2014ko Iraila

Mugimendu feministaren garaipena ospatu arren, abortatzeko eskubidearen alde mobilizatzen jarraitu beharra dago

Ospatu beharra dago, halaber, Espainiako estatuaren porrot honek izan duen ordaina, izan ere, emakumeak trukerako txanpon gisa erabiltzeko ahaleginak, emakumeak tutelatzeko borondatea beti azaltzen duten ultraeskuindarren mesederako edota gure gorputz zein eskubideak hauteskundeetako emaitzei begira erabili izanak kale egin dielako.

http://alternatiba.net/idazlanak/3990/mugimendu-feministaren-garaipena-ospatu-arren-abortatzeko-eskubidearen-alde-mobilizat

Mehatxuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean gehiengoari entzun beharra dago

Mehatxuen aurrean demokraziak garaitu behar du, inposizioen aurrean entzun eta euskal gehiengoaren nahia errespetatu arazi. Herriek erabakitzeko duten eskubidea onartu eta onartuko ez duenekin harremanak hausteko ordua da. Bide hori baztertzea, aukera baztertzea arduragabekeria litzateke eta gizartearen gehiengoari iruzurra, honek bide propioa eskatzen baitu.

http://alternatiba.net/idazlanak/4000/mehatxuen-aurrean-demokraziak-garaitu-behar-du-inposizioen-aurrean-gehiengoari-entzun

Hedabideez eta estereotipo matxistez

Kirola, eta bereziki lehiaketara bideratutako kirola, gizonen espazioa dela adierazten digute etengabe. Hedabideetako titularrak eta irudiak gizonenak dira, gizonak jokalari titularrak, gizonen partida da kirolarena eta emakumeak aulkian geratzea tokatzen zaie; ikusle gisa edo ikusiak izateko gisan, azafata, animatzaile edo bikotekide-ederraren paperean, ikuskizunari glamourra ematen.

http://alternatiba.net/idazlanak/3995/hedabideez-eta-estereotipo-matxistez

EHBilduren 11. aldizkaria: Eskozia, Katalunia, Euskal Herria… Hemen erabaki

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Erabakitzeko eskubidearen inguruko ale berezia, abortuaren legearen erreforma atzera bota izanarekin mugimendu feministaren garaipen handia ahaztu gabe. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://alternatiba.net/idazlanak/3997/ehbilduren-11-aldizkaria-eskozia-katalunia-euskal-herria-hemen-erabaki

Haurtxo txiroa, haurtxo aberatsa (zerga kenkari bidegabeak)

Datu hauekin ondorio erraz batera hel gaitezke; 5 seme-alaba dituen familia batek urtero 13.000 euroko diru sarrerak baditu, Aldundi honek haur bakoitzari emango dion balioa 78 eurokoa da; aldiz, Arantza Quirogaren seme-alabetako bakoitzak 1.315 euroko balioa dauka. Non da, beraz, Giza Eskubideen Adierazpenaren 1. artikulua? Non da hainbeste aipatzen duten berdintasuna?

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3945/beb%C3%A9-pobre-beb%C3%A9-rico-las-injustas-deducciones-fiscales

EH Bildu bake prozesua desblokeatzeko prest agertu da eta elkarlana eskaini du erabakitze eskubidea gauzatzeko

Agirrezabalak eta Matutek adierazi dute Euskal Herrian ere inakzio politikoa gainditzeko unea iritsi dela. Diotenez, "ezin gaitezke Gobernu espainola mugitzearen zain egon". Hori dela eta, erabakitze eskubidearen defentsak funtsezko elementua izan behar du jardun politikoan, "hemen erabakitzea ezinbesteko baldintza izango delako euskal jendarteak egunero dituen arazoei erantzun argia eta zuzena eman ahal izateko".

http://alternatiba.net/idazlanak/3988/eh-bildu-bake-prozesua-desblokeatzeko-prest-agertu-da-eta-elkarlana-eskaini-du-erabak

Alternatibak salatu du Lakuaren enplegu politikak euskal gazteak prekarietatera eta deserrira kondenatzen dituela

Alternatibako bozeramaile Asier Vegak deitoratu egin du Eusko Jaurlaritzak iragarritako azken neurria “enegarren aldiz diru publikoa oparituko diena gazteak baldintza prekarioetan kontratatzen dituzten enpresei”. Lanbide enplegu zerbitzuak iragarritako planaren harira egin du salaketa, izan ere, 3 milioi euro erabiliko ditu erakunde honek 34 urte bitarteko gazteek atzerrian egingo dituzten praktikak beste herrialde batzuetan ezarrita dauden euskal enpresetan. Hala, “plan honek aurkeztutako berrikuntza bakarra prekarietatea gure mugetatik haratago ere finantzatzean datza, dagoeneko pairatzen dugun deserriratze prozesuan sakonduz”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3975/alternatibak-salatu-du-lakuaren-enplegu-politikak-euskal-gazteak-prekarietatera-eta-d

Alternatibak Israelen aurrean adi mantentzera eta Palestinaren askatasuna aldarrikatzen jarraitzera deitu du

Alternatibako Mahai Internazionalistako bozeramaile Diana Urreak ontzat eman du  Gazako Zerrendan hitzartutako su etena “50 egun eta 50 gau iraun ditun erasoaldi desorekatu bati amaiera ematen diolako, milaka emakume, gizon eta ume bonbardatu eta sarraskitu dituena, Israelgo Estatuaren okupazioa hasi zenetik bere lurraldeen askatasuna aldarrikatu duen herri baten eskubideak modu sistematikoan urratuz”.

Aldi berean, Urreak Israelen ‘behin-betiko’ su eten delako hori “engainagarritzat jo du” hain zuzen “aurreko menia guztiak hautsi dituenean”. Horrexegatik, “estatu genozida honi adi kasu egitearen beharra” azpimarratu du, “bere helburu bakarra kolonizazio hedapen proiektuarekin aurrera egitea eta herri palestinarra ezabatzea delako”.

Egoera honen aurrean, Alternatibatik “nazioarteko herrialdeen isiltasun konplizea” salatu nahi izan dute, beste behin ere, “neurri honetako genozidio baten aurrean ezikusiarena egin dutelako”. Hau dela eta, alderdi ezkertiarretik Euskal Herriko jendarteari zein munduko herri solidario guztiei dei egin diete “Palestinaren askatasuna aldarrikatzen eta BDS mugimenduaren boikot kanpaina babesten jarrai dezatela, Palestinako herriaren oinarrizko eskubideak behin eta berriro zapaltzen dituen apartheid sistema honekin behingoz buka dezagun”.    

EHBilduk lotsagarri jotzen du Urkulluren Jaurlaritzak Alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa

Joan den abuztuaren 15ean Cristina Uriarte andereak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak parte hartu zuen alarde baztertzailea antolatzen duen elkarte pribatuaren egoitzaren estreinaldiko ekitaldian. Gogoratu behar dugu elkarte hori, “Alarde Fundazioa Hondarribia” legeztatu gabe geratu zela emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna urratzen zuelako.

Euskal Herria Bildu koalizioak lotsagarri jotzen du EAJk eta Urkulluren Jaurlaritzak alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa. Hau da, bere garaian berdintasunaren printzipioa betetzen ez zuelako legeztatu gabe geratu zen elkartea babesteagatik. Lotsagarria.

Hondarribiko alkate jeltzalearen jarrera ezagutzen genuen. Orain, berriz ere, Jokin Bildarratz, EAJko senatariaren adierazpenek agerian uzten dute EAJren konplizitatea alarde baztertzailearen antolatzaileekin.

Edozein kasutan, gure ustez, larriena Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren jarrera eta inplikazioa da. Ezin onar daiteke Jaurlaritzaren sailburu garrantzitsuenetariko batek emakumeak baztertzen dituzten taldeak babestea.

Egoera honen aurrean, EHBilduk Cristina Uriarte anderearen agerraldia eskatuko du Gasteizko Legebiltzarrean bere jarduerak eta jarrerak azal ditzan: Zergatik babesten duen emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun printzipioa urratzen duen elkarte pribatua?  eta zergatik ez du defendatzen emakumeen parte hartzea gizonezkoekiko berdintasunez, alarde bakarrean, publikoan eta ez baztertzailean?

EAJk emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna defendatu beharko luke. Lan munduan, politikan, jendartean eta baita jaietan ere. Horregatik, Jaurlaritzako kontseilariei exijitzen diegu berdintasuna urratzen dutenei babesik ez ematea. Aldiz, berdintasunaren alde egunero lanean dihardutenak babesteko eta laguntzeko eskatzen diegu.

Bukatzeko, beste behin ere, gure babesa adierazi nahi diegu emakumeen bazterketarik gabeko jai herrikoi eta demokratikoen alde lan txalogarrian aritzen diren pertsona guztiei. Eta hemendik, Uriarte Anderea hurbileko etorkizunean berdina egitera premiatzen dugu.

Palestinarekin elkartasuna biderkatzeko deia

Azken hilabetean zehar 1.800 palestinar baino gehiago hil eta 7.000tik gora zauritu ditu Israelen armadak Gazan buruturiko erasoak.

Sarraski honen aurrean, Palestinarekiko elkartasuna biderkatzeko deia luzatu nahi die EH Bilduk herritarrei, horretarako aukera ezberdinak baliatuz:

1. Ekarpena egin: Ekarpen material edo ekonomikoa egiteko deia luzatzen dugu, herri palestinarraren alde antolatzen diren ekimen ezberdinen bitartez. Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako udalak material kirurgikoa erosteko zabaldutako deialdia babestera dei egiten du EH Bilduk. Hortaz gain, Madrilgo palestinar enbaxadak martxan jarritako material bilketan parte hartzeko deia ere luzatzen du EH Bilduk.

2. Boikota: Israelen ekoizturiko produktuak edo israeldar koloniak inbertsio bitartez babesten dituzten enpresen produkturik ez erosteko deia egiten dugu.

3. Mobilizazioetan parte hartu, elkartasuna adierazi: Mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Gure elkartasuna adierazi behar diogu herri palestinarrari eta Israeleko estatuaren jarduna babesten dutenei argi eta garbi utzi behar diegu herri palestinarraren eskubideen aurkako erasoa ez dela onargarria.

4. Israelekin harreman normalizaturik ez: Azken urteotan asko dira Israelekin harreman normalizatuak ezarri dituzten erakunde eta instituzioak, horietarik batzuk Euskal Herrian. Israelek ez ditu Giza Eskubideak eta nazioarteko legedia betetzen, horrela egin artean ez dezagun garatu harreman normalizaturik Israeleko estatuarekin. EH Bilduk Espainiako Gobernuari eta Europako Batzordeari harreman diplomatikoak etetea eskatu die.

EHBildu

Gure babes osoa adierazten diegu milizia kurduei

ISIL taldea, Ekialde Hurbilean, egun hauetan, komunitate etniko eta erlijioso desberdinen aurka aurrera eramaten ari den ofentsibaren aurrean, EHBilduk ondorengoa adierazi nahi du:

Kurdistandik, erregio honetako gutxiengoen genozidio arriskuaren inguruan helarazten ari zaizkigun berriak direla eta zeharo kezkatuta gaude.

Egun hauetan, Irak iparraldeko nahiz Kurdistan hegoaldeko kristau, asiriar, ezidi, chiita eta aluitar komunitateak ISILen jazarpen sektario eta totalitarioaren biktima izaten ari dira.

Arrazoi horregatik, milaka zibil erailak izan dira eta milaka emakume bortxatuak eta esklabo gisa salduak izan dira. Era berean, 40.000 pertsona baino gehiagok (Turkomanoak, ezidi kurdutarrak) Shengal mendian errefuxiatu beharrean aurkitu dira. Bertan ez dute ez urik ez elikagairik, hamarnaka lagun hiltzeko arrazoia izan da. Kurduar gerrilla hauek babestera hurbildu badira ere, ISILen ofentsibak aurrera darrai komunitate hauen aurka.

Horregatik, EH Bilduk:

1.- Ofentsiba hau jasaten ari diren herri nahiz komunitateei elkartasun agur bat helarazten die.

2.- Indar kurduek, desberdintasunen gainekin, kurduen nahiz bestelako gutxiengo ez kurduen giza eskubideen defentsan elkarrekin joateko egin duten esfortzua agurtzen du.

3.- Hego Kurdistango Gobernu Erregional Kurduarren autoritateek nahiz oro har indar kurduek errefuxiatu guztiak (kristau, asirio, ezidi, chiita, alauita eta turkomanoak) jasotzeko eta babesteko azaldutako disposizioa aitortu eta eskertzen du

4.- Nazioarteko komunitateak errefuxiatuak babestu eta hauei laguntza eskaintzeko deia egiten du

5.- Gure babes osoa adierazten diegu milizia kurdu eta Gobernu Erregional Kurduari giza eskubideen defentsan betetzen ari den funtzioetan.

EHBildu

X