Matute «Botoa ez da PSOEren alde, konpromiso antifaxistagatik PPren, Ciudadanosen eta Voxen aurka egiteko baizik»

«Botoa ez da PSOEren alde, konpromiso antifaxistagatik PPren, Ciudadanosen eta Voxen aurka egiteko baizik», hala azaldu zuen Oskar Matute EH Bilduko Espainiako Kongresuko diputatuak talde subiranistak atzo Pedro Sanchez PSOEko lehendakarigaiaren inbestidura saioan abstentziora jo izana. Atzo goizean egin zuten prentsaurrekoa ERCk eta EH Bilduk beren jarrera azaltzeko.PSOEri eta Unidas Podemosi egotzi zieten «arduragabe» jokatzea, PP, Ciudadanos eta Voxi gobernura heltzeko aukera uzteagatik.

More…

Hutsalaren balioa (Maria del Rio)

Asteon bukatu egin dira unibertsitateko ez-ohiko azterketak; beraz, oraingoan bai, ikasle guztiak oporretan daude, udako planak hasteko irrikan. Seguru asko, igaro berri den ikasturte honetan bizipen ugari izan dituzte, onak eta ez hain onak. Unibertsitateari berari ere, gauza bera gertatu zaio, berri ugari sorrarazi dituela bukatzen ari den zikloan, baina guztiak ez dira ospatzeko modukoak.

More…

Jazarpenaren irakasgai lazgarria (Maria del Rio)

Duela gutxira arte, eskola jazarpena ezkutuko gertaera zen; egoera saihestezina eta pribatua.  Nolabait, eskolatik igarotzearekin batera datorren zerbait da, bizitza heldurako prestaketa gisa edo. Egia da jazarpen honen inguruko kontzientziazio maila izugarri handitu dela, baina tarteka, berri beldurgarriren batek egiteko asko dagoela gogoratzen digu; Getxon azkenengoz.

More…

Auzoetan jai dugu (Alba Fatuarte)

Joan den larunbatean @Erreharria txiolari ezagunari hausnarketa interesgarri bat irakurri nion Twitterren Bilboko auzoetako jaien harira: Bilboko Udalak Jai Batzordeei apenas laguntzarik ematen ez dien bitartean, zenbat diru publiko bideratzen die ekitaldi pribatuei, esaterako BBKLive bati? Nik bere gogoetari zifrak besterik ez nizkion jarri, eta konturatu naiz bilbotar askorentzat harrigarria dela zelako desorekak dauden Bilboko Udalak finantzatzen dituen ekitaldi pribatu eta herrikoien artean. Horregatik, gaurkoan Uriola-k eskaintzen didan tartetxoa erabiliko dut gaiaren inguruan zertxobait gehiago sakondu eta auzoetako jai batzorde guztiei merezi duten esker onak emateko, txalotzekoa baita egiten duten lan izugarria; are gehiago, PNV eta PSEren udal gobernuaren utzikeria kontuan izanda.

More…

Zigor iraunkorra, sistemaren porrota (Maria del Rio)

Lau urte pasa dira espetxealdi iraunkor berrikusgarria indarrean sartu zenetik eta, oraindik ere, maiztasun handiz ditugu zigor honen gaineko berriak. Are gehiago, sarritan are gehiago erabiltzeko proposamenak entzuten dira. Hauteskunde orokorretan eztabaidagai bihurtu zen, eta aste honetan bertan gai honen inguruko zenbait erreferentzia izan dira.

More…

Justizia feministaren bila (Maria del Rio)

Zer da justizia feminista? eta are garrantzitsuagoa dena, nondik has gaitezke hori eraikitzen? Galdera hauek gero eta ohikoagoak dira mugimendu feministan. Horren adierazlea da ekaina hasieran eginiko “Justizia Feminista Eztabaidagai” jardunaldia, Foro Sozial Iraunkorreko Genero Lantaldeak eta Justizia Feminista Mintegiak antolatua. Arrakastatsua izan zen, parte hartzearen aldetik, baita edukietan ere; kontzeptua potoloa eta zenbaitetan arrotza dela sentitu arren, duen garrantzia aitortzen hasi zaio.

More…

X