Alternatibak Sareren biharko manifestazioekin bat egin du, salbuespeneko espetxe politikaren aurka
Herri honetako gehiengo zabal batek gatazkaren biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen duen bitartean, More…
Herri honetako gehiengo zabal batek gatazkaren biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen duen bitartean, More…
Gure kide eta EHBilduko Gasteizko legebiltzarkide Josu Estarronak Eusko Jaurlaritzak kulturari aurrekontuetan emandako trataera irmo salatu du. More…
Gipuzkoako Batzar Nagusietan, onartu berri da gertuko liburu denden aldeko ebazpena, EH Bilduren iniziatibaz eta talde guztien onarpenarekin. More…
Joan den abenduaren 9an Errenteria-Oreretan “Errepublika(k) ezkerretik eraikiz ” hitzaldiaren bideoa. More…
Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren batzarkide Claudia Venceslao, eta EH Bilduko zinegotzi Rocío Viteroren prentsaurrekoa More…
Pino Radiataren egurra ez denez hain errentagarria eta, gainera, Lecaonosticta Acicola onddoak kaltea sortzen duenez, zuraren sektoreak eta baso jabeek eukaliptoaren aldeko apustua egin dute. More…
Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Ander Rodriguezi egindako elkarizketa BERRIAn. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren zirriborroaren datuak ezagutarazi zituen EH Bilduk duela zenbait egun, eta salaketa bat egin zuen: gizarte zerbitzuen «pribatizazio progresiboa» gertatzen ari da. Legebiltzarkideak ohartarazi du instituzio publikoek zerbitzuari lotutako laguntza ekonomikoak egonkortzeko apustua egin dutela, eta uko egin diotela adinekoen eta mendekoen zaintzari.
Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren Ebaluazioan jasotako datu ofizialak mahai gainean jarri dituzue. Zer diote?
Datuek bere gordintasunean agerian uzten dute 2011tik 2018ra sare publikoaren garapena eten egin dela, eta txekeen aldeko hautu politiko bat egin dela. Datuak oso argiak dira: adinekoen egoitzen sare publikoan eta eguneko zentroetan apenas sortu den leku berririk, eta, kasu batzuetan, eguneko zentroetan, adibidez, lekuak galdu egin dira. Adineko pertsonak artatzeko, txekeen sistema erabili da azken zortzi urteetan gizarte zerbitzuetan. Hau da, muturreko pribatizazioaren aldeko hautu politiko argia egin dute. Txeke zerbitzuen eredua indartzen ari dira, nahiz eta 2014an hartutako akordioak kontrako norabidean jartzen zuen euskal gizarte zerbitzuen sistema.
Zer dira zerbitzuari lotutako laguntza ekonomikoak edo txekeak?
2006ko Mendekotasun Legean herritarrei zaintza jasotzeko eskubidea aitortu egin zitzaien. Baina sistema publikoa ez dago horretarako prestatuta, eta bitarteko bat adostu zen: administrazioek sistema publikoa garatzen zuten bitartean, herritarrari laguntza bat emango zitzaion, merkatu pribatuan zerbitzu hori eros zezan. Bien bitartean, administrazioek sistema publikoa garatu egin behar zuten. Baina hori egin beharrean, datuek agerian uzten dute ardura publikoko sare horren garapena eten egin dela eta txekeak bakarrik ematen direla. Erabilera maltzur bat egin da.
Beraz, behin-behineko tresna bat beharko lukeena egonkortu egin dute administrazioek. Zein asmorekin?
Sistema pribatizatzea eta pertsonen arreta merkatzea. Askoz merkeagoa ateratzen zaielako herritarrari txeke bat ematea, eta hark zerbitzu hori merkatuan erostea. Plan estrategikoaren zirriborroan argi eta garbi agertzen da apustu hori: diote diru gutxirekin egoitzetan leku gehiago ireki dituztela Araban eta Bizkaian. Baina nola? Zerbitzua merkatuz.
Zein ondorio ditu politika horrek?
Demagun nik txeke bat ematen diodala familia bati merkatura joan dadin egoitza baten bila; prozesu horretan, ez dago inolako ardura eta jarraipen publikorik. Osasungintzarekin analogia bat eginda, ongi ulertzen da: gaixo nago, eta medikuak esaten dit larri nagoela, baina txeke bat eman, eta tratamendu garesti hori merkatura bilatzera joateko esaten dit. Horrela funtzionatzen du gizarte zerbitzuak. Zerbitzu txeke horrek funtzionatu ahal izateko, gainera, familiarentzat bideragarria izan behar du ordaindu behar duen aldeak. Eta hori hala izan dadin, kostuak murriztu egiten dira. Nola? Langile kopurua eta haien soldata murriztuta. Araban oso sakona izan da prozesu hori: ratioak kontuan hartuta, sektore pribatuko kontratu bakoitzeko bi kontratu lirateke sare publikoan. Azkenengo urteetan, batez ere Araban eta Bizkaian, ehunka emakume egoitza pribatuetan lanean ari dira sekulako lan kargarekin eta soldata oso apalekin. Adibide bat: Arabako egoitza publikoetako langileek 2.010 euro kobratzen dute, eta sare pribatukoek, aldiz, 980 euro.
Non geratzen da gizarte zerbitzu publikoaren funtzioa?
Egoitza pribatuetan, lehen eta bigarren graduko menpekotasunak artatzen dituzte, eta publikoetan, hirugarren gradua eta profilik konplikatuenak dituztenak. Eta ziklo bat da: lehen eta bigarren mailako mendekotasun graduren bat duen pertsona egoitza pribatuen sarean sartzen da txekearen bidez, bertan jasotzen dituen zaintzak ez dira oso handiak, eta dituen aurrezkiekin ordaintzen joaten da. Urteak pasatu ahala, osasun egoera okerrera doa, eta, aurrezkirik gabe geratzen denean eta negozioa ez denean hain garbia, sare publikora eramaten dute. Menpekotasun handia du ordurako, eta merkatu pribatuan aurrezki guztiak gastatu dituenez, sare publikoak pertsona horren kostuaren %100 bere gain hartzen du.
Errentaren araberako ezberdintasunak handitzen ditu horrek?
Eraiki den sistema paralelo honetan jasotzen den zaintza errentaren araberakoa izaten da. Egoitza pribatuen funtzionamendurako baldintzak oso eskasak dira, eta hain dira prekarioak, non gehiago ordainduz gero zerbitzu hobea jasotzen den. Ez da bakarrik orain arte egindako hautu politikoa, aurrera begirako apustu bat ere bada. Gertatutakoa legeztatu nahi dute, bere balioa eman nahi diote, eta, aurrera begira, prozesu horrekin jarraitu nahi dute adinekoen kasuan. Are: beste sektore batzuetara ere zabaldu nahi dute.
Zein sektoretara?
Adinekoekin finkatu duten eredua bazterketa egoeran dauden pertsonen artara zabaldu nahi dute, eta baita urritasunen bat duten pertsonen artara ere. Hori da planean egiten duten apustua. Oso larria da gertatu dena, baina hemendik aurrera egin nahi dutena askoz ere larriagoa da. Are gehiago egungo testuinguruan, ematen duelako ez dugula ezer ikasi pandemia honetatik. Zaintza ardura publikoaren esparruan kokatu behar da, baina beste muturrera jo dute, txekeak ematera. Madrilen sistema publiko batzuetan gertatu dena hemen ere gertatzen ari da, eta egonkortu, legezkotu eta garatu egin nahi dute.
Pertsonen zaintza eta irabazi asmoak bateragarriak al dira?
Gure ustez, ez. Gainera, errealitateak erakusten du zaintza eskubideak eta irabazi asmoak talka egiten dutela. Izurrian ikusten ari gara. Sistema hau hain muturrekoa da, non ez den inolako jarraipen eta kontrol publikorik ematen, eta, talka hori gertatzen denean, enpresaren jabeak edo inbertsio funts handiek kristoren negozioa egiten dute. Bi hitzetan: ardura publikoari uko egin zaio. Sare publikoa apurka-apurka era subsidiarioan uzten ari dira eta txekeen sistema lehenesten ari dira, merkatu pribatura bideratuta. Sakoneko aldaketa bat ekartzen du horrek: sistema honen bitartez adinekoak ez dira zaintza eskubidearen subjektu, kontsumitzaile hutsak baizik.
Zer proposatzen du EH Bilduk hori aldatzeko?
2014an Gizarte Zerbitzuen Legean islatu zen alderdien arteko akordioa betetzeko eskatzen dugu. Mandatua argi eta garbi da: gizarte zerbitzuen sistema publikoaren alde egin behar da, eta administrazio publikoak zerbitzu hori garatzen ari den bitartean bakarrik eskainiko dira txeke bidezko laguntzak. Datuek, baina, erakusten dute kontrako norabidean sakondu dela. Eztabaida honek publikoa izan behar du, eta norberaren planteamendu politikoa zintzotzea komeni da.
Hamar urte beteko dira laster Bilboko Arenaleko emozio uholdea proiektu politiko bihurtzen hasi ginenetik.Gertakari hura Logroñoko kartzelatik jarraitu nuen eta, zinez diotsuet, Arenaleko emozio eta indarra gure ziegetara heldu zela. More…
Alternatibako Feminismo Mahaitik gogor salatzen dugu Irantzu Varela kazetari eta ekintzaile feminista ezagunak gaur goizean jasandako eraso misogino eta lesbofoboa. Eraso hau Varelaren aurkako mehatxu eta eraso-zerrenda luzea areagotzera dator, emakumea, lesbiana, feminista More…
Alternatibako Koordinakunde Nazionalak gaurko batzarrean adierazi duenez, ez dago logika politikorik, More…
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka