan arbuiatu beharreko aldarria dela” azpimarratu du.

http://alternatiba.net/idazlanak/4482/alternatibak-gasteizen-izandako-terrorismo-matxistaren-biktima-berria-salatu-eta-desb

Urkulluk azaldu behar du behingoz zertan oinarritzen den AHT justifikatzeko, datu guztiek haren errentagarritasuna ukatzen dutelako

Maeztuk eta Matutek ohartarazi dutenez, "orain arte ezagutu diren txosten tekniko guztiek agerian utzi dute AHTren errentagarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa hutsaren hurrengoa dela; ez Lakuak, ez Madrilek ez baitute txosten edota datu objektibo bat ere eman proiektua justifikatzeko. AHT propagandan eta gezurretan bakarrik oinarritzen da eta lotsagarria da diru publiko kopuru izugarria behar duen tamaina horretako obra bat martxan jartzea aldez aurretik kostuak eta onurak zorrotz aztertu gabe".

http://alternatiba.net/idazlanak/4494/urkulluk-azaldu-behar-du-behingoz-zertan-oinarritzen-den-aht-justifikatzeko-datu-guzt

Saharako maratoian

Aurten berrogei urte bete dira, Espainiako Estatuaren konplizitateaz, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu eta kolonizatu zuenetik. Harrez geroztik, saharar herriaren zati bat errepresio zital eta bidegabearen menpean bizi da, eta bestea, Aljeriako hamadan edo basamortuan. Sahararrek, etsai edo arerio bati madarikazio bat bota nahi diotenean, honela  egiten dute: “Jainkoak eman diezazula hamadaren egarria”.

http://alternatiba.net/idazlanak/4479/saharako-maratoian

Asier Vega: Elikadura burujabetzaren bidean, tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen beharretan oinarritutako sistema da gakoa

Egungo eredu sozioproduktiboa eraldatu nahi dugu eta horretarako trantsizio sozial eta ekologikoa abiatuko dogu, guztiontzako bizitze ona – edo erderaz esaten den bezala “el buen vivir” – helburu daukagularik. Erronka polita daukagu aurrean Bizkaia barri eta alternatibo bat eraikitzeko eta erronka honen aurrean ez gara geldirik lotuko, jada martxan gaudelako.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4465/asier-vega-elikadura-burujabetzaren-bidean-tokiko-ekoizleen-eta-kontsumitzaileen-beha

2015eko Apirila

Alternatibaren aldizkari Alterkariaren 4. zenbakia: Indarrak bilduz

Alterkariaren udaberriko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, azalaean Gorripideako militanteek gurean bat egin izana nabarmendu dugu, ezker subiranista indartzera datorrena. Online irakurri dezakezu edo, nahi izanez gero, pdf formatuandeskargatu.

http://alternatiba.net/idazlanak/4516/alternatibaren-aldizkari-alterkariaren-4-zenbakia-indarrak-bilduz

Euskal gizarteari dagokio bakearen bidea zehaztea eta bidea egitea

Alternatibaren bozeramaile eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matuteren parte-hartzea, Rebeka Uberarekin batera, hurrendo igandean apirilak 26 Donostian aurkeztuko den "Bakerako Euskal Bidea" proposamenaren harira; gaztazka politikoaren ondorioei heldu nahi dion bide orria. 

http://alternatiba.net/idazlanak/4520/oskar-matute-euskal-gizarteari-dagokio-bakearen-bidea-zehaztea-eta-bidea-egitea

Ander Rodriguez: Ez dugu onartzen langileen zapalkuntzan oinarritutako ekonomia. Beste eredu justuago bat eraikitzeko pausoak eman ditugu

Ez dugu onartzen langileen zapalkuntzan oinarritutako EKONOMIA. Beste eredu ekonomiko justuago bat eraikitzeko pausoak eman ditugu. Enpresa txiki eta ertainak politika publikoen protagonista bihurtu ditugu. Ixteko arriskuan dauden enpresak salbatzeko neurriak jarri ditugu martxan, Bergarako Candyrekin egin bezala.

http://alternatiba.net/idazlanak/4508/ander-rodriguezez-dugu-onartzen-langileen-zapalkuntzan-oinarritutako-ekonomia-beste-e

Zapaltzaile patriarkalak eta sistemaren morroiak

Barregura sortarazten dit. Barre giten dut, negar ez egitearren, -edo bortizkeriaz ez jokatzearren-, norbaitek berdintasunean bizi garela konbentzitzen saiatzen nauen bakoitzean; aldarrikapen feministak erdietsi ditugula ziurtatzen didanean; eta pixka bat argia izatearekin eta prestutasuna agertzearekin, lehen mailako herritarra eta jende normal bati bezala tratatuko zaituztela sinestarazi nahi didatenean. Gizon bati bezalaxe, alegia. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4515/opresores-patriarcales-y-lacayas-del-sistema

Utzi gorputzei gozatzen

Zeintzuk dira klub honek zor ditzakeen arazoak? Beharbada arazo nabarmenena, hor barruan haien gorputzez askatasun osoz gozatzen ari direla jakitea izan daiteke; ez dute lekuko izateko aukerarik izango eta gertatzen dena amestu edo norbaitek kontatu arte itxaron beharko baitute. Edo beharbada, zonaldean bizi den bikote batean oinarritzen naiz, Geminis bezalako beste lokal batzuen ohiko bezeroak direnen beldurra izan daiteke, haien gustuak auzoan zabaltzearen beldur direlako. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4506/dejen-que-los-cuerpos-disfruten

Iritsi berriei tresnak eskaini edozeinen eskubide eta betebeharrak eskuratzeko

Bilbotarren ia heren bat Euskal Herritik kanpo dator. Datu honek erakusten digu hiri hau osatzen dugun pertsonen arteko aniztasuna aberatsa dela, oso. EH Bilduren ikuspegitik, Bilbo hiri abegitsua izan behar da. Ildo horretan, Kultura Aniztasunaren Bulegoa sortzea proposatzen dugu, pertsona guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitzaren eta aniztasunaren aldeko politikak garatzeko.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4522/iritsi-berriei-tresnak-eskaini-edozeinen-eskubide-eta-betebeharrak-eskuratzeko

Donostia politika sozialetan erreferente dela erakusten dute legealdi honetako datuek

Jon Albizu Gizarte Ongizateko zinegotzi eta Alternatibako kideak iazko memoria aurkezteko garaian eman ditu ezagutzera datuok: “Udal Gobernuaren lehentasuna pertsonak direla nabarmendu nahi dut, eta gaur aurkeztera gatozen datuak horren erakusle dira: pertsonak gure politiken ardatzean jarri ditugu, eta gastu sozialean eta zerbitzu publikoetan inbertitu dugu, oinarrizko zerbitzuak sendotuz”

http://alternatiba.net/idazlanak/4513/donostia-politika-sozialetan-erreferente-dela-erakusten-dute-legealdi-honetako-datuek

Saharako maratoian

Joxe iriarte ‘Bikila’ – Alternatiba

Aurten berrogei urte bete dira, Espainiako Estatuaren konplizitateaz, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu eta kolonizatu zuenetik. Harrez geroztik, saharar herriaren zati bat errepresio zital eta bidegabearen menpean bizi da, eta bestea, Aljeriako hamadan edo basamortuan. Sahararrek, etsai edo arerio bati madarikazio bat bota nahi diotenean, honela  egiten dute: “Jainkoak eman diezazula hamadaren egarria”.

Duela hamabost urte, Sahara maratoia abian jarri zenetik, lagun baten eskaerari men eginez, hartu nuen parte lehen edizioan, maratoi erdia eginez. Harrez gero, maratoi osoa (2005), hamar kilometro (2010), eta bost kilometro (2015) egin ditut.

Denbora horretan saiatu naiz saharar herriaren egoeraz eta daraman gatazkaren nondik norakoaren jabe izaten. Zaharrak berri! Aurten ere, entzun ditugu gazteen ahotik gerra berpiztearen aldeko iritzi sutsuak.  Fronte Polisarioa ere Nazio Batuen Erakundeak apirilean zer erabakiko duen zain dagoela, zirt edo zart egiteko prest dagoela diote. Nire uste apalean, horrek denak lelotik gehiago du errealitatetik baino.

Munduan ez da giro sahararren alde. Sahara inoiz baino desagertuago dago gatazka konpontzeko agendatik. Maratoia bera jada ez da notizia. Oso nabarmena egin zait zenbat zorroztu diren segurtasun neurriak. Baina, ez borroka prestaketaren adierazle, infiltrazioen beldurrez baizik. Mundubateko hirukooperante bahitu zituztenetik marokoarren esku sartze edo sabotajeen beldur bizi dira sahararrak.

Aldaketarik handiena, kanpalekuen bizimoduan eta antolamenduan antzeman dut. Harritza, sugeak eta harea besterik ez dagoen tokian, kanpo laguntza behar ohi da bizi ahal izateko: janaria, arropa, eguzki plakak… Baina orain arte dena zen behin-behinekoa. Egun, hori horrela denik ezin ziurtatu. Errefuxiatu kanpalekuak asentamendu bilakatzen ari dira. Libanon bezala. Hots, argindar sarea antolatzen ari dira. Aljeriako Gobernuak halako inbertsioa egiteko, arazoa luzerako doan seinale.

Duela gutxi txiringito bakan batzuek osatzen zituzten eremuak, gaur egun, ia denetarik dagoen gune komertzial bilakatu dira, Carrefour komertzioak eta guzti. Jaimeetan ere nabari dira aldaketak. Telebistak, ia norbanako adina mugikorrak. Wilaya direlakoetan harrigarria da automobilen hazkundeak eta horrek sortu duen trafiko kaosa. Eta horrekin hauts itogarria!

Lehenengoetan, eguzkia desagertu bezain pronto izarreriari begira egon nintzen harri eta zur. Aurten berandu arte ez zen desagertzen zerua ezkutatzen zuen hauts txapela.

Argia-n irakurri

X