2014ko Abendua

EHBilduren proposamena premiazkoa den trantsizio energetikorako

EH Bilduren trantsizio energetikorako proposamena aurkeztu nahi dugu, miseriara kondenatzen gaituen egungo eredu agortutik, herritarrak motore izango dituen eredu berrira, pertsonen eskubideak errespetatu eta inguruarekin errespetuan eraikiko dena. Ezin dugu gehiago itxaron.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4240/ehbilduren-trantsizio-energetikorako-proposamena

Nafarroa: haustura edo erregimena berregitea?

Bestetik, haserrearen emaitzak jaso dezaketen IUN edo Podemos bezalako indarrek, ohiko dilemari aurre egin beharko diote. Zalantzarik gabe, EH Bildurekiko balizko itunek beren hautagaitza estataletan izan ditzaketen ondorioei begira ibiliko dira. Eta oso albiste txarra izango litzateke hori Nafarroan hausturaren aldeko apustua egiten duten guztientzat, izan ere, badirudi EH Bilduk eta Podemosek jasotako botoen artean gobernu aldaketa eta aurreko guztia gainditzea egingarria dela. 78ko erregimenaren apurketa itxaropentsua ikusi ahal izango dugu? Edo kontsentsu zaharrak berregituratuko dira, aldaketa oztopatuz eta herritarren gehiengoari traizio eginez?

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4235/nafarroa-haustura-edo-erregimena-berregitea

EAJk ez du Euskal Herrian prozesu eratzailerik nahi Madrilgo erregimenarekin eroso bizitzen jarraitzea nahiago duelako

Herritarrek argi dute Urkulluk berak eta bere gobernuak egindakoak suspentsoa merezi duela eta hala adierazi dute euskobarometroan. Lau biztanletik hiruk uste du gobernu honek ez duela nahikoa egiten krisia eta langabezia gainditzeko. Era berean, herri honek bere etorkizuna erabakitzeko galdeketa bat egiteko gogoak ere azaldu ditu gizarteak, gobernu honek horren aldeko urratsik egiten ez badu ere.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4232/eajk-ez-du-euskal-herrian-prozesu-eratzailerik-nahi-madrilgo-erregimenarekin-eroso-bi

Herri boterea: herritarron parte hartzea eta boterearen banaketa

‘Herri boterea egituratzeko prozesuak. Herri boterea gurean: zer eta nola?’ goiburupean Alondegian eginiko mahai-inguru mamitsuak utzitako zenbait ideia dauzkazue jarraian, saioaren edukiak jasotzen dituen bideoarekin batera. Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta Cambridgeko ikertzaileak, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Jaume Casals CUPEko kide eta Navàseko alkateak parte hartu zuten, Aitziber Ibaibarriagak aurkezturiko saioan.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4239/herri-boterea-herritarron-parte-hartzea-eta-boterearen-banaketa

Etxerik gabeko pertsonentzako aterpeari dagokion berririk ez Ezkerraldean

Duela gutxi, lan-mahai bateko abiaratzea bultzatzea eskatu diegu lau herrietako alkateei. Lau udaletxeek eta beraien alkateek, alderdi politkoek eta arlo honetan lan egiten duten elkarteek osatutako mahaia proposatu diegu, informazioa elkartrukatzeko eta gure herrien kaleetan bizi den drama honi irtenbideak bilatzeko helburuarekin. Ez dugu erantzunik jaso, PNVk eta PSEk ez dute arazo honi irtenbidea aurkitu nahi.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4228/etxerik-gabeko-pertsonentzako-aterpeari-dagokion-berririk-ez-ezkerraldean

Oskar Matuteren hitzartzea Europako Legebiltzarrean TTIPren inguruan

Joan den abenduaren 9an Euskal Herriko hainbat ordezkarik bidaia egin zuten Bruselara, Europako Legebiltzarrean TTIP akordioaren inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartzera. Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek parte hartu zuen topaketan, herritarren eskubideak eta herrien burujabetza aldarrikatzeko. Euskal Herria TTIP gelditzeko harresia izango dela nabarmendu zuen.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4218/intervenci%C3%B3n-contra-el-ttip-de-oskar-matute-en-el-parlamento-europeo

EHBilduren 17. aldizkaria: Salbuespen politikarik ez

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, azalean euskal presoen aldeko elkartasuna, beste urte batez, egutegian jartzen duena urtarrileko presoen eskubideen aldeko manifestazioarekin. Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4230/ehbilduren-17-aldizkaria-salbuespen-politikarik-ez

EHBilduk bere babesa eta atxikimendua adierazi dio Kolonbiako bake prozesuaren aldeko konferentziari

Kolonbiarrak eta euskal herritarrok asko dugu komunean. Arrazoi ekonomikoa zein politikoak direla medio, ugariak izan dira Kolonbiara alde eginiko euskaldunak. Era berean, hemen gurean ere, arrazoi ekonomikoak zein politikoak direla etorritako kolonbiarrak ere ,ez dira gutxi.

Horretaz gain euskaldun eta kolonbiarrak azken hamarkada luzeetan gatazka amaigabean bizi izanak batu gaitu. Bi herriotan erro historiko eta politikoak dituen biolentzia bizi izan dugu, eta orain oso gutxi arte, bi herrioi gatazkan bizitzera kondenatuak izango bagina bezala tratatu izan gaituzte.

Baina ez da horrela izan. Zeren bi herriok batzen gaituen beste elementua “bakea eta askatasunean” bizitzeko griña da. Asko sufritu duten herriek ondo dakite noraino den ona eta beharrezkoa bakea.

Horregatik, Aieteko jauregian orain hiru urte bake bidea gure herrian ireki zuen konferentziaren leku berean Kolonbiaren bake prozesuaren aldeko konferentzia bat egiteak pozten gaitu.

Gatazkak, noski, desberdinak dira, hemendik pasatu diren hainbat eta hainbatek azaldu diguten bezala, ez dago gatazka berdinik, eta bide eta irtenbideak ere desberdinak dira. Baina helburua, aldiz, berdina da: Bake justu eta iraunkorra lortzea.

Gatazka luze hauei irtenbidea ematea beti da zaila, beti daude ezbehar eta ezustekoak (nahita edo nahigabekoak). Kolonbiako kasuan Cano komandantearen hilketa edota Euskal Herrian Arnaldo Otegiren espetxeratzea bezalako kasuak…, horrelako prozesu zailak froga gogorren aurrean daude beti eta zailtasunen gainetik beti aurrera egiteko borondatea agertzeak prozesuaren atzeraezintasunaren adierazle dira. Azken asteotan Kolonbian ere une zailak bizi izan dira baina aldeorok erantzunkizun osoz jokatu du.

Maila horretan prozesuaren deseskalamendurako neurriak ematea eta Gobernu zein FARCek sueten akordioa lortzeak berebiziko garrantzia dutela deritzogu. Aldeei dei egiten diegu akordiorako esfortzuak areagotu ditzaten.

ELNrekin ematen ari den elkarrizketa esploratxaileek ere lehenbailehen emaitza positiboak izatea espero degu. Eta horretara animatzen ditugu aldeak.

Argi dago, beraz, aukera paregabea dagoela gatazka honi,euskal gatazkari bezala, behin betiko irtenbidea ematekoa. Kontua borondate politikoan eta herritarron babesean dago, herritarron griñan.

EH Bilduk, babes osoa agertu nahi dio Kolonbian burutzen ari den pake prozesuari eta gure eskuetan dauden aukerak baliotuko ditugu prozesu hau ahal dugun einean babestu eta laguntzeko.

http://alternatiba.net/old-files/Urrea Arraiz Kolonbia.jpg

Suspertutako kontzientzia berri bakoitza sistemari aurre egiten dion erronka berria da. ANTOLATU!

Alternatibako bozeramaile Asier Vegak, alderdi ezkertiarraren azken Batzar Nagusiaren harira ANTOLATU lelopeko aktibazio sozialerako kanpaina berria aurkeztu zuen.

Alternatibak kurtso politikoarekin martxan jarri dugun aktibazio sozialerako kanpaina berria aurkezten dugu gaurkoan. Duela urtebete AKTIBATU leloa erabili genuen. Injustizia sozialaren eta murrizketen kontra altxatzera eta baita ere, krisi deitzen diogun egoera hau eragin dutenen pribilegioen aurrean harresi bat eraikitzera deitzen zuena. Euskal Herriko gizon eta emakume bakoitzari politikoki eta sozialki aktibatzeko deia; ez etsitzeko; beti ere, egungo egoerari buelta emango dion kontzientzia kritikoa garatzeko ahalegin batean.

Hala eta guztiz ere, gure kanpainak dioen bezala, aktibatzea ez da nahikoa; norbanakoaren borroka besteen borrokarekin bat eginda eraginkorragoa delako. Horregatik, aurten erabili dugun leloak horrela esaten du: ANTOLATU. Zapaltzen gaituzten menpekotasun sistema desberdinei aurre eginez; gure aldarrikapenak besteen oihuei lehenetsi gabe, aurpegi desberdinen atzean ezkutatzen den arerio berari aurre egiten diogulako.

Kanpaina honek pertsona desberdinak aurkezten dizkigu, denak bakoitzaren borrokan aktiboak, baina militantzia bateratua egin arte, sistemari aurre egiteko nahia asetzeko ezinean ibili diren horietakoak. Kartelak zera dio: “suspertutako kontzientzia berri bakoitza sistemari aurre egiten dion erronka berria da, eta besteekin bat egitean, bere gaitasuna biderkatzen du”.

Kanpainaren euskarriek, dagoeneko hiri eta herrietako kaleetan ikus daitezkeenak,  kartel eta diptiko forma hartzen dute. Baina kanpaina honek urrats berria ere badakar, hurrengo egunetan Antolatu abestiaren eta bideokliparen aireratzea ere egingo dugu.

Auzitegien ebazpenaren ostean EAJri eskatu diogu jarrera aldatzeko eta ez dezala Bilbo bihurtu askatasun erlijiosoa urratzen duen lehen euskal udalerria

Ana Etxarte Alternatibako kide eta Bilboko EHBilduren zinegotziak adierazi du “nahiko kezkagarria” dela herritarrak epaitegietara jo beharra beraien oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen.

Atzo ezagutu genuen Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak baliogabetu zuela kultu zentroen irekiera oztopatzeko ezarritako mugak zehazten zituen HAPOaren aldaketa, forma arrazoiak zirela eta, hau da, prozedura ez jarraitzearen ondorioz. Ebazpenaren ondoren EH Bilduk gobernu batzordeari eskatu dio jarrera aldatzeko eta ez dezala Bilbo bihurtu askatasun erlijiosoa urratzen duen Euskal Herriko lehen udalerria.

Ana Etxarte zinegotziak, gai honen jatorria eskubide bati muga jartzea, hau da, askatasun erlijiosoa mugatzeko saiakera izan zela gogoratzeaz gain, azpimarratu du “nahiko kezkagarria” dela herritarrak epaitegietara jo beharra beraien oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen “eta, hori dela eta, udalari eskatzen diogu bere jarrera berehala alda dezala”.

EH Bilduko zinegotziak azpimarratu du EHANren ebazpenak agerian uzten duela EAJren parte hartze eredua. Etxartek gogoratu du Deustuko kanalaren aferan ere parte hartze eskubidea ez bermatzearen ondorioz antzeko epai bat egon zela. “Orduan, orain bezala, epaia forma kontuetan sartzen zen soilik eta ez zuen fondoan gaineko iritzirik eman, baina bizilagunen presioari esker udalak azkenean gaiaren muinari eutsi eta hasierako proposamena aldatzea erabaki zuen bizilagunekin hitz egin eta gero. Orain gauza bera egitea eskatzen diogu udalari.

Etxartek gogoratu du HAPOaren aldaketa hau bultzatzeko Hirigintza sailaren argudioak ez zirela gertakari objektiboak izan, “baizik eta arrazoi ideologikoetan oinarritzen zen erlijio katolikokoak ez beste baztertzeko. Hirigintza araudia aitzakia bezala erabilita, Udalak herritargoaren zati baten eskubideak mugatu nahi ditu”.

Etxartek gezurtatu du atzo Eduardo Maiz Hirigintza zinegotziak egindako adierazpenak non esaten zuen EHANren ebazpenak arrazoia ematen diola Udalari. “Ebazpena ez da gaiaren mamian sartzen, ez ditu salatzailearen argudioak aztertzen, eta forma akats honek prozesu guztia bertan behera uzten du”, adierazi du zinegotziak.

EH Bilduk azpimarratu du ebazpen honek agerian uzten duela Udalak bizkarra ematen diola herritargoari eta egin eta desegiten duela legeak ezartzen dituen parte hartze prozedurak errespetatu gabe.

Hori dela eta, Etxarte zinegotziak Udal gobernu batzordeari eskatu dio jarrera aldatzeko, behingoagatik herritarron mesedetara gobernatzeko eta ez dezala Bilbo bihurtu askatasun erlijiosoa urratzen duen Euskal Herriko lehen udalerria.

EHBildu Bilbo

EH Bilduk indarkeria matxistari buruzko ponentzia eratu nahi du arazo hori eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna izanik, azaroaren 25ak ekimenari ematen dion sinbolismoa aintzat hartuta, EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrak emakumeen kontrako bortizkeriari buruzko ponentzia sor dezala proposatu du, “indarkeria matxista lehen mailako arazo politiko gisa eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko”, Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak Lur Etxeberriarekin batera adierazi dutenez. Proposamena etzi eztabaidatuko da Osoko Bilkuran. Halaber, EH Bilduren ordezkariek parte hartuko dute gaur mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan.

EH Bilduko legebiltzarkideek azaldu dutenez, ponentziak indarkeria matxistaren dimentsioa, jatorria, ondorioak eta bilakaera aztertuko lituzke, diagnostikoa bere osotasunean egite aldera, eta errealitate horren kontrako politika publikoak ere analizatuko lituzke, hobetzeko neurriak zehazteari begira. EH Bilduren iritziz, Emakunde eta bestelako erakunde publikoekin batera mugimendu feministak ere parte hartu beharko luke ponentzian.

Etxeberriak eta Urreak diotenez, datu objektiboek agerian uzten dute “eraso matxistak ez direla ekintza isolatuak eta salbuespenezkoak”. Izan ere, “Euskal Herrian egunean 11 salaketa egiten dira eta, Europa mailako ikerketa baten arabera, hiru emakumeetatik bat indarkeria motaren baten biktima izan da eta Europako emakumeen erdiak baino gehiagok sexu jazarpena pairatu du, herenak lantokian”.

EH Bilduren iritziz, Legebiltzarretik ere tamainako erantzuna eman behar zaio errealitate bortitz horri. Etxeberria eta Urrearen esanetan, “indarkeria matxista patriarkatuaren adierazpen bat da, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen adierazpenik larriena; egiturazko indarkeria da eta ordena sozial oso batek eusten, ahalbidetzen eta justifikatzen du, gizonek emakumeekiko duten boterea mantentzeko tresna garrantzitsua baita”.

EHBildu

X