2014ko Iraila

Atzera pausorik ez, Jaizkibel

Alardea babestu behar da bai, baina mafia honetatik, irundar eta hondarribiar guztion ondare kulturala haien interesei erantzuteko erabiltzen duen mafia mota honetatik; historia bere nahierara manipulatzen duena emakumeen haien herriko jaietan berdintasunez eta aktiboki parte hartzeko eskubide legitimoa zapalduz; emakumeoi ekimen sinboliko honetan desfilatzeko eskubidea kendu nahian, guretzat, emakumeontzat alarde ilegaletan desfilatzen duten gizonezkoentzat baino garrantzitsuagoa denean; haiekin alderatuta, odola, izerdia eta malkoak bota behar izan ditugunean.

http://alternatiba.net/idazlanak/3916/atzera-pausorik-ez-jaizkibel

Estatu espainiarretik zein frantsesetik independente izateko erabakia gure herriaren eskuetan dagoela aldarrikatu nahi izan dugu basket zaleekin

Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira, EH Bildutik txosten bat osatu dugu Bilbora gerturatu diren ehunka kazetarien artean banatzeko eta Euskal Herriko errealitatearen sarreratxo bat azaltzen duena. Bisitariak Espainiara etorri direla pentsatzen dutela badakigu, eta horregatik, dokumentu honen bidez modu zehatz eta argi batean gure herriaren historia eta bertoko herritarren errealitatea eta egoera politikoa helarazi nahi diegu.

http://alternatiba.net/idazlanak/3923/estatu-espainiarretik-zein-frantsesetik-independente-izateko-erabakia-gure-herriaren-

Hautestontziak lapurtuz

Kapitalismoa, sistema iraingarri, genozida eta hiltzaile hori, gure patuak bideratzen dituena; oinarri ahuleko munstroa, bere egunak auto-suntsiketaren amildegian bizi dituena. Baina bere kontura bizi diren horiek, haien banku kontuak Kaimanen, Suitzan edo Luxenburgon dituzten berdinek, errealitate hori ondo ezagutzen dute. Hala ere, beldurrak ez ditu geldiarazten; ez dute inolako zalantzarik izaten haien gailentasuna gorde eta gure lepoen gainean mantentzen dituzten neurriak abiatzeko. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3913/hurtando-urnas

Ana Etxarte: EAJk saltoki ertain eta txikiak desagerpenara kondenatzen ari ditu, langileen lan baldintzak geroz eta gehiago prekarizatuz

Ezkerreko zinegotzi soberanistak, aipatutako adierazpena EAJ-k Bilbon merkatu ertain eta txikia kaltetzeko duen estrategiaren baitan kokatu du. “PPk Madriletik inposatutako merkatuaren liberalizazioaren onarpenarekin ikusi ahal izan dugu” adierazi du Etxartek. Zentzu honetan, Etxartek salatu du Eusko Jaurlaritzak, Arantza Tapiak hain zuzen, “egiari muzin egin diola” ez baita egia “irekiera librearen aukera ahal den gehienera mugatzen duenik”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3925/ana-etxarte-eajk-saltoki-ertain-eta-txikiak-desagerpenara-kondenatzen-ditu-langileen-

Alternatibak Israelen aurrean adi mantentzera eta Palestinaren askatasuna aldarrikatzen jarraitzera deitu du

Urreak Israelen ‘behin-betiko’ su eten delako hori “engainagarritzat jo du” hain zuzen “aurreko menia guztiak hautsi dituenean”. Horrexegatik, “estatu genozida honi adi kasu egitearen beharra” azpimarratu du, “bere helburu bakarra kolonizazio hedapen proiektuarekin aurrera egitea eta herri palestinarra ezabatzea delako”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3910/alternatibak-israelen-aurrean-adi-mantentzera-eta-palestinaren-askatasuna-aldarrikatz

EHBilduk lotsagarri jotzen du Urkulluren Jaurlaritzak Alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa

Joan den abuztuaren 15ean Cristina Uriarte andereak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak parte hartu zuen alarde baztertzailea antolatzen duen elkarte pribatuaren egoitzaren estreinaldiko ekitaldian. Gogoratu behar dugu elkarte hori, “Alarde Fundazioa Hondarribia” legeztatu gabe geratu zela emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna urratzen zuelako.

http://alternatiba.net/idazlanak/3897/ehbilduk-lotsagarri-jotzen-du-urkulluren-jaurlaritzak-alarde-baztertzailearen-antolat

Jaurlaritzak milioiak xahutzen jarraitzen du AHTean zerbitzu publikoetan murrizketak egiten dituen bitartean

Berriz ere diogu Urkulluren gobernuak inora ez doan proiektu zoro hau gelditu behar duela, horretarako berehalako moratoria ezarrita. Aski da herritarren dirua xahutzeari ergelkeria politikoaren monumentua bilakatu den trenean, bitartean euskal gizartearen duintasuna eta eskubideak, hamarkada luzeko borrokaren ostean lortutakoak, galtzen diren bitartean. Pentsa dezagun nora doan proiektua eta herritarrek erabaki dezatela zer egin.

http://alternatiba.net/idazlanak/3887/jaurlaritzak-milioiak-xahutzen-jarraitzen-du-ahtean-zerbitzu-publikoetan-murrizketak-

2014ko Iraila

Alternatiba Aske Gunean izan da auzipetutako 28 gazteekin elkartasunean eta epaiketa politikoen amaiera eskatzeko

Madrilgo Auzitegi Nazionalean abiatutako prozesuan auzipetutako 28 gazteetatik 5 lagunek  mugimendu sozial eta politikoei eginiko deialdiari erantzunez Azpeitian, Loiolako basilikaren aurrean antolatutako Aske Gunean egindako elkarretaratzean parte hartu zuen Alternatibak. Epaiketa politikoen amaiera eta gazteen militantzia politikoa kriminalizazioa bukatzeko eskatu genuen. Diana Urrea Alternatiba Gazteak-eko kide eta Gazteizko legebiltzarkiderik gazteena, Azpeitiko Aske Gunean izan zen epaitzen hasi diren 28 gazteen berehalako askatasuna eskatzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/3977/alternatiba-aske-gunean-izango-da-auzipetutako-28-gazteekin-elkartasunean-eta-epaiket

Estaturik gabeko herrientzako eta bere herritarrentzako garai oparoak datoz

Eskoziak erabakitzeko eskubidearen ariketa burutu. Erreferendumaren emaitzetatik haratago, Eskoziak dagoeneko irabazi du. Erresuma Batuko gobernuak Eskozia erabakitzeko eskubidearen subjektu politikoa dela aitortu du eta ondorioz autodeterminazio ariketa burutu da gaur bertan. Hau guztia itzuli ezinezko erreferentzia bilakatuko da eskubide horren ariketa noizbait egin ahal izateko borrokan ari diren Europako nazio guztientzat.

http://alternatiba.net/idazlanak/3966/ehbilduk-estaturik-gabeko-herrientzako-eta-bere-herritarrentzako-garai-oparoak-iragar

Kutxabank publikoari eusteko proposamen erreala dago mahai gainean

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta egindako txosten juridikoak agerian uzten duena eta euskal jendarteari eskaintzen dion aukera ezin da bazterrean utzi. Kutxak euskal instituzioen eta euskal herritarren ekimenaren eta lanaren fruituak dira. Kutxak eta Kutxabank gaur egun diren finantza-erakunde baliagarriak eta bideragarriak badira, euskal jendarte osoaren inplikazioa eta borondatea egon delako da. Jabego publikoa eta izaera soziala izanda lortu dute kutxek eta Kutxabankek orain direna izatea.

http://alternatiba.net/idazlanak/3949/kutxabank-publikoari-eusteko-proposamen-erreala-dago-mahai-gainean

Pina: Etorkinek lan egin nahi ez dutela arrazoitzen dute, baina lana egon ez ezik, lanpostuak sortzeko ezer egiten ez dutela da errealitatea

Larria da oso, Marotoren legealdi honetan langabezia %22an igotzen ikusi dugulako, etxe ekonomien egoerarekin ezer gutxi arduratzen denaren adibiderik hoberena. EHBilduren zinegotzi eta Alternatibako kide David Pinak ulertezintzat jo du “udalerrian 22.000 langabetu daudenean, PPk zinegotzi ordezkarien agenda arazoengatik bilera deialdia bertan behera uztea”.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3964/pina-%E2%80%9Cargumentan-que-los-inmigrantes-no-quieren-trabajar-y-la-realidad-es-que-no-hay-

EHBilduren aldizkaria, 10. zenbakia: Yes Scotland. Herriek erabaki!

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, 10. zenbakia oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta asteon, Eskoziaren erreferendumaren inguruko analisia egiten dugu. Aldizkaria zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://alternatiba.net/idazlanak/3968/ehbilduren-aldizkaria-10-zenbakia-yes-scotland-herriek-erabaki

Kafe eskoziarra (I am basque)

Urkullu jaunak, nolabaiteko bekaizkeriaz, Eskoziari begira dagoela dio orain, eta armonia pentsakor horretan murgilduta, Euskadiren etorkizun burujabea ikustatu duela dio; ez aldiz Euskal Herriarena. Eta ni, horren beltzaran dagoela ikusita, hor zutunik, atrilera heltzeko ia behatz-puntetan, kontenplaziozko jarrera batean baino ezin dut irudikatu; arratsaldeko 5etan Kadizko txiringito batean kafe eta whisky nahasketa fuertea dastatzen, bainila izozkiaz lagunduta euforia hoztu nahian, betiko pasioaz xuxurlatu aurretik: Eureka, topatu dut!

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3926/un-caf%C3%A9-escoc%C3%A9s-im-basque

Austerizidio honekin jarraituko al dugu?

Uda honetan luze eztabaidatu da Rajoyren alkatekeriaren inguruan, alkateen eta korporazioen gehiengoen hautaketan eragina izateko Hauteskunde Legea aldatzea bilatzen duena. Pedro J Ramirez berak, Rajoy bere alderdiaren interesak Nazioaren interesen aurretik gehien jarri dituen demokraziako presidentea izatea leporatu dio. Jauntxokeri honek, PPren ahulezia eta Podemosi dion beldurra agerian uzten ditu, udako tertulia eta eztabaida gai izan den beste hori.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3947/%C2%BFseguiremos-o-no-con-el-austericidio

2014ko Iraila

Mugimendu feministaren garaipena ospatu arren, abortatzeko eskubidearen alde mobilizatzen jarraitu beharra dago

Ospatu beharra dago, halaber, Espainiako estatuaren porrot honek izan duen ordaina, izan ere, emakumeak trukerako txanpon gisa erabiltzeko ahaleginak, emakumeak tutelatzeko borondatea beti azaltzen duten ultraeskuindarren mesederako edota gure gorputz zein eskubideak hauteskundeetako emaitzei begira erabili izanak kale egin dielako.

http://alternatiba.net/idazlanak/3990/mugimendu-feministaren-garaipena-ospatu-arren-abortatzeko-eskubidearen-alde-mobilizat

Mehatxuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean gehiengoari entzun beharra dago

Mehatxuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean entzun eta euskal gehiengoaren nahia errespetatu arazi. Herriek erabakitzeko duten eskubidea onartu eta onartuko ez duenekin harremanak hausteko ordua da. Bide hori baztertzea, aukera baztertzea arduragabekeria litzateke eta gizartearen gehiengoari iruzurra, honek bide propioa eskatzen baitu.

http://alternatiba.net/idazlanak/4000/mehatxuen-aurrean-demokraziak-garaitu-behar-du-inposizioen-aurrean-gehiengoari-entzun

Hedabideez eta estereotipo matxistez

Kirola, eta bereziki lehiaketara bideratutako kirola, gizonen espazioa dela adierazten digute etengabe. Hedabideetako titularrak eta irudiak gizonenak dira, gizonak jokalari titularrak, gizonen partida da kirolarena eta emakumeak aulkian geratzea tokatzen zaie; ikusle gisa edo ikusiak izateko gisan, azafata, animatzaile edo bikotekide-ederraren paperean, ikuskizunari glamourra ematen.

http://alternatiba.net/idazlanak/3995/hedabideez-eta-estereotipo-matxistez

EHBilduren 11. aldizkaria: Eskozia, Katalunia, Euskal Herria… Hemen erabaki

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Erabakitzeko eskubidearen inguruko ale berezia, abortuaren legearen erreforma atzera bota izanarekin mugimendu feministaren garaipen handia ahaztu gabe. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://alternatiba.net/idazlanak/3997/ehbilduren-11-aldizkaria-eskozia-katalunia-euskal-herria-hemen-erabaki

Haurtxo txiroa, haurtxo aberatsa (zerga kenkari bidegabeak)

Datu hauekin ondorio erraz batera hel gaitezke; 5 seme-alaba dituen familia batek urtero 13.000 euroko diru sarrerak baditu, Aldundi honek haur bakoitzari emango dion balioa 78 eurokoa da; aldiz, Arantza Quirogaren seme-alabetako bakoitzak 1.315 euroko balioa dauka. Non da, beraz, Giza Eskubideen Adierazpenaren 1. artikulua? Non da hainbeste aipatzen duten berdintasuna?

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3945/beb%C3%A9-pobre-beb%C3%A9-rico-las-injustas-deducciones-fiscales

EH Bildu bake prozesua desblokeatzeko prest agertu da eta elkarlana eskaini du erabakitze eskubidea gauzatzeko

Agirrezabalak eta Matutek adierazi dute Euskal Herrian ere inakzio politikoa gainditzeko unea iritsi dela. Diotenez, "ezin gaitezke Gobernu espainola mugitzearen zain egon". Hori dela eta, erabakitze eskubidearen defentsak funtsezko elementua izan behar du jardun politikoan, "hemen erabakitzea ezinbesteko baldintza izango delako euskal jendarteak egunero dituen arazoei erantzun argia eta zuzena eman ahal izateko".

http://alternatiba.net/idazlanak/3988/eh-bildu-bake-prozesua-desblokeatzeko-prest-agertu-da-eta-elkarlana-eskaini-du-erabak

Alternatibak salatu du Lakuaren enplegu politikak euskal gazteak prekarietatera eta deserrira kondenatzen dituela

Alternatibako bozeramaile Asier Vegak deitoratu egin du Eusko Jaurlaritzak iragarritako azken neurria “enegarren aldiz diru publikoa oparituko diena gazteak baldintza prekarioetan kontratatzen dituzten enpresei”. Lanbide enplegu zerbitzuak iragarritako planaren harira egin du salaketa, izan ere, 3 milioi euro erabiliko ditu erakunde honek 34 urte bitarteko gazteek atzerrian egingo dituzten praktikak beste herrialde batzuetan ezarrita dauden euskal enpresetan. Hala, “plan honek aurkeztutako berrikuntza bakarra prekarietatea gure mugetatik haratago ere finantzatzean datza, dagoeneko pairatzen dugun deserriratze prozesuan sakonduz”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3975/alternatibak-salatu-du-lakuaren-enplegu-politikak-euskal-gazteak-prekarietatera-eta-d

Alternatibak Israelen aurrean adi mantentzera eta Palestinaren askatasuna aldarrikatzen jarraitzera deitu du

Alternatibako Mahai Internazionalistako bozeramaile Diana Urreak ontzat eman du  Gazako Zerrendan hitzartutako su etena “50 egun eta 50 gau iraun ditun erasoaldi desorekatu bati amaiera ematen diolako, milaka emakume, gizon eta ume bonbardatu eta sarraskitu dituena, Israelgo Estatuaren okupazioa hasi zenetik bere lurraldeen askatasuna aldarrikatu duen herri baten eskubideak modu sistematikoan urratuz”.

Aldi berean, Urreak Israelen ‘behin-betiko’ su eten delako hori “engainagarritzat jo du” hain zuzen “aurreko menia guztiak hautsi dituenean”. Horrexegatik, “estatu genozida honi adi kasu egitearen beharra” azpimarratu du, “bere helburu bakarra kolonizazio hedapen proiektuarekin aurrera egitea eta herri palestinarra ezabatzea delako”.

Egoera honen aurrean, Alternatibatik “nazioarteko herrialdeen isiltasun konplizea” salatu nahi izan dute, beste behin ere, “neurri honetako genozidio baten aurrean ezikusiarena egin dutelako”. Hau dela eta, alderdi ezkertiarretik Euskal Herriko jendarteari zein munduko herri solidario guztiei dei egin diete “Palestinaren askatasuna aldarrikatzen eta BDS mugimenduaren boikot kanpaina babesten jarrai dezatela, Palestinako herriaren oinarrizko eskubideak behin eta berriro zapaltzen dituen apartheid sistema honekin behingoz buka dezagun”.    

EHBilduk lotsagarri jotzen du Urkulluren Jaurlaritzak Alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa

Joan den abuztuaren 15ean Cristina Uriarte andereak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak parte hartu zuen alarde baztertzailea antolatzen duen elkarte pribatuaren egoitzaren estreinaldiko ekitaldian. Gogoratu behar dugu elkarte hori, “Alarde Fundazioa Hondarribia” legeztatu gabe geratu zela emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna urratzen zuelako.

Euskal Herria Bildu koalizioak lotsagarri jotzen du EAJk eta Urkulluren Jaurlaritzak alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa. Hau da, bere garaian berdintasunaren printzipioa betetzen ez zuelako legeztatu gabe geratu zen elkartea babesteagatik. Lotsagarria.

Hondarribiko alkate jeltzalearen jarrera ezagutzen genuen. Orain, berriz ere, Jokin Bildarratz, EAJko senatariaren adierazpenek agerian uzten dute EAJren konplizitatea alarde baztertzailearen antolatzaileekin.

Edozein kasutan, gure ustez, larriena Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren jarrera eta inplikazioa da. Ezin onar daiteke Jaurlaritzaren sailburu garrantzitsuenetariko batek emakumeak baztertzen dituzten taldeak babestea.

Egoera honen aurrean, EHBilduk Cristina Uriarte anderearen agerraldia eskatuko du Gasteizko Legebiltzarrean bere jarduerak eta jarrerak azal ditzan: Zergatik babesten duen emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun printzipioa urratzen duen elkarte pribatua?  eta zergatik ez du defendatzen emakumeen parte hartzea gizonezkoekiko berdintasunez, alarde bakarrean, publikoan eta ez baztertzailean?

EAJk emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna defendatu beharko luke. Lan munduan, politikan, jendartean eta baita jaietan ere. Horregatik, Jaurlaritzako kontseilariei exijitzen diegu berdintasuna urratzen dutenei babesik ez ematea. Aldiz, berdintasunaren alde egunero lanean dihardutenak babesteko eta laguntzeko eskatzen diegu.

Bukatzeko, beste behin ere, gure babesa adierazi nahi diegu emakumeen bazterketarik gabeko jai herrikoi eta demokratikoen alde lan txalogarrian aritzen diren pertsona guztiei. Eta hemendik, Uriarte Anderea hurbileko etorkizunean berdina egitera premiatzen dugu.

X