Aberri Eguna 2010: Behetik eta ezkerretik

Apirilaren 4an Aberri Eguna ospatuko da. Alternatibak egun hau autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko ez ezik Euskal Herriaren eraikuntza nazionala egungo mendekotasun sistemen aurka –kapitalismoa, patriarkatua, produktibismoa, arrazakeria, ordezkaritza demokrazia eta kultur asimilazioa- aldarrikatzeko ere erabili nahi du.

Alternatibaren aburuz borrokaren arlo hauek guztiek izan behar dute tokia aberri egunean, hauetan guztietan aurrera egin behar baita benetan demokratikoa, berdinzalea eta bidezkoa den herria osatuko badugu.

Hori dela eta, egun hau urriaren 25arekin –autonomi estatuaren eguna hain zuzen- alderatuz aberri egunaren zentzua leundu nahi dutenen aurka gaude; estatuaren egunak euskal gizartearen borondateak eta gertakariek eurek atzera utzi duten status quoa ordezkatzen du.

Arrazoi beragatik, baina, jarrera izatasun eta folklore hutsetan oinarriturik geure herriko politika, gizarte eta ingurugiro arazo ugariei bizkar eman nahi dieten nazio edo arkadia horri ere uko egin nahi diogu. Ez dago naziorik berdintasunik gabe, ez eta pertsona guztiontzako eskubiderik gabe ere.

Beraz, Euskal Herriaren eraikuntza aipatzean, benetako herritar izaera zabaltzea dugu buruan, hots, askatasun eta eskubideak zabaltzean,  ikur eta ohitura batzuen defentsa hutsa baino.

Egun hau ezkerreko indar subiranista guztiekin batera ospa zedin gustatuko zitzaigukeen, baina ez da posible izan. Alternatibak, baina, euskal ezkerra ikuspegi berriekin berrosatzeko asmoari darraikio, sareak osatuta Euskal Herriko herritar askok duten ametsa gauza dadin: ezker indartsu, anitz, demokratiko eta erradikala osatzea; indarrean diren mendekotasun, errepresio, pertsona zein talde eskubideen urraketa, berdintasun eza eta txirotasun egoerei aurre egiteko.

Arestian esandakoa aintzat hartuta, honakoa adierazi nahi dugu:

Euskal Herrian bizi diren pertsona oreren banako zein talde eskubideak errespetatu behar dira.

Premiazkoa da ETAk bere aldetik indarkeria jardunari utzi diezaion. Euskal Herri aske eta subiranoaren zilegizko helburuak ez dakar helburu politikoak lortzeko indarkeriaren erabilera babestea, ez zuzenki ez zeharka ere.

Nahitaezkoa da espainiar estatuko gobernuek debekatu dituzten eskubide guztiak berrezartzea, hala nola, elkartzeko eskubidea, adierazpen askatasuna, manifestaziorako eskubidea,…ezker abertzale ofiziala legez kanpo uzteko propio eginiko alderdien legea indargabetzea, ez baititu herritarren nahia ordezkatzen duten gobernuak ahalbidetzen.

Gasteiz eta Iruñeako gobernuek aurrera eramaten duten logika neoliberalari erantzuna eman behar dio ezkerrak. Euren neurriei, gizarte edo herri feminista, ekologista eta sozialistaren aldeko alternatiben bitartez egin behar diegu aurre.

Ezkerreko indar metaketa ahalbidetuko duten jardunak abiarazi behar ditugu, egungo gobernuen aurkako lan politikoa modu erreal eta eraginkorrean egiteko gai izango dena, pairatzen dugun nazio eta gizarte deseraikuntza iraultzeko.

Hau da Alternatibako emakume eta gizonezkoek Aberri Egunerako aldarrikatzen dugun zentzua. Ea hurrengo urteetan helburu hauek aurrera egin dutela  ospatzeko moduan gauden; Euskal Herria badela, eta ezkerrekoa behar duela uste dugun guztion artean.

Aldizkaria

Alternatibak egun bi aldizkari egiten ditu bertsio digitalean: aldizkari orokorra eta aldizkari feminista. Biak irekiak zaizkio interesdunen harpidetzari. 

Harpide zaitez!

Aldizkari orokorrak ezker alternatiboarentzat garrantzitsuenak diren albisteetako batzuk bilduko ditu, Euskal Herriako gizarte borroketatik nazioartekoetara, Alternatibaren beraren ekintzetatik norabide berean diharduten talde politikoenetara.

Argitaratuak ikusi

Aldizkari feministak hainbat hilabetean behin, monografikoki, feminismoaren baitan ematen diren eztabaida nagusiak bilduko ditu, arreta berezia eskainita Euskal Herriko gizarte eta politika esparruan dituen eraginei. Agiri hau ere Alternatibaren adierazpen politikoaren zati da. 

Argitaratuak ikusi

Parte hartu

PARTE HARTZEKO MODUAK: Zaleak eta kideak.

Alternatibazaleak

Alternatibazale izateko izena ematen duen pertsona orok erakundeari buruzko informazioa eta hilabetekaria (eposta bidez, ohiko postaz jasotzeko eskaria berariaz egin ezean). Alternatibazaleek bide zuzena dute euren iritzia emateko weborrian edo admin[a bildua]alternatiba.net helbidera iritsita zein Alternatibaren egoitzara joanda: Bilbon, Casilla Plazako 6, behealdea; edo Donostian, Autonomia 15, behealdea. Honetaz gain, erabakitze zein antolatze eremuetan etortzera gonbidatuak eta ongi etorriak dira beti. 

Alternatibakideak

Alternatibaren sortze guneetan parte hartzeko asmoa adierazi duten pertsona guztiak dira;  tokian tokiko taldeak edota osatze kolektiborako mahaietan. Eurek erabakitzen dute zein mota eta neurrikoa izan den beraien parte hartzea, aukera anitzeko galdetegia bati erantzunez. Alternatibako erabakigune guztietara deituak daude eta erakundearen erabakiguneen eztabaida eta erabaki guztien berri jasotzen dute. Esan gabe doa, Nazio Biltzarrean bozkatzeko eskubidea dute. Kideek hiruhilabean behineko kuota ordainduko dute proiektua aurrera ateratzeko.

ERABAKI ETA ANTOLAKETA ESPARRUAK

Batzar Nazionala: Erakundearen organo nagusia. Sortze prozesuaren estrategiei buruzko eztabaida eta hausnarketa esparrua da, gero Batzar Nazionalean egingo diren estrategiak, beraz kideek onetsi beharko dituzte. Edozein kidek du Nazio Batzarreko bileretan parte hartzeko eskubidea. 

Koordinakundea: Koordinakundeak Batzar Nazionalak harturiko erabakien arabera sortze prozesua politikoki zuzentzeko ardura du. 9 lagunek osatzen dute, genero berdintasun eta lurraldetasun kontuak aintzat hartuta. Liberaturiko pertsonek organo honetan izango duten kopurua %50etik beherakoa izango da. Edozein kidek parte har dezake Koordinakundearen bileretan. 

Tokian tokiko taldeak: Tokian tokiko taldeek udalerri mailako aliantzak osatzea eta akzio politikotik zein hausnarketatik abiatuta proiektua garatzeko eginkizuna dute. Tokian tokiko esparruak formakuntza eta eztabaida politikorako gune ere badira. 

Taldekako sortze mahaiak: Mahaiak erakundearen gorputz teoriko-praktikoa aztertu, eztabaidatu eta osatzeko guneak dira. Egun lau dira abian: Feminismo Mahaia, Gizarte eta Ekonomia Eredu Alternatiborako Mahaia, Erroko Demokrazia Mahaia, Internazionalismo Mahaia. Alternatibako kide izan ala ez, prozesuan parte hartu eta bere ekarpena egin nahi duen edonork osatzen ditu mahaiok, bere gaitasun, esperientzia eta gogoa eskaintzeko.

Elkarlan Mahaiak

Sortze kolektiborako mahaiek funtzio garrantzitsua dute, Nazio Batzarrari erakundearen antolatze, programa eta ideologia eredua proposatzearena hain zuzen ere. Beren lana, beraz, funtsezkoa da, hauek baitute sortzen ari garen indar politiko berria definitzeko ardura.

Alternatibari lotuak egon ala ez, prozesuan parte hartu eta lagundu nahi duten pertsonek osatzen dituzte mahaiok, euren gaitasuna, esperientzia eta gogoa eskaintzeko indar politiko berriari.

Alternatibaren egituran mahaiok duten garrantzia ulertzeko izaera sozialista eta alternatiboa izango duen egitarau politiko berria osatzean militantzia osoak, erabaki organo burubakar edo eragileek barik, izan behar duten papera ulertu behar da. Egitaraua osatzeko eredu demokratiko honek soilik bermatuko da garenaren eta aldarrikatzen dugunaren arteko koherentzia izatea.

Hastapenean proposaturiko mahaiak honakoak dira: erroko demokrazia mahaia, ekonomia eta gizarte eredu alternatiborako mahaia, feminismo mahaia, internazionalismo mahaia. Hauek dira geure izaera hobekien definitzen duten mahai eta ikuspegiak, hauen inguruan mugitzen gara eta hauetan sakondu nahi dugu.

Parte hartu nahi izanez gero, mesedez, bete honako formularioa.

Nortzuk Gara Web vieja

Alternatiba: Euskal Herriko ezkerra eraldatzearen erronka, mundua eraldatzeko

2008ko abenduaren 13an jaio ginenetik, Alternatiba sortzen dugun gizon eta emakumeek bi helburu nagusi ditugu buruan, biak ere osagarriak eta elkarren beharra dutenak geure proiekturako. Batetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak -politikoak zein sozialak- batera lan egin dezan berrosatze prozesuan parte hartzeko gogoa eta konpromisoa ditugu . Ezker alternatibotzat dugu egungo menpekotasun sistemak -patriarkatua, kapitalismoa, produktibismoa, inperialismoa, demokrazia liberala, kultura homogenizazioa- gainditu nahi dituen ezkerra, pertsona zein herri guztien eskubideak bermaturiko gizartearen alde egingo duena.Bestetik, esandakoa lortzeko, ezker eraldatzaileak -euskal ezkerrak kasu honetan- bere burua birpentsatu behar duela uste dugu, hots, oinarri ezberdinak izango dituen paradigma berria sortzeko autokritika egin behar duela. Paradigma berri honek gai izan beharko du ikuspegi anitzeko politika egitaraua sortzeko -aipatu ditugun borrokak modu orekatuan barneratuko dituena-, eta proposatzen denarekin koherentea izango den antolamendu erakunde berriak sortzeko -alderdi eta gizarte mugimenduen arteko elkarlana garatuko dutenak-. 

Bi helburuok, beraz, Alternatibarentzat helmuga bakarrean uztartzen dira: euskal ezker alternatiboaren elkarlana bermatuko duen paradigma berria sortzea. Hauxe da proiektu honetan sartu garenok biltzen gaituen ideia; honi eskaintzen dizkiogu geure ahaleginak eta bide horri eutsi nahi diogu aurrerantzean. Jakin badakigu ez dela lan samurra, are gehiago ez dela soilik Alternatibari dagokion lana; baina, geure iritziz ildo honetan abiatuta soilik lortuko dugu geure herrian premiazkoa den ezker indartsua.

Honen harira, geure ustez, subjektu zein erakunde berriek edota sortzen ari diren espazioek ezker politikoaren esparrutik paradigma berria sortzeko oinarriak proposatu beharko dituzte. Paradigma honek erroko egitarau ikuspegianiztuna behar du izan -feministak, ekologistak, sozialistak, internazionalistak, subiranistak, eta abar bilduko dituena- baita koherenteak zein berdinzaleak izango diren eta parte hartzea sustatuko duten erakundeak sortu ere.

Ezkerra iraultzearen erronka politiko honek, hau da, ezkerraren batasuna eta gizarte gehiengoen aurrean zilegitasuna sustatzeko apustuak ezin ditu erakunde askotan ohikoak diren jarduera politikoak izan oinarri:  esaten eta egiten denaren arteko koherentzia-eza, edo kanpora begira eta barrura begira egiten denaren arteko aldea; demokrazia eta benetako parte hartze erreala bultzatzen ez duten goitik beherako jardun burokratikoak; hauteskundeak helburu bakartzat hartzea, ez indarrak eta espazioak biltzeko tresnatzat hartu ordez -ondorioz ikuspegi eraldatzailea galdu egiten da-; erakundeei soilik begiratzen dien praktika, lan bakarra gizarte eskaerak erakundeetara eramatera mugatzen dutenak, -ondorioz ezker borrokaren ikuspegia galtzen da-; emakumeak erabateko parte hartzetik baztertzen dituzten praktikak, batzuk begibistakoak besteak ez hainbestekoak baina beti ere patriarkalak diren ikuspegietan oinarrituak; gizarte mugimenduak elkarlanerako kidetzat barik transmisio-uhaltzat edota botoak lortzeko gunetzat hartzea;….

Logika hauek guztietan oinarrituriko paradigma zaharkituak eraldatzean baino modu korporatiboan pentsatu duen politika egitaraua garatu du. Realpolitik hau atomizazioan -interes propioak bilatu dira orokorren ordez-; epelaburkerian -hautesnkundeeen emaitzak buruan eta epe luzeko helburuak-; sektorializazioa -borrokaren arlo bakar bati lehentasuna emanik beste batzuk baztertzea-; eta ikuspegi orokorragoa bertan behera uztean -mundu eta europar mailako logiken barruan sartu gabe- oinarritu da.

Esandakoa dela eta, oinarri alternatiboen gainean denon artean artikulazio berri horri ekiteko funtsezkotzat jotzen ditugu subjektu berriak eta euren proposamen berriak. Kezkatzen gaitu -nola ez?-, egungo euskal ezkerrak jasaten duen atomizazioak baina egoera komunikabideetan antzematen dena baino itxaropentsuagoa dela uste dugu. Trantsizio unean gaudela uste dugu, aldaketa garaian, subjektu eta alderdi zaharkituek euren proposamen gaitasuna eta gizarte zilegitasuna agortu eta gune eta erakunde berriak sortzen ari diren unean.

Alternatiba espazio hauetako bat besterik ez da. Erronka politiko honi ekin diogunok uste dugu, nortasun askatzaile hauek indartu ahala, hausnarketa eta ekintzarako oinarriak berriz planteatzen  ditugun heinean, berrosatze eta indar metaketa fase batean sartuko garela, oinarri ezberdin eta sendoagoak dituena. Ez dugu, beraz, une hau atzera-pausotzat jotzen, baizik eta garai itxaropentsu baterako aldaketa sakon eta beharrezkoaren atarian garelakoan gaude.

Aldaketa garaia izanik, zer edo zer berria sortzeko nahian, zalantzak gehiago dira ziurtasunak baino. Ildo honetan, euskal errealitatea eta aipatu helburuen erronkari aurre egiteko bidean gauza berriak probatu behar ditugu. Baina, proposatuko ditugun neurri eta ekimenek zabalago adieraziko ditugun oinarri politiko hauen baitan behar dute izan:

  • Gure agendak multianitza izan behar du: patriarkatuaren, kapitalismoaren, produktibismoaren, inperialismoaren, demokrazia kaskakarraren eta antzekoen aurkako borrokak hausnarketa eta ekimenerako gorpuzkera politiko batek bildu behar ditu, bakoitzari zor zaion garrantzia emanez, barne antolaketarako kultura berdinzale baten harira osatuko dena. Hala, Alternatibak feminista, sozialista, ekologista, internazionalista eta subiranistatzat du bere burua.
  • Gure estrategia ikuspegi honekin bat datozen hainbat espazio politikorekin elkartzen joatea da bai alderdi politikoak bai herri mugimenduak. Horretarako, aliantzak osatzea eta mugimenduetan zein mugimenduekin batera lan egitea Alternatibako pertsonen lehentasuna da.
  • Euskal Herria hartzen dugu geure jarduera gune nazionaltzat, herrialde hau arlo kultural eta politikotik ulerturik, inolako ikuspegi etnizista edo baztertzaile barik. Are gehiago, EH herritartasuna sortzeko espaziotzat dugu, norbanakoaren eskubideen zein herri gisa ditugun eskubide kolektiboen defentsa eginik. Horrela, ikuspegi ezberdinetatik – konfederalistak, federalistak, independentistak,…- euskal subiranotasuna, erabaki eskubidea, autodeterminazio eskubidea eta bere kulturaren defentsa bere egingo dituzten ezkerreko edozein pertsona bildu nahi dugu, borroka hauek beste borrokekin -klasea, generoa,..- lotuta ulerturik.
  • Errotik demokratikoa den gizarte eredua aldarrikatzen dugu, zer proposatzen dugun ez ezik nola proposatzen dugun ere garrantzia duen gizartea, demokrazia zuzena, parte hartzailea eta ordezkatzailea uztartuko dituzten parte hartze aukera berriak babestuko dituena. Honek guztiak berdin balio du barne antolaketari dagokionean, hauxe osatu nahi dugun gizartearen saiakeratzat hartu behar dugu: ezin dugu feminismoaz jardun barrutik ez bagara halakoak, ezin demokratikoak izan benetako parte hartze militantea gauzatu ezean.

Helburu garbiak ditugu, beraz, gure nortasuna garbi mugatzen dutenak. Proeiktu politikoaren oinarri diren ziurtasun batzuk ditugu baina, esan moduan, zalantza asko ere baditugu eta beraz saiakerak egiteko beherra, denon artean errealitate berriak ezartzekoa. Hala bada, hau da Alternatiba, proiektu anitz eta konplexua, forma eta eduki berrien saiakera, etengabeko sorkuntzan dagoena eta euskal ezker alternatiboa izango den hondartzan hare apurtxo bat izango dena.

 

 

 

El CES y “los working poor”> Ander Rodriguez Lejarza (Alternatiba)

Ander Rodríguez Lejarza

Alternatiba

La Renta de Garantía de Ingreso desincentiva la búsqueda de empleo. Ésta es, a grandes rasgos, la insolidaria tesis que hemos escuchado de boca del Consejo Económico y Social de Euskadi (CES). Su nueva aportación a la sociedad es que la Renta de Garantía de Ingresos o Renta Básica, de 650 euros mensuales, se acerca demasiado a los sueldos de algunos sectores laborales, por lo que, para cobrar más o menos lo mismo, la gente se quedará en casa, especialmente quienes se dedican a tareas penosas y mal remuneradas. Y esto lo dice el CES sin sonrojo. Sin mostrar preocupación alguna por la inhumana precarización del empleo que se traduce de su argumento y que está haciendo avanzar un alarmante fenómeno denominado working poor:: trabajadores y trabajadoras con contrato legal que viven por debajo del umbral de la pobreza.

Llama poderosamente la atención el Dictamen emitido por el CES -integrado por Confebask, CCOO, UGT y diversos agentes sociales e institucionales vascos- sobre el proyecto de Decreto por el que se regula la Renta de Garantía de Ingresos: “Hay que valorar, a la hora de desarrollar la aplicación del Decreto, la interrelación con el mercado laboral en el caso de que se aproximen la cuantía de las ayudas y las retribuciones de algunos sectores”. El Consejo vasco no muestra inquietud alguna por la existencia de contratos basura, sino por una ayuda social que podría llevar a que un grupo de población se negara a aceptar trabajos precarios.

No resulta sorprendente que la crítica provenga de la patronal vasca, pero sí de CCOO y UGT, que asumen así un discurso ajeno a la clase que dicen defender. Lo apunta acertadamente Mikel de la Fuente, representante de la UPV en el CES y único voto negativo a la propuesta de acuerdo: “La cuantía de una prestación como la Renta de Garantía de Ingresos debe cumplir con ese objetivo de combatir la pobreza. Si se pretende que su cuantía no desincentive la integración en el mercado de trabajo, no procede la reducción de la prestación de garantía de ingresos, ya que en ese caso se alejaría aún de lo que ya está en el cumplimiento de ese objetivo, sino que son los salarios mínimos los que deben ascender a la cuantía de ‘por lo menos igual al 60 % del respectivo salario mediano’, como recoge la mencionada Resolución del Parlamento Europa y ya anteriormente la Organización Internacional del Trabajo”. El representante universitario da en el clavo al poner el acento en la finalidad de la prestación: la garantía política del derecho de existencia económica y social de toda la ciudadanía por el mero hecho de serlo.

Precisamente, el Tribunal Constitucional alemán instó recientemente al Gobierno del país a calcular la cantidad necesaria para garantizar la existencia digna de una persona, por entender que la prestación por desempleo actual vulneraba este derecho constitucional. Y ésta es la clave, ¿garantiza el actual Estado de Bienestar las condiciones materiales de la existencia de la ciudadanía?

Aplaude el CES que el Decreto “otorgue al empleo un papel central y protagonista, reconociéndole su capacidad como mecanismo de protección frente a la pobreza”. Como acertadamente apunta el profesor Daniel Raventós, “hay algo incongruente en esta afirmación. Para hacerla evidente se puede descomponer la afirmación en estas otras: A) se ha de luchar contra la pobreza. B) el trabajo asalariado es el instrumento principal para logra A). C) Estar de acuerdo con A) no significa, evidentemente, estarlo con B). Si el trabajo asalariado no está disponible para toda persona que quiera conseguir uno, nunca, siendo fieles a la argumentación apuntada, se conseguirá el objetivo de suprimir o paliar grandemente la exclusión social”.

Si mantiene el CES un compromiso real con la superación de las denominadas trampas de la pobreza y el desempleo debería apostar por la Renta Básica de Ciudadanía (RBC), esto es, un ingreso pagado por la Administración a cada miembro de pleno derecho de la sociedad, independientemente de su relación pasada, presente o futura con el trabajo remunerado y de otras posibles fuentes de renta. La RBC, frente a los subsidios condicionados, presenta las siguientes ventajas: establece una cobertura del 100%; elimina humillantes controles; erradica la estigmatización de la pobreza; ahorra costes a la Administración; es de gestión simple; incentiva el autoempleo; reconoce el trabajo voluntario o doméstico; desaparece el fraude y supera las trampas de la pobreza y el paro.

El Dios mercado y las pensiones> Joseba Ugalde, Ander Rodríguez y Jon Lasa (Alternatiba)

Joseba Ugalde, Ander Rodríguez y Jon Lasa
Alternatiba

Escuchamos una y otra vez que el sistema público de pensiones es inviable y, por tanto, hay que reducir las prestaciones y aumentar las contribuciones. La excusa es la habitual cuando se trata de vaticinar la debacle de la Seguridad Social: brusca reducción de la natalidad e incremento de la esperanza de vida que conducen a una insostenible elevación de la tasa de dependencia. En definitiva, la ruptura del equilibrio entre la población mayor de 65 años y la que se encuentra en edad de trabajar. A partir de ahí, la conclusión es inmediata: la subida del gasto en prestaciones por jubilación pondría en riesgo la sostenibilidad del sistema. Para evitarlo, dicen, se impone una reforma.

Y es ahí donde la salmodia del Gobierno español se corresponde milimétrica y sospechosamente con la de entidades financieras que aspiran a hacerse con el botín de las pensiones públicas. Las mismas que diez años atrás recomendaban la contratación de planes privados porque el sistema público no estaría en condiciones de garantizar nuestra jubilación, a pesar de que haya sido el sistema público el que finalmente ha tenido que rescatar al privado de la bancarrota, vuelven a la carga recomendando las mismas medidas de ortodoxia neoliberal anteriores al estallido de la crisis.

Los defensores del dios mercado basado en el dogma de la globalización y el pensamiento único vuelven a las andadas desde Davos sentando en el banquillo al Reino de España y las Repúblicas Helénica y de Lituania, exigiendo fuertes recortes del gasto. El Reino de España se ha apresurado a dar un giro a la derecha y asumir las tesis más conservadoras, que pueden hacer estragos en los derechos sociales. Los especuladores, el Gobierno, el Banco de España y demás “expertos en economía” -algo así como los brujos tribales que advertían de una sequía dos semanas antes de que el poblado se inundara- reiteran machaconamente las mismas advertencias para que interioricemos que la Seguridad Social peligra. ¿Por qué nadie plantea reformar instituciones tan deficitarias como el Ejército o la Casa Real?

Asumir que la Seguridad Social no escapa a la lógica de los factores demográficos y del mercado no tiene que suponer abrazar los clichés que modelan nuestra compresión colectiva del sistema. El más importante de ellos es el que concibe la Seguridad Social como un ente separado del Estado y exige que los cotizantes la sufraguen íntegramente. Por lo pronto, habría que revisar el Pacto de Toledo y eliminar esta dependencia. Y es que no hay ninguna razón que justifique que estas prestaciones no puedan derivarse de los ingresos generales del Estado, como en Francia, donde han creado un impuesto especial de contribución social generalizada. De esta forma, además, ganarían peso principios como la solidaridad y la redistribución.

El segundo de los clichés es el relacionado con el sesgo de los gastos en todas las propuestas de reformas y la imposibilidad de incrementar las cotizaciones. Una parte de éstas se dedica ahora al subsidio por desempleo, en concreto, 7,5 puntos del total, pero si se destinase a jubilaciones se produciría un aumento del 20% de los recursos disponibles.

Otra fórmula para lograr mayor disponibilidad económica son las bonificaciones en el IRPF por la contratación de planes de pensión privados, que alcanzarían un 5% de la cuota de dicho impuesto. No tiene sentido incentivar este tipo de productos, cuyos más directos beneficiarios son las entidades bancarias, cuando esos fondos podrían dedicarse al sistema público.

Y éste es el tercero de los clichés. Se plantea la insostenibilidad del sistema público, presentando el privado como si fuera inmune. Un fondo privado puede quebrar y hay casos en la historia reciente que así lo demuestran. Otra falacia es su supuesto mayor beneficio, ya que la rentabilidad media de esos fondos en los últimos 10 años no ha superado la inflación, es más, ha sido similar a la inversión en Bonos del Estado.

Necesitamos otra política económica y, para ello, el mundo del trabajo debe encontrar el protagonismo político que ahora se le niega y que, en ocasiones, renuncia a ocupar. Pero para que este cambio se produzca, las organizaciones de trabajadoras y trabajadores, los movimientos sociales, los partidos de izquierda deben aclarar y aclararse adónde quieren ir, y no entretenerse tanto en definir hasta dónde están dispuestos a que les lleven. Y nos pueden llevar, como expresaba una viñeta de El Roto, a que para garantizar el futuro de las pensiones haya que hacerlas coincidir con la fecha de fallecimiento. Ahí es nada.

 

Argazkia: lilit.

Emakumeen Mundu Martxaren Hirugarren Nazioarteko Ekimena

Alternatibako feminismo mahaia

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, beste behin ere kalera aterako gara sistema honek zapaltzen eta baztertzen gaituela esatera. Pobreziak, prekarietateak eta indarkeria jasateak emakume aurpegia dutela esatera. Geure gorputzaren gaineko eskubide osoa izateko, geure sexualitatea nahi eran baliatzeko, mendekotasun ekonomikorik gabe bizitzeko, eta egunero, etengabe, ezkuta ez gaitzaten eskubidea aldarrikatzera aterako gara; hots, eskubide osoko hiritarrak izateko nahia aldarrikatzera.

Baina honako martxoaren 8an, geure aldarrikapenek hor dirautela eta borrokak bizirik darraiela esateko Euskal Herriko kaleetara ateratzeaz gain, patriarkaturik, mendekotasunik eta bidegabekeriarik gabeko gizartean bizi nahi dugula ere adierazi nahi dugu. Hori dela eta, bat egin dugu aipatu egunetik urriaren 17ra arte iraungo duen Emakumeen Mundu Martxaren Hirugarren Nazioarteko Ekimenarekin.

Emakumeen Mundu Martxa nazioarteko mugimendu feminista da, emakumeek jasaten duten pobrezia eta indarkeriari aurre egiteko diharduten herri mugimenduek osatua. Ildo honetan, emakumeen nazioarteko sarea osatzearen ideia Montrealen jaio zen, 1998ko urrian, 65 herrialde eta lurraldetako emakumeak bildu zirenean Emakumeen Mundu Martxako lehen bilkura egiteko. Lehen Martxa hau 2000ko martxoaren 8an burutu zen. Urte horretan bertan ekintzak eta manifestaldiak antolatu ziren mundu osoan zehar. Hauetan 161 herri edo lurraldetako 6.000 taldek hartu zuten parte. Halaber, lehen bilkura honetan Emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko eta munduko pobrezia amaitzeko Martxaren mundu mailako 17 aldarriak izeneko agiria osatu zen.

Aipatu agiri honetan Martxaren aldarri garrantzitsuenetako bat agertzen zaigu: emakumeen aurkako berdintasun-eza eta bazterketa molde guztien aurkako borroka. Honek, emakumeak zapaltzen dituzten mendekotasun arrazoi ezberdinen (sexu, klase, arraza, sexu aukera,…) ikuspegi orokor eta zabala eskatzen du batetik. Bestetik, patriarkatuaren eta kapitalismoaren arteko uztarria izan behar da kontuan, zapalkuntza eta menpekotasuna, bi ideiek elkar indartu eta elikatzen baitute. Zentzu honetan, nahitaezkoa da mundua eraldatzea emakumeen bizimodua aldatzeko, eta alderantzizkoa. Borrokaren helburua ez da emakumeak egungo gizarte eta ekonomia ereduan kokatzea, baizik eta eredua aldatzea, emakume guztiak izan gaitezen aske, gutxi batzuk izan beharrean.

Esandakoagatik, Martxak estrategikotzat jotzen ditu aliantzak beste mugimenduekin, modu honetan. indarreko politika neoliberalei mundu mailako alternatibak osatzen joateko. Bide honetan, agenda komun baten inguruan borrokak egituratzeaz gain, EMMak tokian tokikoa eta nazioartekoa uztartzen ditu. Martxak emakumeen autoantolaketa sustatu nahi du tokian tokikotik hasita, eskualde, nazio eta nazioarte mailan osatzen joateko. Tokian tokiko lan hori helburu orokorrekin elkartu nahi da, ezin baita bakoitza bere aldetik joan.

Ikuspegi orokor eta integratzaile honek bihurtzen du EMMa erakunde eta kolektibo anitz ugari biltzen dituen mugimendu. Landa zein hiriko emakumeak biltzen ditu, etnia eta sinismen anitzekoak, sentsibilitate eta esperientzia ezberdinak bizi izan dituztenak, enfoke ezberdinak dituztenak,… baina oro har helburu komun batek biltzen ditu: emakumeak indarkeria eta pobrezia jasatera eramaten dituen egungo sistemaren aurka borrokatu nahiak.

Zoritxarrez, helburu honen aldeko borrokak ez du gaurkotasunik galdu. Hori dela eta, 2010ean Emakumeen Mundu Martxaren Hirugarren Nazioarteko Ekimenari ekingo zaio. Ekintza ezberdinak egingo dira Afrika, Amerika, Asia/Ozeania eta Europan zehar, Martxaren 4 esparruen inguruan: Ongizatea eta zerbitzu publikoak; Bakea eta desmilitarizazioa; Emakumeen lana; Emakumeen aurkako bortxa. Prozesua martxoaren 8an abiatuko da, eta urriaren 17an bukatuko, Pobrezia Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Sud Kivun (Kongoko Errepublika Demokratikoa) burutuko den elkarretaratze baten bitartez, gerra egoera bizi duten emakumeekiko elkartasuna adierazi eta gatazken konponbidean merezi duten garrantzia aldarrikatzeko.

Aldarrikapen hauen alde kaleetara aterako gara denok elkarrekin, politika, ekonomia eta kultura aldaketa bat eman dadin: Emakumeak martxan, harik eta denak aske izan arte.

Politiko edota enpresariak> Arturo Muñoz eta Jonathan Martínez (Alternatiba)

Arturo Muñoz
Jonathan Martínez

Alternatiba

“karrera baten gailurra dirudi eta jendeak bere buruari galdetuko dio ea zein ote den prezioa”.
Xabier Arzallusek, Imaz Petronorreko presidente izendatzea zela eta.

Zer egin du politiko batek Administrazioan eman dituen urteen ordainez multinazional batek halako saria emateko? Tamalez, politiko eta enpresariek maizegi trukatzen dituzte euren rolak, beraz, Imazen kasu hau ez da batere berezia.

Enpresa mundura doazen politikoen kasuak ugariak dira, eta maiz legaltasunaren muga urratzen dute. Mayor Orejak Eulen zerbitzu eta segurtasun enpresa gidatu zuen Barne Ministeritza utzi ostean. David Taguasek Estatu Idazkari izatetik utzi berri zuen gobernuarekin negoziatu behar zuten enpresen lobbya zuzentzera egin zuen jauzi. Inaxio Oliveri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu izatetik Mondrago Unibertsitate pribatuko errektore izatera pasa zen. Manuel Pizarrok Endesako zuzendaritza utzi zuen eta Legebiltzarrean lobby nuklearra zuzentzeari ekin. José Alberto Praderak Bizkaiko Ahaldun Nagusia zenean errepide mordoa eginarazi zuen, eta gero Autopista Vasco-Aragonesako lehendakari bihurtu zen. José Antonio Ardanzak Euskaltel zuzentzera egin zuen jauzi Lehendakaritza utzi ondoren, Atutxak bere postua utzi ondoren Iberdrolako aholkulari izatera egin zuen bezalaxe.

Politikaria hauteskunde bitartez aukeratzen da gizarteari zerbitzu emateko. Baina politikaria enpresa mundutik badator edo bere karrera politikoa bukatu orduko empresario izatera pasatzen bada, ordura arte zeinen zerbitzura lan egin duen galdetzea dago, hau da, ea herriaren alde edo enpresa multzo baten alde jardun duen. Argindarraren salneurria jartzeko garaian, zein hartzen du aintzakoagotzat Industria ministroak? Elektrizitate konpainiak ala kontsumitzaileak? Miguel Sebastián ministroa BBVAren ikerketa zerbitzutik dator, zer nahiago du pentsio publikoak murriztea eta BBVAren pentsio pribatuak haztea ala pentsionista guztiek erretiro duin eta publikoa izatea? Ekonomia Estatu Idazkariak Goldman Sachs, JP Morgan, Citibank era Banestorekin lan egin izan du, ez ote du nahiago pentsio pribatuen kopuruak gora egitea? Ekonomia Ministrari Elena Salgadori lorik kentzen al dio Fortis banku pribatuaren finantza egoerak?

Batzuek, enpresariek politikan parte hartzea zuritzeko asmoz, euren patrimonioa jokoan jar ostean erabakiak hartzeko gaitasuna dutela adierazten dute. Enpresariek, bai, euren jabegoa jartzen dute jokoa baina arrakasta izaten dutenean besteak zapaltzetik eta marrazo lehia batean iaioena izatetik lortzen dute. Politikara jauzi egin ohi duen empresaria bere bezeroei ahalik eta gehien kobratzen saiatu da, bere langileei ahalik eta gutxien ordaindu die eta maiz lasai asko kutxatu du ingurugiroa, lan baldintza prekarioak sustatu ditu, lan arriskuei kasurik ez die egin eta zerga paradisuetan tributatu du.

Enpresa esparrutik datorren politikari batek nekez egingo duena bere teilatuari harrika aritzea da. Kasurako, gazteleraz SICAV deritzen eta zerga gutxiago ordaintzeko balio duten sozietateak dituzte PSOEko ministro eta estatu idazkari izandako batzuek; ezinezkoa zen beraz, gai honen inguruko legedia aztertu zenean modu bidezko eta eraginkorrean jokatzea. Alderantziz, Ogasun ikuskatzaileei SICAV horiek aztertzeko gaitasuna kentzea ospatuko zuten. Era berean, ezin espero daiteke PSOE, PP eta PNVko gobernuak osatzen dituzten enpresari-ohiek Sozietate Zerga igotzerik, erabaki honen bitartez gizarteak langileei ebatsitako plusbaliak berreskuratzea eragozten dute.

Pentsatzekoa da, ordea, kontrakoa egiteko oso prest izango direla, hau da, sail ezberdinetan sartzen diren enpresariek zein Eusko Jaurlaritzako laguntza komiteetan daudenek patronalak etengabe errepikatu ohi dituzten konponbideak emango dituztela. Lan merkatuko malgutasuna dela, aberatsentzako zerga murrizketak direla edo Administrazioen gastu publikoa jaistea dela… nor ordezkatzen dute politikari-enpresariok? Kalte-ordain eskasagoarekin kaleratuko dituzten langileak edo euren langileak kaleratzea zein garestia zaien kexatzen diren enpresariak?

Euren kontura

Amaia Agirresarobe
Oskar Matute
Jonathan Martínez

Denok ez gaude egoera berean ekonomia krisi bati aurre egiteko. Adibidez, BBVAk 2009a 4.210 milioi euro eskaseko irabaziarekin itxi du eta Goirigolzarri urteko 3 milio euroko erretiroarekin konformatu da. Beste alde batetik, Hego Euskal Herrian 2009.ko urte bukaeran 168.854 langabetu zegoen, 2008ko ekainean zegoena baino %66 gehiago. Kopuruak lotsagarriak dira.

Hala eta guztiz ere, hondamendira eraman gaituen ekonomia eredu kudeatzaileek sinestarazi nahi digute eurek aterako gaituztela putzutik kapital pribatuaren bitarteko magikoari esker. Hauen artean ditugu PSE eta PP, euskal aldaketari ekin eta ekin; eta UPN, PSNren utzikeriari esker Nafarroan jaun eta jabe diharduena. Ezin ahaztu PNV eta Hamaikabat, aurrekontu itun kolektiboan Patxi Lopezen lagun bihurtu direnak. Edo Espainian PSOE egiten ari dena, PNVren laguntzarekin kontuak aurrera ateratzeko.

Akordio orokorreko testuinguru honek bakoitzari bere esparruan boterea mantentzea bermatuko dio, aurreko garaietako eredu ekonomiko antzuetatik atera gabe. Elkarrekiko irain eta kazeta bitarteko erantzun bortitzak antzerkia besterik ez dira, denak alde batera geratzen dira etekina banatu behar denean. Orduan krisiari aurre egiteko behar den batasuna aipatzen dute, denon artean pairatu behar dugun ezbehar triste bat bailitzan, behin behinekoa eta zoritxarrekoa, eta aukera bakarra hortzak estutu eta bide beretik jarraitzea izango balitz bezala. Ez digute aditzera eman nahi krisia oraindik indarrean mantendu nahi duten ekonomia eredu hondatu baten ondorio zuzena ez dela.

Baina ezin ditugu inondik alde batera utzi bankuak eta patronala, guk hauteskundeetan aukeratu izan gabe ere, geure egunerokotasunean eragin izugarria dutenak. Patxi Lopezi aholku ematen dion sasijakintsu biltzarra dugu adibide tristeena bere gobernua mutinazioanalen finantza jokoen mende uzten duen ideiarik gabeko politikaria iruditzeko. Patronala gustura izango da gero; izan ere bere ametsak, geure amets gaiztoak, gauzatzear da berriro ere: gastu publikoaren murriztea, soldaten okertzea eta prekarietatea derrigortzea. Hau dugu demokraziaren pribatizatzea.

Gobernuek eskaintzen dizkiguten krisiaren aurkako planak euren lagun diren enpresen medesera eginak dira. Denon diruak xahutzen dituzte gizarte beharrizanetik barik behar pribatuei erantzuten dieten zentzugabeko obretan. Ekologia etsaitzat dute. Hala, Petronorrek coke gunea aukeratu du Muskizen, Iberdrolak eta Endesak Garoña ez ixtea erabaki dute eta enpresa eraikitzaileek AHTa, Pasaiako Superportua eta Urdaibaiko Guggenheima abiarazi dituzte.

Bien bitartean, EEEak (ERE gazteleraz) gero eta gehiago dira, txirotasuna hedatu egin da eta prekarietatea izurri bihurtu da. Emakumezkoek gizonezkoek baino soldata baxuagoak jasotzen jarraitzen dute, behin-behinekotasun handiagoa jasaten dute eta prestakuntza sozialik jasotzen ez duten pertsonen gehiengoa dira. Gazteriak ere lan baldintza okerragoak ditu. Aldi Baterako Enpresek morroitza banatzen dute. Espekulazioa bizilege eta ustelkeria goi arte bihurtu dizkigute. Bizitokia ez da egun eskubidea, baizik eta lukurreria epe erosoetan ordaintzen den pribilegioa.

Esaten digutenaren aurka, ez dugu aberastasuna sortzeko gaitasunik galdu, berau banatzeko ohitura baizik. Ez diezagutela harpa jo, ez dezatela krisia erabili euren hondamendiak estaltzeko. Euren krisia euren kontura izan dadila, erantzuleena, bidegabekeria eta miseria zabaldu duten horiena, erabat zulatua dagoen gizarte eta ekonomia eredu zaharkitu bat kudeatu duten horiena.

http://alternatiba.net/old-files/kapitalismoa.JPG

X