Rodríguez «Arau berria onartezina da, adinekoei ematen zaien arreta zuzena 1998ko Dekretuak arautzen zuena baino txikiagoa baita»
EH Bilduk Jaurlaritzari eskatu dio erretiratu dezala Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretua, murrizketak ekarriko dituelako mendekotasuna duten pertsonen arretan. Ander Rodríguez legebiltzarkideak Artolazabal sailburuari egindako interpelazioan adierazi duenez, “saldu nahi izan digute Dekretu berriak hobetu egingo duela egoitzetan ematen den arreta. Baina gezurra da. Adinekoei ematen zaien arreta zuzena 1998ko Dekretuak arautzen zuena baino txikiagoa izango da. Izan ere, Dekretu berriak aurreikusten du langile bakoitzak urtero, 200 ordu gutxiago izango dituela egoiliarrak artatzeko”.