Euskal ezkerraren indarra nagusi izateko

Oskar Matute – Alternatibako bozeramailea

Emaitza zoragarria da atzokoa, gertutik ikusita zein orokorrean. EHBildutik erronka bi genituen aurrean, batetik, Euskal Herria errebeldea, gorria, berdea eta moreak ahots propioa izatea, lortu dugu. Bigarrenik, hauteskunde hauetan gure oinarrietatik urrun zeuden hauteskundeak direla medio, batzuek EH Bildu indarra galtzen ari zela esatearen arriskua ez da gauzatu.

Argi gelditu da borrokan jarraitzen dugula, herri honetako ezkerraren zati garrantzitsu batekin lotura dugula, ezinbestekoa denarekin, kopuruagatik eta oinarri antolatuagatik, Euskal Herritik erregimenarekin hausteko prozesua sortzeko. Haratago joanda, Podemos eta IU alderdiek ere emaitza bikainak izan dituzte. Euskal Herrian ere bai, espiniar estatuan izandakoa baino txikiagoa izan arren. Datu honek pentsarazi behar digu ezkerra, subiranista edo autodeterminista, erregimenari eutsi nahi diotenen alderdiekin boterearen partidan jokatu eta irabazteko moduan dagoela.

Hala, kanpainan esan genuenez, 26an borrokan jarraitu behar dugu. Euskal Herriko ezkerrak eta Euskal Herriak berak nagusi izateko indarra eta sinergiak borroketatik sortzen direlako. Milesker guztioi eta zorionak denoi, bereziki arabatarrentzat eta gipuzkoarrentzat lehen indarra gara Hego Euskal Herrian haiei esker! Irabaztera goaz!

Eta noski, ez ditut ahaztu nahi Puyalon de Cuchas, Andecha Astur, UP, ANC eta BNG alderdietako adiskide eta bidelagunak, beren sostegun internazionalistarengatik, badakigulako oso zaila izan dela zenbait lurraldeetan. Kanpainan agindu genuenez, gure harremanak aurrera joko du, errespetuan eta elkarrekiko laguntzan oinarrituta.

Gipuzkoak 28 milioi euro erabiliko ditu pobreziari eta gizarte bazterketari aurre egiteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak 28.500.000 euro inguru erabiliko ditu aurten pobreziari eta gizarte bazterketari aurre egiteko, azken hiru urteetan aurrekontua % 44 goratu duen esparru honi jarraipena emateko. Iaz 14.080 pertsona ahultasun egoeran zirenak babestu zituen foru administrazioak, bere zerbitzu eta laguntza ekonomikoen bitartez. Azken helburua da pertsona horien gizarteratzea eta ahalmentzea, parte hartze aktiboa lantzen duten gizarteratze prozesuen bitartez.

Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek, Gizarteratzeko zuzendari Euken Barreñak, eta Plangintzako eta Inbertsioetako zuzendari María del Ríok datu horiek azaldu dituzte gaur, Batzar Nagusietan egin duten agerraldian, Pobreziari buruzko Ponentziaren barruan Aldundia garatzen ari den ekintzen berri emateko. Diputatuaren hitzetan, «oso garrantzizkoa da Aldundia egiten ari den ahalegin ekonomikoa pobreziaren gorakadari aurre egiteko, zerbitzu berrien bitartez, zuzeneko arreta hobetuz eta laguntza ekonomikoak emanez. Ponentziak emandako gomendio gehienak betetzen ari garenez, argi erakusten ari gara pobreziaren aurkako borroka lehentasunezko eginkizuntzat hartu izan dugula agintaldi honetan, bereziki aintzat hartzen ari baikara krisiaren eraginez eta Espainiako gobernuaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren murrizketa sozialen eraginez sortutako ahultasun larrienean diren egoerak».

Azken hiru ekitaldietan, esparru honetara bideratu den aurrekontua %44 goratu da, 19.760.900 euro izatetik 28.500.000 euro izatera pasa baita. Igoera horri esker eratu ahal izan ditugu tresna eta programa berriak pobrezia egoeran diren pertsonentzat, zabaldu ahal izan ditugu plaza berriak gizarte zerbitzuetan, eta  eskaini ahal izan dugu Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza, hain zuzen ere Aldundiak sortu duen prestazio ekonomiko bat, Eusko Jaurlaritzak diru sarrerak bermatzeko errentan egindako murrizpenei aurre egiteko.

Aurrekontu handitze horren bitartez, baita ere, lortu ahal izango ditugu beste helburu batzuk; batetik,  Gipuzkoako Pobreziari buruzko II. Inkesta egitea, emakumeen artean pobreziak duen eragin neurtzeko atal berezi batekin; laguntza espezializatuaren zerbitzua indartzea, 6 gizarte erakunderen bitartez 174 pertsona artatzen dituena; gizarteratze sarearen erabiltzaileen arreta psikologikorako programa bat antolatzea; familian esku hartzeko programari eustea, gizarte bazterketa egoeran diren 91 familia artatzeko; eta beste zenbait programa eta zerbitzu indartzea.

Rodríguezek nabarmendu du 1.360 pertsona izan zirela iaz, bizi ahal izateko gutxieneko sarreren laguntza Gasteizko gobernuak ukatu ondoren, Aldundiaren Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza jasotzen dutenak. Aurten, Gizarte Politikako Departamentuak hirukoiztu egingo du laguntza horien zenbatekoa, 7 milioitik gorako aurrekontu batera iristeko. Gainera, prestazio berri bat eratu du ahultasun egoeran diren 18-23 urte bitarteko gazteentzat; 27 jasotzaile ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, gaur egun, 432 plaza ditu egoitzetan eta 154 plaza eguneko zentroetan, gizarteratzeko arazo desberdinak dituzten pertsonentzat: emantzipazio etxebizitzak, familientzako laguntza, kartzelatik irten direnak, alkoholikoak eta drogaren menpekoak, adimen gaixotasuna dutenak… Sare honek, 19 gizarte erakunderen lankidetzaz, 1.159 kasu artatu zituen 2013an. Egoitzetako egonaldirik gabeko laguntza programen bitartez, Aldundiak 11.534 kasu gehiagoren arreta eman zuen. 

GFAko Politika Soziala

Bizkaia iruzurraren kontrako borrokan atzean geratzea deitoratu du EHBilduk

EH Bildu kezkatuta agertu da Bizkaia iruzurraren kontrako borrokan “atzean geratzen ari delako”. Koalizioak adierazi du Bizkaia dela EAEko lurraldeen artean proportzionalki iruzur gutxien azaleratu duena, 2013ko diru bilketen datuak alderatuz.

EH Bilduko batzarkide Irune Soto eta Asier Vegak azaldu dutenez, Bizkaiak iaz 467 milioi euro azaleratu bazituen, Gipuzkoak 397 milioi euroko iruzurra atzeman zuela. Irune Sotoren hitzetan, bi lurraldeen arteko alde proportzionala oso handia da. “Atentzioa ematen du Gipuzkoak 73 milioi euro gutxiago azaleratu izana bakarrik, 394 milioi zehazki. Proportzionalki oso alde handia dago, kontuan hartuta Bizkaiaren diru bilketa Gipuzkoaren ia bikoitza izaten dela urtero. Arabak, berriz, 123 milioi euroko iruzurra detektatu zuen eta kopuru horrek ere Bizkaiko datua gainditzen du proportzionalki.

Sotok azpimarratu du Bizkaia dela EAEn iruzurraren kontra datu kaxkarrenak dituen lurraldea. “Argi eta garbi geratzen da, Jose Luis Bilbaoren gobernuak eta EAJk bultzatu dituzten neurriak direla eraginkortasun gutxien lortu dutenak iruzurraren aurka eta bestelako neurriak bultzatzeko beharra dugula Bizkaian. Koalizioko ordezkarien esanetan, datuei erreparatuta, “are ulergaitzagoa” da Bizkaiko Aldundiak “iruzurraren kontra foru ogasunen arteko elkarlanari oztopoak jartzea”.

Aldundiaren partetik “jarrera aktiboagoa” beharrezkoagoa dela uste du Sotok. “EH Bilduk Gipuzkoako Aldundiaren bidez bultzatu dituen neurrien atzetik ikusi dugu, Gipuzkoa mugitu denean mugitu da EAJ, baina ez dugu Bizkaiko Aldundiaren ekimen propio esanguratsurik ezagutu iruzurraren kontrako borrokan”.

http://bizkaikobbnn.ehbildu.net/files/2014/05/Iruzur-fiskala-argazkia.jpg

Koalizioak iruzurraren kontrako proposamena erregistratu berri duela iragarri du Asier Vega batzarkideak. “Batetik, arrisku bereziko zergadunen errolda osatzeko eskatzen diogu Aldundiari, Foru Ogasunaren barne erabilerarako erreminta gisa. Eta, bestetik, Bizkaiko iruzurgile handien zerrenda publiko egiteko aukera legala aztertu dezala, iruzurgileen jarrera ez solidarioa agerian uzteko”. Vegak gogorarazi du azken ekimen hori ahobatez onartu zela Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Bizkaian ere “akordio zabala” lortzeko gai izatea espero du.

EH Bilduk ohartarazi du iruzur poltsa nagusienak enpresa handietan eta ondasun handietan kokatzen direla. Aldiz, koalizioaren arabera, “Bizkaiko Aldundiak eta EAJk ez dute iruzur poltsa handi horiek azaleratzeko ahalegin berezirik egiten eta bide horretan ekimenak bultzatzeko erresistentzia agertzen dute behin eta berriz”.

Ordezkari independentistek gaineratu dutenez, iruzur poltsa handi horietako bat Enpresen Sustapenerako Elkarteen erregimen berezian aurkitzen da. Hala ere, Bizkaiko Aldundiak ez du erregimen hori iruzurraren kontrako planean txertatu. EH Bilduk azaldu du Gipuzkoak 67,5 milioi euroko iruzurra atzeman duela erregimen berezi horretan eta logikak dio Bizkian kopuru horren handiagoa izan beharko lukeela.

EH bilduk Ondare Zergaren datuak ere aipatu ditu, Bizkaiko Aldundiak iruzurraren kontra lortu dituen datu kaxkarren isla. 2013an, Bizkaiak 76milioi euro bildu zituen zerga horren bidez eta 1,6 milioi euroko iruzurra azaleratu zuen. Gipuzkoak, berriz, 5 milioi euroko iruzurra atzeman zuen Ondasun Handien Gaineko Zergan, diru bilketa askoz apalagoarekin (49 milioi euro).

EHBildu Bizkaia

Gipuzkoak 75 plaza eskatu dizkio Jaurlaritzari Eibarren eraikiko den ospitalean, mendeko pertsonentzat eta buruko gaixotasuna dutenentzat

Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari proposatu dio 75 plazako zentro soziosanitario balioanizdun bat sortzea Eibarren egingo den ospitalean, zehazki, mendeko pertsonei eta buruko gaixotasuna dutenenei zuzenduta. Izan ere, etengabe igotzen ari da patologia kronikoak dituzten 65 urtetik gorako pertsonen kopurua eta erantzuna eman behar zaie pertsona horiei; horrez gain, arreta espezializatu gehiago eskaini nahi da adimen osasunaren arloan. Foru proposamenean aurreikusten da errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentro bat eta bi egoitza unitate sortzea, bata, adimeneko nahasmendu larria dutenentzat eta, bestea, osasun-arreta behar duten mendeko pertsonentzat. Lanak berehala hasiko direnez, Aldundiak aurrera pauso bat eman nahi du bere proposamenarekin, izan ere, oraindik ez dago argi zein zerbitzu eskainiko diren aipatu eraikinean.

Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kideak proposamen hori bidali du Osasun Sailera, Eibarren eraikiko den ospitalean plaza soziosanitarien erreserba egin dadin; izan ere, plaza horiek bi administrazioen artean finantzatuko lirateke eta gizarte eta osasun zerbitzu bateratuen beharra duten pertsonen babeserako izango lirateke.

 Diputatuen esanetan “nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ez digun ezer jakinarazi, prentsaren bidez jakin dugu irailean hasiko direla Eibarko ospitaleko obrak; ospitale horrek subakutuentzako oheak eta oraindik zehaztu gabeko beste zerbitzu batzuk izango ditu.  Ospitale proiektu horren zehaztasun faltak benetako osasun-beharraren inguruko zalantzak sortu ditu hasiera-hasieratik  eta,  horregatik, Aldundiak erabaki  du eskualdean benetan behar diren plazak sortzeko proposamen bat egitea”.

Proposamena ez da ospitalean ohe soziosanitarioen kopuru mugatu bat jartzea, baizik eta errekurtso soziosanitario balioanizdunarekin batera ohe horiek alboko eraikin batean jartzea; horrela, inguruan egun dauden 35 plaza eramango lirateke eraikin berrira eta, gainera, beste 40 plaza sortuko lirateke.Eraikin horrek hiru solairu izango lituzke.

– Behe solairua: Solairu horretan 25 plazako errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentro bat jarriko litzateke; horietatik 23 Eibarren egun dagoen zentro batetik ekarritakoak eta 3 berriak.

– 1. solairua: Adimeneko Nahasmendu Larriko Egoitza Unitatea jarriko litzateke.Eibarko egoitzatik 13 plaza eramango lirateke eta beste 12 sortu.

– 3. solairua: Solairu horretan Egoitza Unitate Soziosanitarioa jarritako litzateke, 25 plaza berri sortuta.Mendeko pertsonentzat izango litzateke batez ere, hau da, beste ospitale batzuetan egon ondoren, eta nahiz eta alta klinikoa jaso, beraien bizitzaren amaieran edo etxera edo egoitzara itzuli aurretik zaintza handiak behar dituzten pertsonei zuzenduta egongo litzateke.

Diputatuak adierazi duenez, zentro hori eraikitzen bada asko hobetuko da eskualdeko arreta soziosanitarioa, lagungarri izango da patologia kronikoak dituzten 65 urtetik gorako pertsonentzat, adimen osasunaren alorreko arreta espezializatu gehiago emango da, eta egun dauden errekurtsoak berrantolatuko dira.Beraz, Rodriguezek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio kontuan har dezala Gipuzkoako proposamena eta lurralde horretako mendeko pertsonen eta buruko gaixotasuna dutenen bizi kalitatea hobetzeko baliabideak jar ditzala.

Gipuzkoa Politika Soziala

Diana Urrea “Desarrollismoa, frackinga eta nuklearren aurrean elikadura burujabetza eta ama lurra defendatuko ditugu”

Arratsalde on Muskiz! Eskertu nahi dizuegu gaurko honetara hurbildu zareten guztiei, eta eskerrik asko egunero herriz-herri borrokan zabiltzaten guztioi gure herrialde hau, gure herri hau eraldatzeko indarrak batzen dituzuelako.

Izan ere, bertotik hasi behar gara. Herritik hasi behar gara Bizkaia, Euskal Herria eta Europa bera eraldatzeko. Eta horretarako danon indarrak behar ditugu egunero Europan ere bai. Herri honek erabakitzeko eskubidea dauka. Gure etorkizuna marraztu eta eredu sozio ekonomikoa eraldatzeko.

Lan egun bukaezinak, txandakatze bidegabeak, mini-kontratuak edota kateatutako enplegu prekarioak, soldata ziztrinak, Erregulazio Espedienteak, kaleratzeak… Prekarietatea eta esklabutza, hori da euskal gazteriaren errealitate gordina.

Es un verdadero placer para las gentes de EH Bildu estar en la recta final de la campaña en Mehatzaldea, en una comarca que sabe de primera mano lo que es luchar por derechos y por dignidad, porque ha sido protagonista y ejemplo de la lucha de las clases populares de Bizkaia y por eso, es un honor vestir con esta frase que resume mucho de lo que hoy vamos a decir aquí: SANGRE MINERA, SEMILLA GUERRILLERA.

Para la Europa del capital y los lobbys, Euskal Herria es la periferia, parte de un estado servil ante organismos antidemocráticos como la Troika- que nos visitó hace dos meses con los partidos del régimen – PNV, PP y PSE- poniéndole la alfombra roja. Dándole la bienvenida a los mayores responsables del crimen internacional, culpables directos del empobrecimiento de millones de personas en el mundo.

Son los mismos partidos que no quieren que estemos en Europa, porque no quieren que la Euskal Herria rebelde, insumisa, obrera, feminista, antifascista, intercultural, ecologista, anticapitalista e internacionalista tenga voz propia.Son el brazo institucional de la Troika, son quienes no quieren que nada cambie porque tienen miedo de perderlo todo.

Nos han dejado claro que se inclinan y actúan al dictado de la Troika. Se han puesto a las órdenes de quienes han usado esta crisis para enriquecerse a costa de la vulneración de los derechos fundamentales de las clases populares.

 

Será por eso que Ortuzar tiene el cinismo de decir que prefiere que su hija emigre a Alemania, en vez de garantizar el futuro de las y los jóvenes de este país, pero que se puede esperar de quienes son responsables de un 40% de tasa de paro juvenil en Euskal Herria?

Estos días un medio daba a conocer la deuda que tienen diferentes partidos con la banca. Son precisamente PP, PSOE y PNV quienes tienen una mayor deuda con los poderes financieros. ¿Cómo no van a estar a su servicio? Dime a quien debes dinero y te diré para quién gobiernas.

Solo así se entiende que apuesten por la privatización de Kutxabank. Quieren privatizar la única caja de ahorros, creada con el dinero de todas y todos. Nos quieren atracar. Quieren poner una vez más el dinero público al servicio de intereses privados, para que unos pocos se forren a costa del sudor de la mayoría.

Un servilismo que por supuesto se paga, no en vano, el actual presidente de la BBK, nombrado hace apenas 6 meses, fue extesorero del PNV, del Partido del Negocio Vasco. Precisamente para ocultar atracos como el de Kutxabank, quieren enfriar estas elecciones, prefieren que la gente que apuesta por un modelo basado en la justicia social, la gran mayoría, se quede en casa.

Tienen un gran interés en que las cosas se queden como están, y para eso PP, PNV y PSOE, el tripartido del capital, está dispuesto a todo. Ez gaituzte Europan nahi, argi dugu hori. Ez dute beren sistema ustela kolokan jarriko duen oztoporik nahi; ez dute inork beren lapurreta salatzea nahi.

Baina albiste txarra daukagu eurentzak; Josu Juaristi Europan egongo da, Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubide guztiak, han ere aldarrikatzeko. Isilik nahi gaituzte, baina ez dute lortuko.

Intentan silenciar la contestación a su discurso de recortes y austericidio. Lo han intentado desde la junta electoral al eliminar los espacios que le correspondían a EHBildu en los medios públicos.

No contentos con usar las televisiones públicas como aparato de propaganda, ahora directamente hacen desaparecer el spot de la segunda fuerza política de este país, a la que más concejales tiene, a la única que les molesta. Pero no les quepa duda que les vamos a seguir molestando, porque el de EHBildu es el voto que les duele.

Vamos a Europa a dejar en evidencia su corrupción, su imposición, su modelo de recortes sociales y su austericidio. Al igual que durante todo el año llenamos las calles de reivindicaciones, el próximo 25 de mayo, vamos a llenar las urnas con el votos de EHBildu.

Eredu sozioekonomiko justu eta solidarioa aldarrikatzera goaz EuropaRA ere. Bizkaian eta Euskal Herrian egiten hari garen moduen, beste eredu bat eraiki nahi dugulako. Behetik eta ezkerretik. Baina horretarako lehen esan dudan bezala danon indarrak behar dugu. Kaleetatik, auzoetatik eta herrietatik hasita Europara eramango gaituena.

Abortoa debekatzen dutenen aurrean, emakumeen eskubideak defendatuko ditugulako. Defenderemos la soberanía sobre nuestros cuerpos y nuestros derechos frente a la Europa patriarcal de obispos, peinetas y gallardones que quieren imponernos.

Desarrollismoa, Frackinga eta nuklearren aurrean, elikadura burujabetza eta geure ama lurra defendatuko ditugulako.

Arrazakeria eta faxismoaren aurrean, herrien elkartasuna defendatuko dugulako. Murrizketen eta erreformen aurrean, langileen eskubideak defendatuko ditugulako. Hemen, Bizkaian eta Euskal Herrian egiten dugun bezala, Europan horrela egingo dugulako!

Porque las y los bizkaitarraz sabemos mejor que nadie lo que supone que pisoteen los derechos de la clase trabajadora. Y es que es Bizkaia el herrialde que peores datos socioeconómicos arroja. Un paro del 19%, aún mayor en comarcas como esta, donde alcanza el 21%.

Baina PNVk eta J.L. Bilbaok behin eta berriz esaten digute Bizkaia ondo doala eta HORI EZ DA EGIA! Gauzak ez daude batere ondo Bizkaian. Gezurretan dabiltzate eta gainera, gure bizkarretara barre egiten! Nahiko da!

Y mientras la ciudadanía sufre con crudeza la precariedad laboral, las políticas de empleo del PNV se reducen a colocar a sus excargos en los despachos de grandes empresas como Euskaltel, o una que os queda más cerca, aunque para Imaz Petronor era poco y ha saltado a Repsol.

Así paga el capital a quienes le sirven bien, y a estos se reduce la política del PNV, a llenarse los bolsillos a cosa de los intereses de la mayoría de la ciudadanía. Así lo han hecho siempre.

Estamos hartas de las chapuzas del PNV, de quienes se dicen buenos gestores y lo único que hacen es endeudarnos, esquilmar el dinero de todas construyendo palacios de congresos vacíos como el BEC y carreteras vacías como la Supersur, que nadie usa pero que acabarán pagando nuestros nietos.

Obras como el viaducto de Zaratamo, otra pieza inútil para un tren que no irá a ninguna parte y que cada día nos deja un nuevo chanchullo sobre la mesa.

El último regalo del PNV nos ha llegado vía Europa por las vacaciones fiscales. 30 millones de multa por la enésima chapuza de los jeltzales, que pretenden que paguemos todas y todos. A eso le llaman gestionar bien, a jugar con el dinero público para beneficio de empresas muy concretas; y que luego Europa nos multe teniendo que pagar, una vez más, del dinero público. Que pague el PNV! Que sean responsables de sus chapuzas.

Garai politiko berria bizi dugu. Eta bakeak ere behar du EHBilduren ahotsa Europara eramatea. Ahots sendoa, konponbidearen alde dauden herritarren gehiengoaren aldarrikapenak, Europako instituzioetara eramango dituena; oraindik ematen diren eskubide urraketak salatuko dituena. Hau da gure apustua, eta datozen hauteskundeetan indarturik ateratzea ezinbestekoa da gauzatu ahal izateko.

Nuestra respuesta como sociedad, una vez más, será la lucha porque es lo que más les duele al PP, PNV y PSE, y por eso este 25 de Mayo saldremos una vez más a la calle para decirles con nuestros votos que ustedes banqueros, empresarios y políticos corruptos, que son una gangrena para nuestro futuro, que estamos hartas de sus mentiras, que si hay alternativas reales siempre y cuando se decida desde abajo y a la izquierda.

Maiatzaren 25ean ezin da inor etxean gelditu! Bozkatu Euskal Herria Bildu!

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!!!!

https://scontent-b-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t1.0-9/10003974_874415702575747_1899690535888944220_n.jpg

https://scontent-b-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/t31.0-8/1499007_874415329242451_3479899747483182847_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31.0-8/10257654_874415349242449_2300155293564000614_o.jpg

https://scontent-b-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t31.0-8/10265613_874415432575774_5195063222892786840_o.jpg

https://scontent-b-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/t31.0-8/10403791_874415485909102_7371081516577179213_o.jpg

https://scontent-b-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/t1.0-9/10411902_874415529242431_7974111889396661115_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t1.0-9/10366295_874415555909095_3769072560480652908_n.jpg

https://scontent-a-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/t1.0-9/1907346_874415585909092_638485107128206656_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/10380054_874415605909090_2154868593245970249_o.jpg

https://scontent-a-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t1.0-9/1509859_874415642575753_6659374448135820249_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t1.0-9/10406813_874415672575750_982028794994995334_n.jpg

https://scontent-a-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/t1.0-9/10308073_874415785909072_5232409997252248341_n.jpg

https://scontent-a-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/t31.0-8/10321183_874415802575737_3485755258116251954_o.jpg

https://scontent-a-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t31.0-8/10257510_874415859242398_6234549979201891159_o.jpg

https://scontent-b-fra.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/t31.0-8/10379813_874415889242395_7459575732052528437_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t31.0-8/10353413_874415962575721_4371410694551530146_o.jpg

X