2018ko Otsaila

«Colapso» liburuaren aurkezpena bere idazle eta irakasle Carlos Taiboren eskutik Bilbon

Hurrengo martxoaren 7an, Kultur Alternatibak ‘Colapso’ liburuaren aurkezpena eramango du Bilboko La Bolsa eraikinera. Bertan, bere idazle eta zientzia politikoetako irakasle Carlos Taibo izango da liburuaren nondik norako guztiak aztertzeko. Hitzaldia, sarrera askekoa, martxoaren 7an, asteazkena, izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Taiboren liburua dendetan salgai dago eta aurkezpenaren ostean ere eskuratu ahal izango da. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7660/presentaci%C3%B3n-en-bilbo-del-libro-%E2%80%98colapso%E2%80%99-del-escritor-y-profesor-carlos-taibo

Iñaki Martín: «Kalitatezko pentsio duin eta publikoak nahi ditugu»

Alternatibako kide eta Arabako Pentsionistak Lanean plataformako bozeramaile Iñaki Martin pasa den 18/2/21an, Euskal Herriko pentsionista guztiei manifestazioarekin bat egitera dei eginez kalitatezko pentsio duin eta publikoak aldarrikatzeko. Martin, pentsio-plan pribatuen kontra ageri da eta horregatik, Estatuko Aurrekontu Orokorrek bermatu behar dituztela plazaratu du. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7640/i%C3%B1aki-mart%C3%ADn-%C2%ABqueremos-pensiones-p%C3%BAblicas-dignas-y-de-calidad%C2%BB

Urrea?: «Beste behin ere, batzuk Espainiatik ihes egin behar dute haien buruak defendatu ahal izateko desberdin pentsatzeagatik»

Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkdie ohi Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko "En Jake" saioko eztabaida politikoan pasa den 18/2/20an. Urrea, CUPeko diputatu ohi Anna Gabriel Sabatek sufritzen duen jazarpen politikoarengatik erbesteratu izanaren inguruan aritu da, beste gaien artean. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7643/urrea%E2%80%8B-%C2%ABuna-vez-m%C3%A1s-hay-quien-tiene-que-huir-de-espa%C3%B1a-para-poder-defenderse-por-pens

Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 15. urteurrena

Alternatibak itxiera egun hura ekarri nahi du gogora ere eta salatu halako eraso bortitza eta izan zituen ondorio humanoak; baina era berean zoriondu BERRIA, prentsa euskalduna egunero gure kioskoetan jaso ahal izateko aukera ematen digun egunkaria.

http://alternatiba.net/idazlanak/7630/euskaldunon-egunkariaren-itxieraren-15-urteurrena

Fatuarte: «Udaltzainek ero gisa hartu zituzten balizko eraso matxistak salatu zituzten emakumeak»

Gure kide Alba Fatuartek Bilbon emandako gertaerak izan ditu hizpide, non balizko eraso matxistak salatzera joan ziren emakume batzuk ero gisa hartu zituzten udaltzainek. Bilboko udaleko segurtasun arduradunaren agerraldia eskatu zuten azalpenak eskatzeko, hona hemen bertan esandakoa.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7641/fatuarte-%C2%ABlos-agentes-han-tratado-como-locas-o-hist%C3%A9ricas-mujeres-que-han-denunciado-

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 18/2/21

Gure Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan pasa den 18/2/21ean enpresek ingurumenaren kontra egiten dituzten zabarkerien, adierazpen askatasuna gabeziaren edota emakume eta gizonezkoen arteko soldata arrakalaren inguruan. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7649/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Estarrona: «Urkullurengan ez dut irmotasunik sumatzen torturatzeagatik kondenatua eta indultatua izandako Corbíren inguruan»

Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarrona VTV Gasteizko eztabaida politikoan normaltasun politikoaren inguruan Andoainen bi preso ohiei egindako omenaldien harira: «Urkullurengan ez dut horrelako irmotasunik somatzen, ezta beste alderdi politikoengan ere,torturatzeagatik kondenatua eta ondoren Estatuarengatik indultatua izandako Corbiren inguruan».

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7642/estarrona-%C2%ABno-escucho-esa-contundencia-urkullu-ni-ciertas-formaciones-pol%C3%ADticas-cuand

Matute: «Birzentralizazio prozesu bortitza bizi dugu orain gure baliabideak nola banatu nahi ditugun erabakitzeko eskubidea ere ukatzen diguna»

Alternatibako bozeramaile eta EH Bilduren Diputatu Madrilgo Kongresuan Oskar Matuteri elkarrizketa Radio Popular-Herri Irratian Kataluniako murgiltza linguistikoarekin akabatzeko Espainiako Gobernuaren asmoaren inguruan: "Ez da egia Katalunian gazteleraz ez dakien katalanik dagoen, ez eta diskriminazio bat existitzen denik ere. Euskadin halakorik inoiz gertatu ez den modu berdinean. Déjà vu batean bezala gaude". 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7644/matute-%C2%ABvivimos-un-proceso-de-recentralizaci%C3%B3n-brutal-por-el-que-ni-siquiera-nos-perm

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzeak 18/2/23ko VTV Gasteiz-ren eztabaida politikoan

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzeak 18/2/23ko VTV Gasteiz-ren eztabaida politikoan, 'Ciudadanos Araba' arduradun munizipala Antonio Maldonadoni Martxoaren 8ko grebaren edota pentsioen inguruan erantzunez. Eztabaidaren baitan, soldata arrakalaz edo pentsioetaz ere aritu da beste gaien artean. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7661/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-cristina-bereciartua-en-vtv-gasteiz-el-230218

Batak ez dezala estali bestea

Memoria Partekatu baterantz agiria 2015eko azaroan plazaratu zenetik, Orereta- Errenteriako udalak pausu sendoak eman ditu bizikidetza eraikitzearen alde. Hain zuzen, zor zion aitortza egin dio ETAk hildako zinegotziei eta beren sendiei, eta duela gutxi 1977ko Amnistiaren Aldeko Bigarren asteko poliziaren jazarpen errepresioaren biktimei ere. “Lege eder bat jarri, bizi gaitezen garbi, hori desio nuke nik isuri gabe odolik”, zioen gure Xenpelarrek. Zoritxarrez odola isurtzeari amaiera emateak ez du ziurtatzen lege ederrik, batez ere Espainiako Erresuman.

Garaia da, bai, gure aldetik bederen, garai zaharreko joera sektarioei nola errepresio polizialaren kalteei aurre egiteko, nahiz eta nire uste apalean, zaila bada sektakeria uxatzea (oso lotua dago zatiketa politikoarekin)  are zailagoa iruditzen zait errepresioarekin bukatzea.

Izan ere, Espainiar Estatu kapitalistan bizitzea tokatu zaigunei itzalak argiari bezala jarraituko gaitu errepresioak. Hots. Hain baketsu eta demokratikoa den kataluniar prozesu independentistari Estatuak nola erantzun dion ikusi besterik ez dago, jakiteko nola erantzungo duen aldaketaren bati ekiten badiogu.

Gainera, gehiengoaren esplotazioan oinarrituriko sistema kapitalista honetan (“bestearenetik –izerdiaz ari da– asko bizi diren”  Maialen Lujanbioren esanetan) benetako bizikidetza lortzea ezinezkoa deritzot. Alde horretatik,  ikusten dut garai batean  Euskal Herriko Belfast izendatua izan zen Errenteria harekiko harrotasuna (askatasuna eta justizia sozialaren aldeko borrokan puntako herria zenak) apaldu edo lausotu egin dela, eta tristea litzateke gaur egun bizikidetzaren arloan puntakoak izan nahi izateak herri borrokalariaren sena estaltzea. Ez da nostalgia puntua, edo agian bai, kontua da ezin dugula forma goxo eta abegikorrekin gatazkaren beharra ordezkatu.

Atzo eta gaur, gatazka beharrezkoa da gizartea aldarazteko norabide askatzaile batean. Gure belaunaldiak borrokaren gorrian ikasi zuen gure buruak antolatzen pertsonalki zein sozialki; bide batez, besteekiko solidario izaten. Aski zen lantegi bat borrokan hastea besteetan asanbladak antolatzeko, nola lagundu aztertzeko.

Gaurko belaunaldiak bere erara egin beharko du bidea, baina seguru borrokatu beharko duela aurre egiteko.

Egungo Errenteriak (mundu osoan bezala), arazo asko izaten jarraitzen du: langabezia, prekarietatea, miseria, euskararen normalizazio eza, kultur arloko ahulezia, kutsadura, aldaketa klimatikoaren zantzuak, genero indarkeria, eta abar luze bat, azken finean zinezko bizikidetza galarazten dutenak. Eta ezkerreko udaletxearen ahaleginak garrantzitsuak badira ere, ez dira aski arazo horiek guztiak konpontzeko. Gizarte bizi eta aktibo bat behar dugu.

Bizikidetzaren aldeko ahaleginak ez dezala estali borrokaren beharra. Ondo esanak onartu eta gaizki esanak barkatu.

ZuZeu-n argitaratua

Fatuarte «Ahal dugun guztia egin behar dugu Bilboko Portuan, herri hau estatu kriminalen konplize izan ez dadin»

Udal gobernuak, PPren babesarekin, ez dio nahi izan mugarik jarri Bilboko Portutik armak bidaltzeari. EH Bildutik, Alba Fatuarte Altenratibako kideak hartu du parte eztabaidan.

2016ko urritik 2017ko uztailera bitartean munizioa, granadak, torpedoak, bonbak eta misilak zeramatzaten 300 ontzi baino gehiago atera dira Bilboko portutik Saudi Arabiara, nazioartean askotan leporatu zaion bezala, gerra krimenak egin dituena, Yemenen gizarte zibila erasotzeagatik; hara iristen dira Bilboko Portutik ateratzen ari diren bonbak eta gaur proposamen hau aurkeztu dugun taldeetatik argi adierazi nahi dugu, batetik gizarte bezala, ezin dugula horrelakorik onartu, eta bestetik instituzio bezala, ahal dugun guztia egin behar dugula, herri hau estatu kriminalen konplize izan ez dadin. Eta hau esatea badakit gogorra dela, baina hala da. Portuan gertatzen ari dena ilegala da eta hori eragoztea ez da soilik printzipio edo etika kontu bat. Arma batek Yemen-en familia bat hiltzen duen arte, kate bat martxan da, kate luze bezain eraginkorra, eta kate horretan Bilboko Portua beste katebegi bat da, katearen zati bakar bat, baina ezinbestekoa. Eta Udal honek katearen zati horretan zer esanik badu“, adierazi du Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak.

EH Bildu Bilbo

Martxoaren 4an Bolibarren egingo den egun internazionalista iragarri du Venezuela Aurrera plataformak

Jai eta elkartasun ekimen honek ezin du ahaztu Venezuelak pairatzen dituen eraso neokolonialistak etengabekoak direla. eraso hauek petroleoaren jeitsieragatik kolpatua izan den ekonomia baldintzatzea bilatzen dute era honetan uste bait dute venezuelako herriak bere Gobernuari bizkar emango diola.

Euskal Herritik zailtasun guztien gainetik, zutik mantentzen den herri chavistari babesa eman nahi diogu, aukera izan duten bakoitzean argi erakutsi bait digute oso sendoak direla haien oinarriak.Guzti honengatik, Hugo Chavezen bostgarren urteurrena ahaztu nahi ez dugulako eta Bilboko manifestazio jendetsuaren urte bat baino gutxiago igaro ondoren, data eta leku esanguratsu honetan elkartasun internazionalista berresteko ekitaldu hau antolatuko dugu.

Bertan Chavezen irudia eta Iraultza Bolibartarra aurrera eraman duen herriari omenaldi xumea egin nahi diogu Martxoaren 4an Bolibarren. Horretarako ekitaldi politikoa, herri bazkaria eta musika emanaldiak izango dira jai giroan. Horregatik Venezuelako herria gertu sentitzen duten guztiei luzatzen diegu gonbidapena.

Herri bazkarira apuntatzeko beharrezkoa da m4bazkaria@gmail.com helbide elektronikoan izen ematea.

Bilbotik abiatuko den autobusean joateko: m4autobusa@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Eta esan nahi dugu berdin duela inperialismoak erabiltzen dituen tresnak, dela Europako Kontseilua, OEA edo Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Saila, hauen aurrean elkartasun internazionalista garaile aterako dela ziur gaude.
Venezuela aurrera!
Gora iaultza bolibartarra!

“Venezuela aurrera” Plataforma: Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian), Cine de Base, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Emigrados sin Fronteras, Ernai, Euskadi-Cuba elkartea, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica Euskal Herrian (Colombia), Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista “Encuentros”, SODePAz, Sortu.

Vesga: «Gure belaunaldian, iraultza soziala oso garbi zegoen, baina etxekoa, ez hainbeste»

Urte luzeetako militantzia ibilbidea izan du Begoña Vesgak (Quintanilla de San Garcia, Espainia, 1951). Frankismo amaierako urteetan PCE(i)-ko kide egin zen, eta lehen hauteskunde demokratikoetan PCEko zinegotzi izan zen Ermuan (Bizkaia); gero, baita Ezker Batuaren izenean ere. Bertako mugimendu sozial eta herritarrak gertutik ezagutu ditu, eta zerbitzu publikorik apenas zegoen herrian horiek lortzeko borrokan aritu zen. Alternatiba alderdiaren sortzaileetako bat ere izan zen. Mahai feministako kide da, eta, EH Bilduren sorreran, Eibarko (Gipuzkoa) zinegotzi izan zen. BERRIA egunkarirako Lander Muñagorrik eginiko elkarrizketa.

Noiz hasi zinen militantzia politikoan?

Oso gaztetatik, 16 urte ingururekin-edo. Injustiziak salatzen goiz hasi nintzen mugimendu kristau edo Elizaren ingurukoetan. 17 urterekin eskola amaitu, eta beste guneetara inguratzen hasi nintzen; mendi taldera, adibidez. Hor bazegoen antolatutako jendea, eta berehala talde komunista batean sartu nintzen.

Etxean bazenuten halako tradiziorik?

Etxean ez zuten errepresio frankista ezagutu. Burgosko [Espainia] eskualde batekoak ziren gurasoak, eta alde nazionalean harrapatu zituen gerrak. Beldur handia zegoen, hori bai, eta ez nuen esaten zertan nenbilen ere.

Klandestinitatea etxean zein kalean…

Bai, baina etxean zalantzan jartzen nituen zenbait gauza; erlijioarekin lotutakoak, esaterako. Aita asko haserretzen zen, eta leihoak ixten zituen goikoak entzungo gintuztelakoan. Beldurra zuten. Injustizia asko bizi izan zituzten, baina ez ziren inon sartu. Eta guri ere berdin egiteko esaten ziguten. Nire etxean, gainera, komunista hitza deabruaren parekoa zen, eta ni PCE(i)ren zelula batean sartu nintzen. PCEko internazionalistak ziren, maoistak.

Kalean zein zen giroa?

Burgosko prozesuarekin bat egin zuen, eta, Eibarren, greba eta manifestazio ugari egon ziren. Manifestazio batean, polizia tiroka hasi, eta barrikada batean geundela, nire zelulako kide zen Roberto Perez Jauregiri eman zioten. Hiru egunera hil zen.

Nola oroitzen duzu une hura?

Oso gogorra. Robertok lan egiten zuen lekua nire bulegotik gertu zegoen, eta askotan geratzen ginen lanetik ateratzean propaganda trukatzeko. Normal egiten genuen, lagunak bagina bezala, eta tailerreko askok esaten zuten Robertoren bikotekidea nintzela. Hil zutenean, ezin nuen esan politikoki antolatuta geundela, eta alderdiak, gainera, ez zuen bere heriotza aldarrikatu.

Zergatik?

Istorio klandestinoak. Niri horrek mina egin zidan, ez baitakit zer gorde nahi zuten. Denbora gutxira, orri batzuk banatzen ari ginela, Poliziak harrapatu gintuen, eta atxilotu. Orduan izan zuten etxean nire militantziaren berri. Atxilotzea, ordea, ez zen oso gogorra izan; 19 urte nituen, eta ez neukan informazio askorik ere. Hilabete eta erdi egon ginen Martuteneko kartzelan, eta baldintzapean aske atera nintzen. Nire etxean beldur handia zuten beste kontu batean sartuko ote nintzen, eta amak goitik behera miatzen ninduen.

Hortik PCEra egin zenuen salto. Zergatik?

PCE(i)koekin arazoak izan nituen nire familiak berme bat pagatu zuelako, haien politika bermerik ez pagatzea baitzen. Horrez gain, PCEko kide batekin ateratzen hasi nintzen, eta ikusi nuen beste egitura bat zutela. Ezkondu egin ginen, eta Ermura joan ginen bizitzera.

Ermuan herri mailako mugimenduetan parte hartzen hasi zinen. Nolakoa zen orduko Ermua?

Zoragarria zen, borborka zegoen herri bat. Bizilagun mugimendu oso indartsua zeukan, lotarako herri bat izan arren. Azpiegituren falta zegoen, eta horiek lortzeko borrokan hasi ginen. Gauza txikien konkistak lortu genituen: anbulatorioa, eskolak, haur eskolak… Modu txarrean egindako herri bat zen, 3.000 biztanletik 20.000ra igaro baitzen denbora gutxian. Beraz, errepideak itxiz eta mobilizatuz lortu genituen gauza horiek.

Lehen hauteskunde demokratikoak iritsi zirenean, zinegotzi izan zinen PCErekin.

Urte haiek lotura gehien egin nituen garaia izan ziren. Ermuko egitura oso berezia da, herri karlista bat delako. Jendea eskuindarra zen, baina oposizio taldea handia zen. Lehen hauteskundeetan ezkerrak irabazi zuen, PSOE kontuan hartuta. Julian San Cristobal izan zen alkate, GAL muntatu zutenetako bat. Ez zen herrikoa, eta ez zuen Ermua ezagutzen, baina argia izan zen, herri mugimenduetan zebilen jendea ikusi zuelako eta ardurak partekatu genituelako. Kontzentrazio gobernu bat izan zen.

Dena egongo zen egiteko…

Bai. Talde tekniko bat zegoen auzoko taldeak aholkatzen zituena, eta San Cristobalek lan egiten utzi zigun. Demokraziaren lehen udalak buelta eman zion herriari, eta herri izaera bat garatzen hasi zen. Baina 1982an, Gobernu Zibilera pasatu zen, eta hurrengo hauteskundeetan gehiengo absolutuz irabazi zuen PSEk. [Francisco Jose] Berjon iritsi zen alkatetzara, eta hark bertan behera utzi zuen martxan zegoen guztia. Ordutik ezin izan zaio egoerari buelta eman.

1991ko hauteskundeetan berriz aurkeztu zinen, eta berdintasun zinegotzi bat jartzeko proposatu zenuen.

Bai, emakumeen hautagaitza bat aurkeztu zen; Ermua aitzindaria izan zen horretan. Ni Ezker Batuarekin joan nintzen, baina ez ziren etsaiak. [Carlos] Totorika etorri zen orduan, eta hor hasi zen udaleko nire bigarren etapa. Totorikari berdintasun zinegotzia sortzea proposatu nion, eta berdintasun plan bat egin zezan, eta onartu zidan, gobernuan egon gabe. Berdintasun teknikari bat ere jarri zen; aitzindariak izan ginen.

Miguel Angel Blancoren hilketa nola bizi izan zenuen?

Ez zitzaidan Ermuan bizitzea tokatu, ordurako banandua eta Eibarrera itzulia nintzen. Pentsatzen nuen gobernuak negoziatuko zuela… Baina herritarren altxamenduak ez ninduen harritu, mugimendu sozialen oinarria bazegoelako. Gero erabilera negargarria egin zitzaion egoerari, etsaiak bilatu baitzituzten leku guztietan.

Zure jarduera politikoa udal mailara mugatu da, baina Alternatibaren sorreran ere parte hartu zenuen…

Bai, herri mailako politika oso gertukoa iruditzen zait, eta zorte handiz beste esperientzia ere eduki nuen. PCEtik ondorengo zatiketa guztietan egon naiz: Euskadiko Ezkerrakoa, Ezker Batukoa, Madrazoren garaia… Madrazori oposizioa egin genion bere jarrera diruzaleagatik, eta Alternatiba sortzen aritu ginen. Alderdiaren lehen egoitza etxe hau [bere bizilekua] izan zen, eta oraindik karta batzuk iristen dira… Gutxira, EH Bildu sortu zen, eta zerrenda garbien kontuarekin Eibarren eman nuen izena.

Nola gogoratzen duzu garai hura?

Beste etapa zoragarri bat izan zen. Alderdi ezberdinen elkargune bat izan zen, eta soka horien bat egite hori oso interesgarria izan zen. Eibarko Udalean administrazioan lan egin izan dut, eta, udal hauteskundeetako zerrendak egiteko orduan, garbi utzi nuen izena emango nuela, baina ez ateratzeko moduan, lanari muzin egin beharko niolako. Zerrendan seigarren izan nintzen, pentsatuz ez genuela aterako…

Eta emaitzen unea nolakoa izan zen?

Gogoan dut nola ikuskatzaile gisa egon nintzen Amaña auzoan, eta, nire aktarekin itzultzen ari nintzela, ahizpak deitu zidan esanez Donostian Odon Elorza erori zela, eta Eibarren zinegotzi aterako nintzela. Lokalera iritsi, eta mundu guztia euforiko zegoen, eta ni beldurtuta, pentsatuz zer egin behar nuen. Baimena hartu nuen, eta zinegotzi izan nintzen Eibarren. Baina halakoa izan zen booma, diputazioa ere hartu genuela, eta batzarkide gisa ere joan nintzen. Beraz, kasik lehen lerroan egotea tokatu zitzaidan berriz, eta oso esperientzia polita izan zen.

Garai historikoa izan zen…

Nik zortea eduki dut. Ermuan nahiz Eibarren oposizioan egonda ere, talde oso interesgarria izan zen. Belaunaldi berri batekin bat egin dut, eta ederra izan da. Feminismoaren alorrean, neska gazte zoragarri batzuekin ere bat egin dut, eta Alternatibako feminismo mahaian ere banago. Alde horretatik, pribilegiatua sentitzen naiz, belaunaldi berriak ezagutu ahal izan ditudalako.

Ez daude emakume asko jarduera politikoan hainbeste urtez jarraitu dutenak. Zu hor egon zara.

Beste gauza batzuk lehenetsi ditut, eta politikoki aktiboen egon naizenean, garai onak izatea tokatu zait. Hala ere, etapa zailena zaintzarena izan da. Oso gazte izan nintzen ama, eta orduan oso ausarta zara. Lortu dut lan egin, militatu, haurrak izan eta ama ere izatea. Beti pentsatu dut nire haurrek ez dutela izan ama bat ikastola kanpoan ogitartekoarekin zain, baina esan izan didate horrek independentzia eman diela.

Hori gogorra izan da zuretzat?

Bai, alaba haurtzaindegian utzi nuela amestu nuen denbora luzez. Hainbeste kezka neuzkan bateko bilera zela eta besteko kontuekin. Eta bikotekidearen kolaborazioa ere ez zen nahi bestekoa… Gure belaunaldian, iraultza soziala oso garbi zegoen, baina etxekoa, ez hainbeste. Nik ere bilera asko izan nituen, baina haurrak norekin geratuko ziren lotuta uzten nuen beti. Alde horretatik, garai zailena hori izan zen bateratzeko; baina gaztea nintzenez eta indarra nuenez, igaro nuen.

Gaur egun indar handien duten mugimendu sozialetako bat feminismoa da. Nola ari zara bizitzen garai hau?

Zoragarria da. Irantzu Varelaren fana naiz, eta harekin topatzea zoragarria da. Ekintza batzuk egiten hasi ginen, Irantzuk egun egiten dituen bideoen antzera. Esku hartze batzuk egin genituen Bilboko elizaren parean, eta parte hartu nuen han. Gaztetu egin nau. Mezu feministak zabaltzeko modu berri bat da; oso interesgarria. Nik ez diet asko eskaini, nire esperientzia ez baita asko. Alderantziz, haien bidez ikasi dudana askoz gehiago izan da nik eskaini ahal izan diedana baino.

¿Cuándo fue tu primera vez? #Aktibatu Noiz izan zen zure lehen aldia?

Axolagabetasunaren aurrean #aktibatu

Bidegabekeriaren aurrean neutral agertzea zapaltzailearen alde egitearen parekoa zela esan omen zuen Desmond Tutu apartheidaren aurkako ekintzaile hegoafrikarrak. Gehitu genezake, apaizaren egia borobila baretze alde, distantziakidetasunak, gutxienez, zapalkuntzaren biktimari bizkarra ematea dakarrela. Eta ideia elizgizon batek bota zuen arren, erantzuna ezin da flagelazioa izan, ezta ondorioa ezkortasuna.

Zalantzarik gabe, pairatzen dugun sistemaren lorpen handienetako bat izan da gizarte apatikoa eraikitzea: beste alde batera begiratzea, ahaleginik ez duela merezi pentsatzea, desorekak onartzea gehiegi kaltetzen ez gaituen bitartean… Krisialditzat saldu ziguten iruzurraren eztandak kontzientzia ugari piztu eta axolagabetasuna gutxitu zituen, baina kapitalismoak bere burua berrasmatu eta berreraikitzeko gaitasun ikaragarria agertu du. Hala, ez dirudi finantza botereak politikoaren gainean duen nagusitasuna apaldu denik, kontrakoa baizik.

Desberdintasun sozialak goraka doaz, aberastasun handiek duela hamarkada bateko irabaziak berreskuratu edo, askotan, gainditu ere egin dituzte. Aldiz, langabezia tasa larriak bizi ditugu. Ereduaren porrota agerikoa da, izan ere, lanean daudenak ere pobreziaren mugaren azpitik bizi dira baldintza eta soldata prekarioak direla medio.

Patriarkatuak ere bere horretan dirau, eremu guztietan gainera. Zaintza ikustarazi eta duin bihurtzearen aldeko borrokak mila oztopo ditu oraindik eta, garaipen apurrek, Bizkaiko erresidentzietako langileena kasu, gatazka luze eta mingarrien ondorio dira. Bitartean, jazarpen sexuala, indarkeria matxistaren biktima izandako emakumeen defentsa-gabezia eta eraildako emakumeen zerrenda amaigabeak egunerokotasunaren parte dira, eta inongo gobernurik ez du horiekin bukatzeko larrialdizko plan edo neurririk ezartzen.

Bidegabekeriaren normalizazioa, eskubide eta askatasunetan emandako atzeraldiak, edota askotariko urraketak pairatzen dituztenen arteko elkartasun falta, aztertu eta gainditzeko moduko kontuak dira. Ezin ditugu 155. artikuluaren moduko erasorik onartu, ezta Mediterraneo itsasoa inoizko hobi komunik handiena bilakatzea; ezin onartu 140 karaktereengatik (280 dagoeneko) inor kartzelan sartzea ezta harrapakari taldeeek herritarren erdiaren askatasuna mugatu ahal izatea.

Zorionez, badira oraindik erresistentzia harresiak eraikitzen jarraitzeko prest daudenak; mundu hobeak eta gizon-emakume askeek ibiliko dituzten zumardiekin amets egiten dutenak. Duintasun ereduak ere baditugu, iragan urriaren 1ean Kataluniako herriak emandakoa kasu, itxaropena piztu zuena. Eta guzti horregatik, gogoratu nahi dugu orain dela urte batzuk egin genuen kanpainaren lema, bi superpotentzia direla gogorarazita: sistema da bat eta, bestea, zu zeu zara. Axolagabetasunaren aurrean, beraz, aktibatu.

 

Frente a la indiferencia #aktibatu

Decía Desmond Tutu, pacifista sudafricano que plantó cara al apartheid, que permanecer neutral ante situaciones de injusticia significa en realidad elegir un bando, el del opresor. Añadiremos, para suavizar lo certero de la cita atribuída al clérigo, que la equidistancia nos hace, cuando menos, dar la espalda a las víctimas de la opresión. Y aunque la idea provenga de un hombre de la iglesia, la respuesta no puede ser flagelarse, y la conclusión no debe ser el desánimo.

Sin duda, uno de los mayores logros del sistema que nos ha tocado combatir es la apatía social: mirar hacia otro lado, pensar que no merece la pena, aceptar la desigualdad como mal menor siempre que no nos salpique. El germen de aquella estafa que bautizaron como crisis despertó muchas conciencias y menguó la indiferencia, pero el capitalismo no deja de reinventarse y reconstruirse. Así, no parece que la supremacía del poder financiero sobre el político haya menguado en los últimos años.

Las desigualdades sociales siguen en aumento, los beneficios de las grandes fortunas ya vuelven a igualar, cuando no mejorar, las cifras de hace una década, mientras las tasas desempleo son alarmantes. El modelo hace aguas por doquier, porque incluso las personas que trabajan, en condiciones de creciente precariedad, ven cómo sus ingresos quedan por debajo del umbral de la pobreza.

También persiste el patriarcado en todas sus dimensiones. La lucha por la visibilización y la dignificación de los cuidados sigue contando con mil y un obstáculos, y las pocas victorias como la de las residencias de Bizkaia, han sido fruto de larguísimos y duros conflictos. Entre tanto, en estos meses han salido a la luz situaciones de acoso, de indefensión judicial que penaliza doblemente a las víctimas de violencia machista y un incesante reguero de asesinadas que, sin embargo, no parecen merecer planes de choque ni políticas de emergencia.

La normalización de la injusticia, los retrocesos en las libertades y derechos o la falta de solidaridad entre quienes sufren vulneraciones de derechos, son cuestiones a abordar y superar. No podemos asumir atropellos antidemocráticos como el 155, ni permitir que el Mediterráneo sea la mayor fosa común habida y por haber; no podemos aceptar que 140 caracteres (280 ya) lleven a nadie a la cárcel ni que manadas de depredadores puedan coartar la libertad de la mitad de la población.

Suerte que pese a las dificultades, hay quienes siguen levantando muros de resistencia; quienes sueñan mundos mejores y grandes alamedas a recorrer por mujeres y hombres libres. Hay ejemplos de dignidad, como el del pueblo catalán el pasado 1 de octubre, que son semilla de esperanza. Por todo ello, queremos recordar aquella campaña de hace unos cuantos años en las que recordábamos que existen dos superpotencias, que una es el sistema y la otra eres tú. Frente a la indiferencia, da un paso: aktibatu.

Alternatibak krudelkerian eta mendekuan oinarritutako espetxe politikoarekin bukatzeko kaleak betetzera deitu du

Euskal herritarrek aukera izango dute bihar, berriz ere, bakearen alde eta ondorio lazgarriak utzi dituen gatazka politikoa gainditzearen aldeko ekarpena egiteko. Tamalez, borroka armatua utzi zenetik urteak pasa diren arren, gatazkak biktima berriak sortzen ditu gaur egun ere. Izan ere, biktimak dira salbuespeneko politikak, krudel eta mendeku zaleak, pairatzen dituzten presoak. Honen ondorio larriak espetxe politika arrunta ezartzearekin batera amaituko lirateke.

Biktimak dira, halaber, presoen senide eta adiskideak tartean azkenaldian motxiladun ume gisa ezagunak ditugun adingabeak. Guztiak dira sakabanaketaren biktimak. Milaka eta milaka kilometro egin behar dituzte bere familiakoekin edo lagunekin minutu gutxi batzuk egon ahal izateko. Askotan istripuak dira honen ondorioa, eta zenbaitetan heriotza topatzen dute bidaiariek, azken hamarkadetan 16 lagun zendu dira errepideetan.

Ez dago aitzakiarik, milaka eta milaka lagunekin batera, Casilla plazatik Bilboko udaletxeraino doan bidearekin bat ez egiteko mendekuaren amaiera galdegiteko, esan dugunez, biktima berriak sortzen dituelako eta, beraz, bakea nagusi izango duen etorkizuna gero eta zailagoa bilakatuko du. Ez dago aitzakiarik oinarrizko giza eskubideak ez babesteko; eta aitzakiarik dagoela dioenak alderdikerietan ari da. Izan ere, logika zakar eta mendeku zalearen emaitza da Espainiako estatuan eskubideak zapaltzeak botoak ematen dituela.

X