Estarrona «Kulturarako aurrekontu publikoak mantendu ditzatela eskatzen diegu erakunde publikoei»
Gure kide Josu Estarronaren hitzartzea Eusko Legebiltzarrean, kultura babestu beharra hizpide.
Gure kide Josu Estarronaren hitzartzea Eusko Legebiltzarrean, kultura babestu beharra hizpide.
Egun hauetan jarraitu ahal izan ditut Jorge Riechmannen hitzaldiak Gasteizen, Errenterian eta Bilbon. Sakona, aberatsa eta adoretsua bere ekarpena.
Alternatibaren Bilboko, Gasteizko zein Donostiako egoitzak Ariguneak izango dira.
EH Bildu-k mozio bat erregistratu du Batzar Nagusietan, eta Aldundiari eskatu dio kudeaketa pribatuko egoitzak eta etxebizitza komunitarioak kontrolatzeko, More…
Alternatibatik elkartasuna adierazi nahi diogu saharar herriari eta bere borroka legitimoari indar okupatzailearen erasoaren aurrean, Guergueraten armistizioa hautsi ostean.
Azken asteetan kanpaina misteriotsua azaldu da gure kale eta sare sozialetan.
Aditu guztiek aurreikusi bezala, udazkenarekin batera pandemiaren bigarren olatuak bete-betean jotzen ari gaitu. Egoerari aurre egiteko erakundeetatik hartu diren neurriak, More…
Nola jorratu dolua mugimendu ekologisten porrot historikoagatik eta datorren tragedia klimatikoagatik?
Berriro ere alarma egoera aktibatu da eta, berriro ere, gure egunerokoa moldatzea dagokigu. Pandemiak ekarri dituen aldaketa sozialak ez dira gutxi izan; More…
Gure kide Alba Fatuarte zinegotziaren arabera, akordio “oso positiboa” da, kontuan hartuta Etxez Etxeko zerbitzua “orain inoiz baino garrantzitsuagoa” dela.
“Mendekotasuna duten pertsonak etxean geratzea errazten duelako; horietako askok pairatzen duten bakardadeari aurre egiten laguntzen duelako; eta, kasu askotan, egoitza batera eramatea saihesten duelako”. “Pandemiaren puntu beroenetako bat adinekoentzako egoitzena izaten ari den honetan, etxez etxeko laguntza-zerbitzuak funtsezko funtzioa betetzen duela uste dugu”, gaineratu du.
Horrela, Fatuartek esan duenez, EH Bilduk “zaintza eredua aldatzea” defendatzen du, “baina, betiere, zerbitzu publikoak indartuz”. “Mendekotasuna duten pertsonek etxeetan jarraitzea luzatzeko, ezinbestekoa da Etxeko Laguntza Zerbitzua hobetzea, hori baita, hain zuzen ere, gure mozioaren eta lortutako akordioaren helburua”, adierazi du.
NBEak y PCRak
Ildo horretan, adostutako proposamenak “akordio positiboak islatzen” dituela esan du. “Lehenik eta behin, erabiltzaileen eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko funtsezkoa iruditzen zaigun akordio bat lortu dugu. Horrela, Udalak Eusko Jaurlaritzari NBE eta PCR proben inguruko protokoloak areagotzeko eskatuko dio”, nabarmendu du.
Era berean, gogorarazi du zerbitzuen karta zabaltzeko konpromisoa hartu dela, modalitate eta prestazio berriak eskainiz. Aldi berean, etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren gehienezko ordu-intentsitatea handituko dela, erabiltzaileen zaintza bermatzeko beharrezkoa den neurrian, “hori guztiz beharrezkoa baita krisi soziosanitarioaren ondorioz sortzen ari diren behar berrietara egokitzeko”.
Fatuartek gogorarazi duenez, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan, Udala 2010ean 529.000 ordu ematetik 2019an 485.000 ordu ematera pasa da, hau da, azken hamarkadan 44.000 ordu gutxiago. “Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek zeregin berak gero eta denbora laburragoan egin behar izateak kezkatzen gaitu, eta, gainera, pandemia agertu zenetik, egoerak okerrera egin du, norbera babesteko ekipamenduak jarri eta kendu behar baitituzte, horretarako denbora gehigarririk izan gabe”. “Horregatik, aurrerapauso positiboa iruditzen zaigu gaur emandako pausoa”, adierazi du.
Azkenik, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzura lehenbailehen sartzeko prozedura berrikustea eta finkatzea ere adostu dute; “beharrezkoa da, egungo ziurgabetasun egoera baten aurrean, arretaren jarraipena bermatzeko”.
Fatuartek azaldu duenez, EH Bilduren proposamenetan “zaintzen dutenak zaintzea funtsezkoa da, txanpon bereko bi alde direlako: langileak prekarioan badaude, zerbitzuaren kalitatea murriztu egingo da, zalantzarik gabe”. “Guk beti lan egingo dugu kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzeko, langileen eskubideak bermatzeko eta pertsona guztien osasuna lehenesteko”, gaineratu du.
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka