Alternatibak bakea eraikitzen Lokarrik eginiko lana eskertu eta gatazkaren konponbidean euskal gizartea inplikatzea lortu duela nabarmendu du

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek gaur goizean Lokarrik iragarritakoa izan du hizpide, alegia, datorren urteko martxotik aurrera beren jarduerari utziko diola. Ordura arte, bakearen eta herri honetako normalizazio politikoaren alde lanean jarraituko dute, “duela 8 urte jaio zenetik gaur arte sutsuki egin duten bezalaxe, ehunka lagunen artean, beren buruaz dioten bezala, akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko sarea osatuta”.

Alderdi ezkertiarretik eskertu eta nabarmendu egin dituzte “bakerako ezinbestekoak” izan diren Aieteko Konferentzia edota Bakerako Foro Sozialaren deialdi desberdinak, zeinetan gizartea bakea lortzeko helburuan inplikatzea lortu duten, “mugarriak izan dira Euskal Herriko normalizazio politikoaren, gatazkaren konponbidearen eta gizartearen berradiskidetzearen bidean, bakea nagusi izango duen etorkizun baterako oinarriak jartzen lagundu dutela, Paul Rios eta Lokarri osatzen duten gainerakoekin zorra izango duen etorkizuna, hain zuzen ere”.

Azkenik, Matutek azpimarratu egin du “oztopoen gainetik eta beren lanaren inguruan gezurretan aritu diren arren, Lokarrik lan txalogarria” egin duela eta, horregatik, “hutsune handia utziko du euskal gizartean”. Hala ere, gaineratu du bozeramaileak, “beren bidea amaitutzat emango dutela esatearekin berez albiste pozgarria zabaldu dute, izan ere, gaurko agerraldian azaldu dutenez, atzera egiterik ez duen bake prozesu baterako baldintzak lortu direla berresten du”.

Espainiako Erresumak enpresari kolpista eta hiltzaileak saritzen ditu

Alternatibaren Mahai Internazionalista

Madrilen, hile hasieran, Latinoamerikako Enpresari Kontseilua CEALen topaketa ospatu zen. Pentsa daiteke desberdintasun sozial eta ekonomiko handiak dituen kontinentean, bertako enpresaburuek bidegabekeria horietan erantzukizunen bat izango dutela. Adibide bikaina da Miguel Facusse, Honduraseko lurraren %0,14ren jabe da eta 2.000 lempiraren aberastasuna dauka, nekazari batek, batez bestez, urtean 5.000 lempira irabazten dituen.

Gainera, ezin dugu ahaztu halako aberastasuna duen pertsona batek politikari ustelen laguntza izan behar duela, enpresa pribatuen galerak herritarren lepotik ordaintzea baimentzen diotelako, edota aipatutako politikari ustel horiek estaldura eta zilegitasuna ematen dietelako enpresari horiei. Horixe da egunotan Madrilen gertatu dena, Mariano Rajoy eta Felipe Gonzalez CEAL topaketan Facusse bezalako alprojen aurrean hitz egin dutenean. Hondurasen Celaya presidenteak klase herritarren aldeko erreforma txikiak egin nahi izan zituenean, enpresari honek milaka hildako eragin zituen estatu kolpe kriminala sustatu zuen.

Guzti horregatik, Alternatibatik salatu nahi dugu Felipe Gonzalez eta Mariano Rajoy kriminalekin duten elkar aditzea, eta gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu Honduraseko herritarren borrokari, estatu kolpe baten bidez boterea zitalki kendu zietelako.

Gipuzkoak 165.000 euro bideratuko ditu Emakumeen Mundu Martxa laguntzera, emakumeen pobreziaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 165.000 euro emango ditu Emakumeen Munduko Martxarekiko lankidetza proiekturako. Emakumeen Mundu Martxa nazioarteko mugimendu feminista bat da, mundu osoan emakumeen pobreziaren eta haien kontrako indarkeriaren arrazoiak desagerrarazteko lanean dabilena, eta aste honetan Donostian egingo du bere biltzar europarra. Foru erakundeak tokiko mailan nahiz nazioartean eman nahi du babesa eta, horregatik, bi hitzarmen sinatuko dira: bata, MMM Forum Mulherreko nazioarteko idazkaritzarekin sinatuko da –Mozambikeko gobernuz kanpoko erakundea-; bestea, berriz, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxarekin –mugimenduaren tokiko plataforma, Euskal Herriko hainbat elkarte feminista biltzen dituena-.

Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodriguezek, gaur aurkeztu ditu bi hitzarmenak Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako ordezkari Idoia Trenorrekin. MMMko nazioarteko idazkaritzako ordezkari den Graça Samok Mozambiketik bidalitako bideo baten bidez hitz batzuk esan ditu Aldundiaren laguntza eskertzeko. Akordio horien arabera, bi erakundeek hainbat jarduera egingo dituzte, emakumeen eskubideen alde eta indarkeria matxistaren kontra, bai gure inguruan eta baita nazioartean ere. Beren ekimenen artean, nabarmena da aste honetan bertan Donostian egingo denaren garrantzia. Izan ere, urriaren 10etik 12ra, Gipuzkoako hiriburuak Emakumeen Mundu Martxaren Europako Topaketa hartuko du. Herrialde askotako ordezkariak bilduko dira. Topaketa honetan, besteak beste, 2015ean kontinente osoa zeharkatuko duen karabana feministaren azken xehetasunak zehaztuko dira.

Diputatuak salatu du “gaur egun, pobrezia egoeran dauden 10 pertsonatik 7 emakumeak dira, eta horietatik % 60k indarkeria fisikoa naiz sexuala sufritzen dute. Mundu osoan dauden gizarte eskubideen urraketak jasaten dituzten emakumeak. Ezin dute parte hartu beren bizitzetan eragina duten erabakiak hartzerakoan.” Testuinguru honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu nahi du “desberdintasun horiek desagertu daitezen antolatu egiten diren eta elkarrekin borroka egiten duten emakumeen ahalduntzea”. Horregatik, Foru Aldundiak, nazioarteko gizarte mugimenduekiko lankidetzaren bidez, garapenerako kooperazio politika eraldatzaile bat sustatzearen aldeko apustua egin du, pobrezia desagerrarazteko helburuarekin, egiturazko kausetan eraginez -kausa politikoak, ekonomikoak, soziala, ingurumenekoak eta generokoak-.

“Kooperazio eraldatzaile bat sustatzeko eta aliatu estrategikoekin lankidetzan aritzeko ezinbestekoak da tokiko nahiz nazioarteko mugimendu sozial emantzipatzaileekin akordioetara iristea, hala nola Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxarekin (EHEMM) eta Emakumeen Nazioarteko Mundu Martxarekin (Fórum Mulher). Izan ere, horien helburu nagusia da borroka feminista, antikapitalista eta internazionalista. Bai Euskal Herrian eta baita munduko beste lekuetan ere, sare honetan integratuta dauden oinarrizko talde eta erakundeak lanean ari dira, pobrezia eta emakumeen kontrako indarkeria eragiten duten kausak desagerrarazteko. Haien balioak eta ekintzak aldaketa sozial, ekonomiko eta politikorantz bideratzen dira, eta Gipuzkoak Foru Aldundiak bat egiten du aldaketa horrekin.”

GFA Politika Soziala

Alternatibak hitzaldi sorta antolatu du, TTIP, AEBen eta Europaren arteko merkataritza librerako itunaren ondorio larrien inguruan

Datorren astean, urriaren 7an, Kultur Alternatibak Gorripidearen babesarekin antolatutako hitzaldi sortari hasiera emango diogu, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan, Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren testuingurua eta bere ondorio larriak sakonki aztertuko dituena. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun” lemapean, hitzaldietan nazioarte gaietako adituen parte-hartzea izango dugu: ikerlari sozial eta Ecologistas en Accion-eko kide Tom Kucharz, ELA sindikatuko nazioarteko arduradun Laura Gonzalez de Txabarri, EHUko irakasle eta zuzenbidean doktore Juan Hernandez eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon Mariño, Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matuteren parte hartzearekin batera.

Bozeramailearen esanetan, “une honetan, AEBetako eta EBeko gobernuek sustatutako transnazionalen eta Europako arteko norgehiagoka baten lekuko gara. TTIP deritzon merkataritza eta inbertsiorako itun transatlantikoaren mehatxua dago mahai gainean, Europako herritarroi pobrezia, pribatizazioa, natur baliabideen galera, osasunerako arriskua eta demokraziaren okertzea ekarriko diguna”. Laburbilduz, “pertsonen eskubide eta duintasunaren kontrako eraso bortitza dela” gaineratu du.

Zentzu horretan, Alternatibatik “itun horren inguruan ikuspegi kritikoa sustatu eta haren kontra erresistentzia eraikitzeko apustua” egin nahi dugu. Guzti horregatik, beste eragile sozial, sindikal eta politiko batzuekin batera partekatuko ditugun borroka esparruetatik haratago, urriaren 11n Europako TTIParen kontrako Eguna ospatzen adibidez, alderdi ezkertiarrari lotuta dagoen elkarte kulturalak konferentzia hauek antolatu nahi izan ditu aipatutako norabide horretan aurrera egiteko. Jardunaldiak urriaren 7an, 8an, 27an eta 28an izango dira, Bilbon, Oreretan, Iruñean eta Gasteizen hurrenez hurren.

Aurretik esan bezala, hitzaldiak antolatzeko ATTAC, Ecologistas en Accion, EHUko hainbat irakasle eta eragile sozialekin kontaktuan jarri gara, ingurumenaren ikuspuntuaz gain, ikuspegi eta perspektiba desberdinetatik, soziala zein ekonomikoa, TTIParen onespenak ekarriko dituen ondorioetan sakondu ahal izateko.

Urriak 7, Bilbao, Hika Ateneo,19:00
– Tom Kucharz (Ecologistas en Acción)
– Oskar Matute (Alternatiba)

Urriak 8, Orereta, Mikelazulo, 19:00
– Tom Kucharz (Ecologistas en Acción)
– José Ramón Mariño (ATTAC)
 

Urriak 27, Iruñea, Katakrak, 19:00
– Laura Glez. de Txabarri (ELA)
– Tom Kucharz (Ecologistas en Acción)

Urriak 28, Gasteiz, Aldabe, 19:00
– Laura Glez. de Txabarri (ELA)
– Juan Hernández (EHU-UPV)
– José Ramón Mariño (ATTAC)

 

http://alternatiba.net/old-files/Cartel TTIP RGB.jpg

2014ko Urria

Alternatibak hitzaldiak antolatu ditu, TTIP, AEBen eta Europaren arteko merkataritza librerako itunaren ondorioen inguruan

Alternatibak Gorripidearen babesarekin antolatutako hitzaldi sortari hasiera emango diogu gaur, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan, Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren testuingurua eta bere ondorio larriak sakonki aztertuko dituena. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun” lemapean, hitzaldietan nazioarte gaietako adituen parte-hartzea izango dugu: ikerlari sozial eta Ecologistas en Accion-eko kide Tom Kucharz, ELA sindikatuko nazioarteko arduradun Laura Gonzalez de Txabarri, EHUko irakasle eta zuzenbidean doktore Juan Hernandez eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon Mariño, Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matuteren parte hartzearekin batera.

http://alternatiba.net/idazlanak/4011/alternatibak-hitzaldi-sorta-antolatu-du-ttip-aeben-eta-europaren-arteko-merkataritza-

Urrea: Israelek harresia eraikitzen jarraitu du nazioartekoaren isiltasunaren aurrean

Israelgo gobernuak ez du bakerik nahi, ez du elkarulertzerik nahi; gatazka behar du gatazkatik bizi delako, gatazka asimetrikoa eta desorekatua, zeinetatik indarrak eta boterea ateretzen dituen. Guzti hori gertatzen da, hain zuzen ere, nazioartekoaren laguntzarengatik, eta bertan dago konponbide bakarra.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3989/diana-urrea-israel-ha-seguido-construyendo-el-muro-ante-el-silencio-de-la-comunidad-i

Oskar Matute El Dilema ETB2ko saioaren eztabaidan

Alternatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren parte hartzea ETB2ko El Dilema eztabaida saioan, besteak beste, erabakitzeko eskubidearen inguruan aritu zen, Gasteizko ganberako gainerako taldeetako bozeramaileekin batera.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4016/oskar-matute-en-la-tertulia-de-el-dilema-de-etb2

Alternatibak elkartasuna adierazi dio faxisten erasoa pairatu duen Puyalon de Cuchas-ko antolakuntza idazkariari

Alternatibatik besarkada internazionalista helarazten diegu Puyalon osatzen duten gizon-emakumeei, eta Aragoi antifaxista baten alde lanean jarraitzera animatzen ditugu, non Marinek atzo pairatutako erasoen modukoek lekurik izango ez duten. Zorionez, ez duen bestelako ondoriorik izan, baina Zaragoza bezalako hirietan neonazien indarkeria gero eta larriagoa dela berrestera dator.

http://alternatiba.net/idazlanak/4009/alternatibak-elkartasuna-adierazi-dio-faxisten-erasoa-pairatu-duen-puyalon-de-cuchas-

Guztiok gara La Baluga

Bai. Guztiok gara La Baluga, edo hala senti beharko ginateke. Eskola publikoaren alde egiten dugun guztiok behintzat. Sopuertan gertatzen ari dena, beste edozein tokitan gerta zitekeen. Familia talde batek beren seme-alabentzako hezkuntza publikorako eskubidea aldarrikatzen ari dira, eskubide hori bermatzeko betebeharra duen administrazioak kontra egiten duen bitartean. Ez dira eskubide hori bermatzera ausartzen, edo ez dute egikaritu nahi. (artikulua gazteleraz dago idatzia)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4004/tods-somos-la-baluga

Ertokinaren harrotasuna

2011n, hauteskunde kanpainaren baitan, Alderdi Popularrak xenofobia berpiztu zuenean Zaramagako mezkita nire etxetik 50 metrora ireki zenean, nazka sentitu nuen, higuindura eta ezintasuna, nire bizilagunen erantzuna ikustean, Extremadura, Andaluzia, Galizia zein bestelako jatorrikoak izanik… 60 eta 70ko hamarkadetan etorri zirenak. Nazka, higuindura eta ezintasuna, manifestazioetan neonaziak lasai asko azaltzen direla haien esbastikak eskuan.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3960/el-orgullo-del-migrante

X