Gipuzkoak 3 milioi euro xedatu ditu nazioarteko lankidetzako 32 proiektu finantzatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak nazioarteko lankidetzako 32 proiektu finantzatuko ditu Latinoamerikan, Palestinan eta Mendebaldeko Saharan eta, horrez gain, Gipuzkoan sentsibilizazio eta eraldaketa sozialeko ekimenetara zuzendutako diru laguntza emango du. Guztira, 3.098.600 euro xedatuko dira proiektu horietarako, bereziki bideratuta emakumeen ahalduntzera eta mugimendu sozialak indartzera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza Garapenerako zuzendariak, Arantzazu Santosek, Gizarte Politikako Departamentuak ematen dituen laguntzen urteko deialdiaren ebazpena eman du jakitera; izan ere, departamentu horrek finantzazioa ematen  die hainbat gobernuz kanpoko erakunderi eta beste eragile sozial batzuei, beste herrialde batzuen aldeko solidaritatearen adierazgarri diren ekimenak gauzatzeko.

Oraingoan, 2.167.303 euro bideratuko dira hegoaldeko herrialde pobretu batzuetan 15 proiektu gauzatzeko: 13 proiektu Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan; bat Mendebaldeko Saharan, eta beste bat Palestinan.

Bestalde, 751.716 euroko laguntzak esleitu dira, eraldaketa sozialerako Gipuzkoan egingo diren sentsibilizazio eta hezkuntza ekimenetara bideratuta; guztira, laguntza emango zaie 14 entitatek zuzendutako 9 proiekturi, haietako batzuek kontsortzioan. Lerro horren barruan, zuzendariak azpimarratu duenez, aurten, lehen aldiz, nazioz gaindiko kontsortzio bat aurkeztu da deialdira, Gipuzkoako bi entitatek eta Peruko batek osatutakoa. Azkenik, 179.580 euro xedatu dira Gipuzkoan, Palestinan eta Saharan 8 ekimen puntual gauzatzeko.

Santosek azpimarratu du horietako proiektu gehienak Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza Garapenerako Zuzendaritzarentzat lehentasuna duten bi lerrotara bideratuta daudela: emakumeen ahalduntzera eta mugimendu sozialak indartzera.

Gainera, adierazi duenez, “krisi sakoneko egoera pairatzen badugu ere, Foru Gobernua ahalegin handia egiten ari da lankidetzarako funtsak pixkanaka gehitzeko, EAEko beste  administrazio publiko batzuk ez bezala, zeinek murrizketa handiak egin dituzten. Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundia bere konpromisoa erakusten ari da pobreziaren kontrako borrokan, bai gure lurraldean, bai hegoaldeko herrialde pobretuetan”.

Gipuzkoako Politika Soziala

BBKren eta Kutxabanken etorkizuna eta kontrol publiko-soziala bermatzeko proposamena egin du EHBilduk

Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Arantza Urkaregirekin batera prentsaurrekoa egin du, urteetako ondare ekonomiko eta sozial guztia fundazio bankario pribatua gidatuko duten patrono gutxi batzuen eskutan utziko duen euskal kutxen pribatizazio prozesua salatzeko.

EH Bilduk kezka handiz bizi du une honetan euskal Kutxen eta Kutxabanken inguruan gertatzen ari dena. Gauzak ez badira aldatzen, ekainaren 30ean BBK-ko batzarrak betirako amaituko dira. Esaten digute alarma soziala pizten ari garela, baina ezin zaio leporatu sutearen erdian dagoenari SUA dagoela oihukatzea.

Urteetako ondare ekonomiko eta sozial guztia fundazio bankario pribatua gidatuko duten patrono gutxi batzuen eskutan geldituko da. Betirako amaituko da urteetan egon den kontrol publiko eta soziala eta Kutxen hasierako asmoak, bereziki bertako ekonomia eta herritarren interesen araberako finantza entitatea izatearena, betirako amaituko dira.

Kutxabankeko presidenteak eta presidente ordeak, Fernandez eta Iturbe, esan duten bezala, pribatizazioari ekingo zaio, instituzioen bultzadaz eta herritarren aurrezkietatik sortutako kutxa eta  bankua, espekulazioa helburu duen banku bat izateko bideari ekingo diolarik.

Egoera honen aurrean EH Bilduk duela bi aste herri akordio baterako deialdia luzatu zuen eta sindikatuen erantzuna jaso eta beraiekin biltzeko aukera izaten ari gara. Alderdien aldetik ordea, erantzunik ere ez dugu jaso. Esan bezala, BBKko batzarra ekainaren 30ean burutu nahi dute. Kutxak fundazio batean bihurtzeko, legeak aipatzen duen epea abendua delarik, EH Bildutik, berriz ere, denbora dagoela eta BBKko batzarra bertan behera uztea eskatzen dugu, hain zuzen, halako gai garrantzitsu batek beharko lukeen herri akordioa bermatzeko edo gutxienez saiatzeko.

Horregatik, denbora dagoelako 30ean BBKn patronatu izaera bozkara doalarik, honako proposamena luzatu nahi dugu:

– Akordioa ezinbestean hiru herrialdeetarako akordioa behar du izan, BBKren %57ak kontrako jarrera izan ezkero, hemen aipatutako helburuak ezinezko bihurtuko lituzkeelako.

– Ekainaren 30erako deituta dagoen BBK-ko batzarrean kutxak fundazio bankario bihurtzeko puntua ken dezatela, abendua bitartean lor daitekeen balizko akordioa saiatzeko hiru kutxetan.

– Juridikoki azterketa sakona egin dadila, besteak beste, 2013ko abenduak 27ko ‘Ley 26/2013 de Cajas de ahorros y fundaciones bancarias’ delakoaren 35.2. artikuluak atzera begirako egoerara itzultzeko aukeraren gauzapena juridikoki aztertuz.

Bestelako aukerarik ez dagoela ikusi eta adostuko bagenu, Kutxak fundazio bankarioetan bihurtzeko urratsa emango genuke baina beti ere, honoko bi  puntu minimoak onartuko balira:

Kutxek historikoki izan duten kontrol sozial eta publikoa bermatzeko, sortuko liratekeen patronatuak honoko ordezkari eta kontrolerako bitartekoak izango lituzke.

?  Instituzio fundatzaileen ordezkariak.

?  Herrialdeko eragile sozial eta sindikalak.

?  Batzar nagusien ordezkaritza proportzionala.

?  Era berean, kontu-emate eta fundazioaren jarraipena egingo duen Batzar Orokorra                        osatuko litzateke.

?  Lau urtean behin, legegintzaldiekin bat eginez, aipatu ordezkariak berrituko dira.

?  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusien batzorde publiko propio bat osatu, fundazioko kudeaketaren garapena eta beronen kontrol publiko, instituzional eta soziala bermatzeko.

Kutxek historiko izan duten kontrol sozial eta publikoa bermatzeko eta Euskal Herriko finantza entitatea izaki, bertoko herritarrak eta ekonomia bultzatzeko tresna izan dadin, pribatizazioaren kontrako akordio politiko publikoa burutzea, legeak akzioak saldu edota kapitala handitzeko behartuko balu honoko bitartekoak aldez aurretik prestatzen hasiz.

? Integrazio kontratuan agertzen diren kutxen arteko akzioen salmenta edo “autokartera”-ko aukera jada prestatzea.

?  Bada ez bada, Instituzioetan kapital publikoa inbertitzeko erreserbak egitea.

?  Hiru foru aldundiak eta Jaurlaritzaren artean sozietate publikoa martxan jartzea inbertsioa egitea beharrezkoa balitz, kapital pribatua ez eta Kutxabanken sartzen dena kapital publikoa dela bermatzeko.

Amaitzeko, berriro diogu. BBK banku fundazio bihurtzen bada ekainaren 30ean, BBKren kontrol publiko eta soziala ezerezean geratuko da, gure kutxa desagertuko da, ez dago bermerik (Urkullu “sinetsita” egon arren) BBKren izaera soziala mantentzeko, hain zuzen erabaki guztiak 15 pertsonen eskuetan geratuko baitira. Horregatik azpimarratu nahi dugu puntu hori bertan behera geratu behar dela herri akordioa landu ahal izateko.

Karrantzako hiltegiaren etorkizuna bermatzeko Aldundiaren inplikazioa eskatu du EHBilduk baina EAJ kontra agertu da

Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Asier Vegak EHBildutik Karrantzako hiltegiak aurrera egin ahal izateko behar duen laguntza ekonomikoa eman dezatela eskatu die  Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari.

Jaurlaritzaren osasun baldintzak betetzeko 76.000 euroko inbertsioa egin behar du hiltegiak eta Karrantzako Udalak ezin dio gastuari bere kabuz aurre egin, aurreko legealdiko gobernuaren kudeaketak bi milioi euroko zorra utzi baitu udal kontuetan.

EH Bilduk Batzar Nagusietara eraman du proposamena baina ez da onartua izan. EAJk kontra bozkatu du, Bizkaiko Aldundiaren eskumenak gainditzen dituela argudiatuta. PSEk aldeko boza eman du eta PP abstenitu egin da.

Asier Vega koalizioko batzarkidearen ustez, “ulertezina” da EAJk proposamenari ezezkoa ematea. “Aldundiaren eskumenak gainditzen direla dio EAJk baina ekimenak oso garbi esaten du bakoitza bere eskumenaren baitan aritzea proposatzen dugula. Inplikazioa eta elkarlana eskatzen dugu hiltegiaren etorkizuna bermatzeko, besterik ez” adierazi du Vegak. Batzarkideak gogorarazi du EAJk eskatzen denaren alde bozkatu zuela Eusko Legebiltzarrean eta, beraz, kontraesan nabarmenean erori dela.

Karrantzako hiltegiaKarrantzako abeltzainek, nekazaritza eta abeltzaintza sindikatuek eta sektoreari lotutako enpresek hiltegiaren garrantzia azpimarratzen dutela azaldu du EH Bilduk. Koalizioak larritzat jo du gainera, Irene Pardo Nekazaritza eta Abeltzaintza diputatua Karrantzakoa bertakoa izanik, azpiegituraren etorkizuna bermatzearen kontra agertu izana.

Karrantza Harana da Bizkaian abere buru gehien dituen eskualdea. Era berean, lehen sektorean lanpostu gehien mantentzen dituen zonaldea da, bai abeltzaintza jardueran, baita eraldatze industrian ere. Beraz, EH Bilduren esanetan, lehentasunezkoa da ekonomia jarduera horien garapena sustatzea eta horretarako ezinbesteko jotzen du erakunde desberdinen arteko elkarlana eta inplikazioa.

EH Bilduren ustez, hiltegia itxiko balitz, arriskuan jarriko lirateke abeltzainen jarduera eta ustiapenaren bideragarritasun ekonomikoa. Karrantzako hiltegia itxiko balitz, haraneko abeltzainek Karrantzatik kanpo hil beharko lituzkete abereak eta beraz, produkzioaren kostua garestituko litzateke abeltzainen kaltetan.

Eraso sexisten aurkako irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka argitaratu dugu, Bilgune Feministarekin batera

Udalak plazaratutako ‘emakumeentzako segurtasun gomendioak’ jasotzen dituen liburuxkaren edukiari aurre egin nahi diogu horrela, emakumeen askatasuna murrizten duen beldurrean eta debekuan oinarritzen baita.

Bilboko EH Bilduk eta Bilgune Feministak eraso sexistei aurre egiteko irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka eman dugu argitara, bi helbururekin: beldurrean eta debekuan oinarrituta, Udalak emakumeei zuzendutako segurtasun gomendioak salatzea batetik, eta eraso sexistei aurre egiteko Autodefentsa Feministan oinarritutako irizpideen berri ematea, bestetik. Ana Etxarte EH Bilduko zinegotziak eta Nora Aurrekoetxea eta Hegoa Ugalde Bilgune Feministako militanteek aurkeztu dute, gaur goizean, eragile biek elkarlanean egindako liburuxka. ‘Info Bilbao’ du izena Udalaren liburuxkak; eta ‘Info Bilbo feminista’ EH Bildu eta Bilgune Feministarenak. 5.000 ale atera ditugu auzoetako jaietan zein Aste Nagusian zabaltzeko.

 

Etxartek adierazi duenez, eraso sexistak errealitate dira gaur egun. “2013an, askatasun sexualaren aurkako 74 delitu gertatu ziren Bilbon, eta horiek zati bat baino ez dira, jakin baitakigu den-denak ez direla salatzen”. Etxarten hitzetan, “EH Bilduk kezka handiz ikusten ditu erasook, baina are preokupazio handiagoz bizi dugu horien aurrean Udalak harturiko jarrera”. Izan ere, beldurrean eta debekuan oinarrituriko ‘emakumeentzako gomendio bilduma’ jasotzen duen eskuorria kaleratu du Udalak berriki. “Eskuorri horretan emakumeei esaten zaigu arriskupean bizi garela, pertsona menpeko eta biktima garela, kalea eta gaua arriskutsuak direla guretzat, eta beraz, gauez kalean egotekotan, hobe dugula lagundurik egon”.

Etxartek irmo salatu du: “Mezu horien bidez, Udalak ez gaitu emakumeak babesten. Biktima bihurtzen gaituen beldurrezko giroa sustatu baizik ez du egten, eta erasoren bat jasatekotan, emakumeok egiten gaitu horren erantzule, arduragabe jokatu eta hartu beharreko neurriak hartu ez ditugulako”.

Eraso sexistei aurre egiteko erantzukizuna emakumeengan kokatzen du Udalak, pertsona guztiontzako segurua eta egokia izango den hiriaren antolamenduan instituzio horrek duen erantzukizuna saihestuz. “Besteak beste, argiztapen eta ikusgarritasun gutxi duten eremuak ekidin behar ditugula esaten digu Udalak, igogailuan pertsona ezezagunekin ez sartzeko eta autobusean edo jende pilaketak ematen diren tokietan ukituak jasanez gero, kalteturik aterako ez garen moduan jokatzeko”.

Etxartek galdera zehatzak egin dizkio Udalari: “Zein da egiazki Udalaren helburua gomendio bilduma horrekin? Zer bilatzen du, etxean gera gaitezen eta gauzak egiteari utz diezaiogun? Gure askatasanari uko egin diezaiogun? Ez gaitezen inortaz fio edozeinek eraso ahal digulako? Norbaitek ukituak eginez gero, isilik gera gaitezen badaezpada zerbait gertatuko zaigun?”

Etxarteren irudiko, “emakumeontzako segurua izango den hiria eraikitzeko duen erantzukizunari uko egiteaz gainera, urteetan mugimendu feministak eginiko lanari bizkarra eman dio Udalak”. “Eraso sexistak oso bestela interpretatu behar dira, eta oso bestela aurre egin behar zaie. Autofentsa Feministaren bitartez, hain zuzen”.

Aurrekoetxeak eta Ugaldek esplikatu dutenez, “Autodefentsa Feminista geure bizitza bizitzeko modu bat da, ahalduntze eta jabetze pertsonal zein kolektibotik. Bizitzako eremu guztietan sufritzen ditugun diskriminazioa eta bereizkeria prebenitu eta horiei aurre egiteko balio digu, baita eraso sexistei aurre egiteko ere”.

Bilgune Feministako kideen iritziz, “Udalak berrikusi egin behar du eraso sexistei aurre egiteko darabilen politika. Ezinbestekoa da emakumeak biktima eta pertsona menpekoak eta inseguruak bihurtzen gaituen diskurtsoa, beldurrean eta debekuan oinarriturikoa, gainditzea”.

Gaineratu dute: “Emakume guztiek jasan dezakegu eraso sexistaren bat, baina gure gaitasunaren zenbat eta jabeago izan, zenbat eta kontzientziatuago egon, orduan eta aukera eta indar handiagoa izango dugu eraso sexistei aurre egiteko. Eta Autodefentsa Feminista kontzientzia eta gaitasun hori lortzeko bitartekoa da, eraso sexistei aurre egiteko bitartekoa”.

EHBilduren webgunean irakurri

Herrien eskubideen alde, gurea Euskal Errepublika askea!

Errege espainiar berria izendatu dute gaur. Francok “atado y bien atado” utzi zuen estatu eredu ukatzailea. Orain benetako haustura demokratikoa eragozteko operazioaren beste urrats bat eman dute Madrilen, estatu eredu hori beste 40 urtez luzatu asmoz.

Frankismotik eratorritako eredu politikoa krisi sakonean dago, erabat pitzatuta. Estatuko botere faktikoek, PP eta PSOE alderdiak barne, ordea, ez dute demokraziarako hautua egin, ukazioan eta herritarron eskubideen bortxaketan oinarritzen den estatu eredua iraunarazteko operazio kosmetikoa egin nahi dute eta errege aldaketa fartsa horren partea da.

Espainiar estatuak ez dauka eskaintza demokratikorik ez Espainiako estatuaren menpeko herriontzako ez herritarrentzako. Frankismotik hari zuzenarekin datorren estatu ereduak ordezkatzen duena ukazioa da; Euskal Herriaren ukazioa, eta diktadura frankistarekiko haustura demokratikorik eza. Orain koroa bat buru batetik kendu eta beste batean jarri nahi dute, besterik gabe.

Oso bestelakoa da ordea Euskal Herritik zabaltzen dugun mezua. Demokrazia. Errepublika. Euskal Herria. Erabakia. Horiek dira Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostian egin ditugun mosaikoetan osatu ditugun hitzak eta hitz horiek dira gure mezua eta aldarria laburbiltzen dutenak.

Demokrazia da aldarrikatzen duguna, Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen aitortza eta errespetua, Euskal Errepublika askea eratu ahal izateko.

Gure herriak bere geroaren jabe izateko eskubidea duelako, eskubide hori gauzatzeko borrokan jarraituko dugu. EH Bilduk Euskal Herriaren burujabetza osoaren aldeko hautua egina dauka, Euskal Errepublikaren aldekoa alegia. Norabide horretan urratsak egiteko deia egiten dugu. Ez da Koroarekin akordio berririk, Euskal Herriaren “enkajea” Espainian adosteko garaia. Euskal gizarteari hitza emateko ordua da, gizartearen parte hartzerik gabe eraikitako edozein aldaketa, ezarpena izango da. Euskal Herrian gehiengoak osatu eta akordioak erdiesteko garaia da eta horretan egingo du indarra EH Bilduk.

Gora Euskal Errepublika askea!

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/t31.0-8/10463775_892362510781066_1596522527802955291_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpa1/t31.0-8/10498617_892362507447733_6495477121172618200_o.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/10471203_892362520781065_6251485074558783888_o.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t31.0-8/10355623_892362797447704_6210207933780448754_o.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t31.0-8/10457685_892363104114340_4331163163273051632_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/10338413_892363264114324_8712209403502252848_o.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/10448727_892363410780976_7625042182566276753_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xaf1/t31.0-8/10450074_892363450780972_5257681938817096056_o.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t1.0-9/10341608_892363437447640_4231985821119350449_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpa1/t31.0-8/10479924_892363694114281_4826503731292746470_o.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/t31.0-8/1979982_892363690780948_7868967980894148161_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/1270670_892363810780936_5678393609973016238_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpa1/t31.0-8/10382089_892363907447593_5137124305142971002_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfp1/t31.0-8/906280_892363917447592_7459266165336611860_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpa1/t31.0-8/10446166_892363940780923_6573650792690035928_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/10497833_892364057447578_2252415049373212291_o.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/t31.0-8/10497331_892364080780909_2216999398555184278_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfa1/t31.0-8/10397176_892364077447576_9104767899722906633_o.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/10380517_892364190780898_6511705929545808977_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/10431419_892364174114233_5028546413582246530_o.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t1.0-9/10468379_892364694114181_2314497768229961358_n.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/t1.0-9/10443456_892364704114180_5462572006737513869_n.jpg

X