EHBilduren 13. aldizkaria: Egoera sozioekonomikoari aurre egiteko akordioak
Pasa den urriaren 7an eta 8 an, Alternatibak Gorripidearen babesarekin antolatutako hitzaldi sortari hasiera eman genion Bilbon eta Oreretan. Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren testuingurua eta bere ondorio larriak sakonki aztertuko dituzten partehartzeak. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun” lemapean, lehen buelta honetan ikerlari sozial eta Ecologistas en Accion-eko kide Tom Kucharz eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon Mariño izango ziren gurekin. Haiekin batera, Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matuteren partehartzea ere entzuteko aukera izan zen.
BILBOKO HITZALDIAK:
ORERETAKO HITZALDIAK:
Joan den irailaren 24an, La Habana hirian, ICAP Kubako Herrien Laguntasunerako Institutuaren egoitzan topaketa internazionalista eman zen erakunde honetako Europarako zuzendari Gladys Ayllonen, espainiar zein portugaldar estatuekiko harremanetarako arduradun Katia Suarezen eta Alternatibako militante eta Mahai Internazionalistako kide Carmelo Hernandezen artean.
Topaketan, Alternatibako ordezkariak, erakundearen izenean, ICAPekoi “Nuestro mayo rojo” liburua oparitu zien, Patxi Abasolo, David Mendaza eta Joxerra Bustillo egileena eta Txapalarta argitaletxeak kaleratutakoa. Liburuak euskal langileriaren mugimenduaren historia (1789-1990) jasotzen du eta Eugenio Etxebeste “Antton”-en hitzaurrea eta Giovanni Giacopuzziren sarrera dauzka.
ICAPeko arduradunen aldetik, harrera beroa eskaini zioten Hernandezi, Kubako herriaren oinarri solidario eta internazionalisten berri emanda. Era berean, Alternatibako kide baten bisita eskertu zuten, alderdiaren inguruan interesa agertuta, euskal politikagintzan jokatzen duen rolarengatik, gure kideak azaldu ziena, Euskal Herriko ezker subiranista eta antikapitalistaren baitan dugun kokapenaren gainean.
Gure konpromiso solidario internazionalista aipatuta, Kubako herriaren eta bere iraultzaren eredua goratu zuen, erresistentziaren erreferente gisa herritarren burujabetza eta beren askapen soziala beste herri batzuentzako inspirazio iturri izan dela beren bide propioak jorratzeko. Alternatibatik, abagunea erabili zen ICAPekin batera elkartasun internazionalistaren eremuan etorkizunean jorratu daitezkeen elkarlanetarako. Hala, gure ordezkariak esan zien Institutuaren gertukoak diren Euskadi-Cubaren moduko elkarteekin edota hari lotutako Cubainformacion komunikabidea, Jose Manzanedak zuzendutakoa.
Azkenik, bi aldeen arteko elkarlanerako aukerak aztertu eta etorkizunean harremanetan sakontzeko asmoa agertu zuten, elkartasun internazionalista dela medio, bien arteko balizko kolaborazioetarako prestutasuna agertuta.
Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburua eta Ekonomia diputatu Helena Franco eta Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek harrera instituzionala egin diete Kolonbia, Guatemala eta Bolibiako herri indigenetako 10 ordezkarirekin. Eredu soziopolitikoaren alternatiben eraikuntzarako dinamiken inguruan hitz egin eta Gipuzkoako errealitate politiko eta instituzionala ezagutzeaz gain, beren egoeraren berri eman dute bileran. Indigenak, Mugarik Gabe GKEren eskutik, hainbat eragile, irakaskuntza erakunde, enpresa eta instituziorekin bilduko dira eta horietako bat da Gipuzkoako Foru Aldundia, hain justu.
Topaketa honetan, hezkuntza, hizkuntza eta ekonomia gaietan lanean ari diren Kolonbia, Guatemala eta Bolibiako pertsona hauek eredu soziopolitikoaren alternatiben eraikuntzarako dinamiketan herri indigenetako norbanako eta kolektiboen eskubideak errespetatu eta bultzatzeko egiten ari diren lanaren berri eman dute. Estatu Plurinazionalen Eraikuntza eta Hego Amerikako egituraketa eta ekonomia, gizarte eta hezkuntza eredu berriak izan dituzte hizpide. Era berean, Euskal Herrian, eta konkretuki Gipuzkoan bide horretan egiten ari den lanaren berri jaso dute Diputazioko ordezkarien ahotik.
Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, aste honetan enpresa kooperatiboak, unibertsitateak, heziguneak, erakundeak, sindikatuak, hezkuntza eremu duten gizarte mugimenduak, euskararen berreskurapena, berdintasuna, ekonomia eta bestelako eredu ekonomiko, sozial eta produktiboarekin bilduko dira bertatik bertara ezagutu asmoz.
Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak galdera egin dio Urkullu lehendakariari, “Jaurlaritzak pobreziaren feminizazioaren aurka lan egitea lehentasun moduan duen jakiteko”. EH Bilduren ordezkariak adierazi du “pobreziak eta bizitzaren prekarizazioak emakume aurpegia duela”.
Lehendakariak, ordea, ez du pobreziaren feminizazioaren inguruko hausnarketarik egin. “Diru Sarrera Bermatzeko Errentaz hitz egin du soilik eta hitzartze autokonplazientea egitera mugatu da. Guk aldiz, Jaurlaritzak egiten duen murrizketa politikak emakumeengan dituen ondorioez hitz egin nahi genuen. Jakin nahi genuen ia murrizketa horiek geratzeko asmoa duen Jaurlaritzak”, azaldu du Urreak.
Legebiltzarkideak azaldu duenez, honako datu hauetan zerikusia dute Jaurlaritzaren politikek:
– Emakume eta gizonen soldaten arteko arrakala 8.000 eurokoa da.
– Lanaldi partzialen %83 emakumeek egindakoa da.
– Pobrezian erortzeko arriskuan dauden pertsonen %82 emakumea da.
– Pobrezian dauden pertsonen artean, %74 dira emakumeak.
– Ordaindu gabe egiten den zaintza lanaren %72 emakumeek egiten dugu.
– Kontratu gabe lan egiten dutenetatik %90 emakumeak dira.
– Kooperaziora bideratzen den dirua murriztu da.
– Sektore feminizatuetan egin dira erakunde publikoetatik murrizketa erasokorrenak.
– Indarkeria matxista salatzeko salaketak murriztu dira.
– Etxeko lanak egiten dituztenen artean (gehienak emakumeak) %82 –k minimo interprofesionalaren azpitik kobratzen du.
– Kontziliaziorako laguntza jaso gabe geratu dira 12.000 familia.
– 50.000 familia diru sarrerarik gabe bizi da, horien artean, gehienak emakumeak.
– Emakundek Ertzaintzaren uniformeen aurrekontuaren adinako aurrekontua du, ez gutxiago ez gehiago.
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka